2

Egindako ikerketa-lanaren eta Bherria-n jasotako ikaskuntzen ondorioz, hainbat ezaugarri garatu ditugu, lankidetza publiko-sozialaren arrakasta-gakoak ulertzea, alderatzea eta aztertzea errazten dutenak.

3

Karta-joko hau lankidetza publiko sozialeko esperientzien arrakasta-gakoak aztertzeko, alderatzeko eta ulertzeko tresna bat da.

previous arrow
next arrow


Bherria, zeinen izena euskerazko ‘Berria’ eta ‘Herria’ terminoak elkartzetik datorren, 2017. urtean   Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Gizarte Zerbitzuak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera bultzatutako ekimen bat da, euskal administrazioan ardura politikoa eta teknikoa duten pertsonengana zuzenduta dagoena, bere xedea izanik Administrazio Publikoa eta herritar aktiboen artean lankidetza publiko-sozialerako modu berriak ustiatu eta sustatzea.

Bherriak pertsona partaideei gogoeta kolektibo bat egiteko esparru bat eskaintzen die, martxan dauden proiektuen kontrastea; garatzeko bidean diren ekimen inspiratzaileekiko kontaktua; kezka berdina partekatzen duten askotariko agenteen artean eratutako sare bat; kontakizun partekatua eraikitzeko komunikazio-estrategiak; hala nola proposamenari erantzutea ahalbidetzen duen goi mailako sistematizazio maila bat direla medio.

Urte hauetan zehar, 300 udal teknikari inguruk eta Euskadiko 56 udalerrietako lankidetza publiko-sozialaren alde lanean ari diren agenteek parte hartu dute Bherria programako arlo ezberdinetan: gizarte ekintza, kultura, kirola, kulturartekotasuna, hezkuntza, enplegua, euskara, berdintasuna, gazteria, ingurumena, herritarren partaidetza, ondarea, adinekoak, osasuna, jasangarritasuna edo hirigintza, besteak beste.

Urte hauetan eginiko lanak Bherria Dekalogoa  sortzeko bidea eman du, hau da, lankidetza publiko-sozialerako eta herritar aktiboen sustapenerako testu inspiratzaile bat. Urte bat geroago, Bherriak  BherriLab izendatutako formatu berri bat aktibatu du, ekipamendu publikoen komunitate mailako erronkari ekitera bideratutako herritarren laborategia. 2020an Bherria Egonaldia iritsi da, Euskadiko herritarren aktibazio prozesuak sendotzeko, bizikidetza darion formatu berri eta trinkoa. 2021etik aurrera, ziklo berri bat abiatzen da programa iraunkor eta askoz ere handizaleago baten eskutik, zein egituratuko den hiru lan-ardatzetan: (I) lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdietan ekintzarako trebatzeko jarduera irekiak; (II) tokiko proiektuen garapenerako ezagutza praktiko eta erabilgarria eskuratzea ahalbidetzeko ikaskuntza-komunitate baten aktibazioa; (III) eta askotariko gaiak sakontasunez ustiatzeko topaketa ireki eta zehatzak.

 

Prestakuntza

Ekintzarako gaikuntza, askotariko jarduera irekien bidez: prestakuntzakoak, proiektu inspiratzaileetara hurbiltzekoak edo lankidetza publiko-sozialeko prozesuetarako tresna erabilgarriekin esperimentatzekoak. Gehiago irakurri…

Komunitatea

Ikaskuntza-komunitatea, non ezagutza praktiko eta erabilgarria lortuko baita, bikoteen arteko kontrastetik abiatuta, komunitate hori osatzen duten pertsonek eskaintzen dituzten ekintza, ekimen eta/edo proiektu zehatzen bidez. Gehiago irakurri…

Topaketak

Topaketa irekiak eta espezifikoak. Horietan, hainbat gai sakon lantzen ditugu, formatuak, baliabideak eta tresna metodologikoak kasu bakoitzaren beharretara eta baldintzetara egokituz..Gehiago irakurri…