Azken urteotan, aldaketa sakonak gertatu dira antolatzeko, komunikatzeko, lan egiteko eta gizartean parte hartzeko… moduetan. Teknologia digital eta sozialen, gailu mobilen eta mugarik gabeko konektibotasunaren garapena geldiezina bezain azkarra denez, gure harreman-ereduak baldintzatu eta aldatu egiten dira.

BHERRIA, herritartasun berrirako agora, berrikuntza sozialerako ekimena da, eta herritarren partaidetzarako zein ekintza sozialerako egungo esperientzietan oinarritutako hausnarketarako eta ikaskuntzarako elkargunea eratzea dauka helburu.

BHERRIA esperientzien bidez ikasteko prozesua da, eta gaur egun beste herritar-izaera batzuk arakatzeko aukera eskaintzen du, abian dauden proiektuen aldean. Era berean, esperientzia eta ikuspegi desberdinak dituzten pertsonei ere ematen die elkartzeko abagunea.

BHERRIA elkargune fisiko eta digitala da, eta, edizio honetan, tokiko administrazioan erantzukizun politiko eta teknikoa duten pertsonak dauzka helburu, betiere, partaidetzarako eta lankidetzarako estrategien bidez beste era bateko eragina izan nahi badute euren ingurunea hobetzeko orduan.

BHERRIA. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren ekimena da, eta Boluntarioen Euskal Kontseiluaren lankidetzapean eta Berrikuntza Sozialeko profesionalen taldearen laguntzaz garatu da.

Gehiago jakin nahi izanez gero, dossier hau jaitsi besterik ez duzu.