BHERRIA prozesuko parte-hartzaileek prozesu zainduan eta konfiantzako ingurunean esku hartuko dute, zalantzak partekatzeko eta giltzarri berrien saiakuntzak egiteko. Ibilbide hori suspertzeko, zenbait estrategia diseinatu ditugu baliabide moduan:

Mentorina

Bherria prozesuko parte-hartzaileek seina orduko banakako mentorina egingo dute prozesuko sustatzaileetako batekin, ikaskuntzarako proiektua, ekimena edo ekintza erkatzeko eta babesteko.

Proiektuak ezagutu ostean, aholkularia, agoretako sustatzaileetakoa eta koordinatzailea esleituko dira, proiektua garatzen laguntzeko. Honako hauxe egingo dugu saio horietan:

  • Bizpahiru unetan, kalitateko denbora emango dugu, premiak eta proposamenak zein diren entzuteko eta ekarpenak errealitate horren araberakoak izateko.
  • Antzeko beste proiektu eta ekimen batzuen bidez ilustratuko ditugu ekarpenak.
  • Beste proiektu batzuekiko lotuneak ezarriko ditugu.
  • Proiektuko beste parte-hartzaile batzuekin landutako zenbait ikaskuntza partekatuko ditugu.
  • Ekintzan oinarritutako ikaskuntza sustatuko dugu. Urrats berrietarako konpromisoa hartzeko eskatuko dugu, eta, ikaskuntzan oinarrituta, abian jartzeko lan egiten jarraituko dugu.

 

Sarean ikastea

Zeharkako agora moduan, errealitate berri horretan mugitzeko beharrezkoak diren trebetasunei buruz hausnartzea eta saiakuntzak egitea izango da prozesuko giltzarrietakoa.

On line plataforman ikasteko agora bakoitzaren zikloa bukatutakoan, harremanezkoagoak edo zeharkakoagoak diren faktoreei buruz hausnartuko dugu, ekimen horiek abian jartzeko prozesuarekin daukatelako zerikusia.

Sustatzaileek lantzeko moduko materialak, esperientziak eta galderak eskainiko dizkigute. Desberdinen arteko topaketak eta pareen arteko ikaskuntzak badute sinergiarako eta indargarrirako lotuneak sendotzerik.

Teoria

Proiektuko sustatzaileetako batek eta koordinazioak bi astean behin emandako on line plataforman erkatzea izango da eduki horiek sakon aztertzeko dinamika nagusia.

Ikaskuntza sistematizatuak eta erreferentziako esparruak partekatuko ditugu, eraginari eta berrikuntzari begira une honetan nabarienak omen diren ekimenetan oinarritutako zenbait giltzarri dira-eta.

Esperientziak

Oso lehentasunezkoa izango da zenbait esperientzia ezagutzea, betiere, Internetek, teknologiak eta konektibotasunak emandako aukeren bidez beste era bateko herritar-izaera eratzen ari badira. Horren atzean dauden giltzarriak ulertu behar dira, “eginez ikasteko” prozesuan ikaskuntza horiek geure ekimenetan ezartzeko aukera eduki dezagun.

Ezagutzeak interesgarria izan ahal diren gune ezberdinetan burutuko diren hiru topaketa presentzialez gain (irekitze, bitarteko, itxierako saioak), landutako edukien aukeratik, proiektu adierazgarriak ezagutzeko errealitatean eredu diren bi bisita gehiago partekatuko ditugu.

Horrez gain, harremanezkoagoak edo zeharkakoagoak diren faktore horiei buruz ere hausnartuko dugu, ekimen horiek abian jartzeko prozesuarekin daukatelako zerikusia.