Konektatutako hiritarrak, hemen eta orain

Konektatutako gizartearen gure esplorazioa kaleratu dugu zenbait  zalantzatik abiatuz. Teknologia inbaditzailea zabaltzen ari den eta edozer konponbide gisa eskaintzen den garai honetan; geure buruei galdera egokiak egin behar dizkiegu lehenbailehen, teknologia horiek ez zegozkien arazoentzat konponbideak irudikatu baino lehen. Noraino gara geure buruen jabe eta jarduteko gaitasuna daukagu mapa digital honetan? Nola bilaka ditzakegu ikusgarri ukiezin baina isla fisiko, material eta benetako ahalmena duten teknologia hauek? Non geratu da teknologia digitalen banatutako eta auto antolatutako potentziala? Nola eskaini diezaguke hiri azkarrak gaitasun kolektiboak askatzeko eraginkortasun hutsa baino zerbait gehiago?  Nola bilakatu teknologia pertsonen eta erkidegoen zerbitzura dagoen erreminta?

Giltzarri hauetatik gure erakundeak, instituzioak, proiektuak eta harremanak aztertu nahi izan ditugu. Hemen, soziabilitate digitala irudikatzeko, ekonomia sustatzeko proiektuak, gune publikoak sortzekoak, bakardadea edo migrazioak bezalako gaien komunikazio erremintak eguneratzekoak, gure auzoekiko konexio sentimentala bizkortzeko edo gure udalerrietako gazteenen kezketara gerturatzeko proiektuak oinarri hartuta. Orain, teknologia orainaldian, gure esku jartzen dituen gaitasunekin uztartzeko, ziklo teknologiko berrien edo hedapen handiagoko azpiegituren zain egon beharrik gabe. Hemen/orain arteko uztardura horretan, aurki ditzakegu auto antolaketa errazten duten, gure proiektuak lortzea bideratzen duten komunikatzeko era berritzen dituzten teknologiak proiektuak erdiesteko eta mobilizatzeko agertzen eta desagertzen diren publiko berriekin eta pertsona zehatzekin, bereziki kultur aldaketa bat islatzen duen fenomeno gisa konektatutako gizartearen ikuspegi batetik.

Alegia; aurretik kezkatzen gaituzten gaien zertzelada batzuez marraztu dugun orainaldia:

  • Teknologiak orokortzeko joera bat eta tokiko eremutik haratago egiten duten erakundeen presio bat, zeinek udalerrien eta tokiko erakunde publiko txikien mugekin bat egiten ez duen egokitzapen teknologiko bat inposatzen duten eta, ondorioz, azken hauek, berriz ere, gogoz kontra joan behar dutela sentitzen dute. Erreminta egokiak, zehatzak eta gure errealitatearekin bat egiten dutenak, gaitasun teknikoekiko eta antolatzaileekiko apalak direnak.
  • Azaleko tentsioa eremu digitalaren potentziala, gizarte konexioaren erreminta gisa, eta giza konexioko tresna gisako potentzialaren artean, bere tranpa burokratikoa duen tentsioa: lankidetzarako teknologien malgutasuna (irekia, partekatua,…) eguneroko lanean erabiltzeko zehaztapen eta mugen zorroztasunaren aurka. Tokiko eremuarekin konektatzeko eta modu irekian lan egiteko gai diren hiritarrak bilatzen ditugu, baina harreman berri hauek bideratzeko eredu arinagoak ere behar ditugu.
  • Gure zerbitzu publikoak pribatizatzeko arrisku bat, gure sistemen oinarria diren azpiegitura digitalen jabetzari dagokionez ez ezik, zerbitzu hauekiko hautemate sozialari dagokionez ere, hiritar izatetik erabiltzaile izatera bilakatu gaitzakeenak. Proiektuen balio publikoa bilatzen dugu, euren sofistikatze teknologikoaren maila edozein izanda ere.

Digital Social Innovation. Agora 2 programaren osagarrizko Irarketetarako baliabidea

Gogoeta hauetan gizarte digitalean teknifikatu gabeko logikak sustatzeko asmo argia dago. Hobeto esanda, dagoeneko, harremanen moduan, egiteko moduetan eta gure udalerrietan existitzen diren dinamiken moduan, dagoeneko existitzen diren konexioen balioetatik eraikitzea. Aurreko agora programaren oinarriaren gainean (Autogestioa eta partekatzearen alde) bidea lankidetza eta erkidegoan ekoizteko eredu berriak bezalako kontzeptuekin estu lotuta egon da, beraz, horren eraginez, parte-hartze sare berriak sortzeko, formatu berriak sortzeko gaitasunez ohartu gara. “Piztia aska dezagun!”, norbaitek ezustekoan harrapatzen gintuen Wikitoki gunean. Boutade dirudi, baina agian hautematen dugunaren adierazpenik hoberena da: arriskuak egon badaude eta dena zaila da, baina esfera digitalak orain arte ezinezkoak ziren gauza asko erraztu ditzake.  Horra hor ondorengo ágora (Hiritarrekin bat egiteko komunikazio digitala): arrisku horren aurrean seguru sentitzeko gure euskarria da: hemen eta orain irudikatzea zer egiteko gai garen irudikatzea da, konektatutako gizartean parte hartzeko bidea errazten diguten erreminta zehatzekin.

A manifesto for smart citizens. Agora 2 programaren osagarrizko Irarketetarako baliabidea

Hau argi ikusiko dugu ágora programa honetan gure itxaropenak partekatu dugun eta Bherria programaren beste moduluekin bat egin dugun nonahi: hiritarren parte-hartzea. Iritzi digitalaren hegakortasunaren eta klik aktibismoaren munduan, parte-hartze digitalaren erak doitu behar ditugu, mobilizazio kolektiboak eta ikasketa eta lankidetza prozesuak izan daitezen, banakako parte-hartzearen eredua saihesteko. Hura da hautematen den konexio puntu indartsuena: eskuragarri dauden baliabide teknologikoak aprobetxatzen dituzten proiektuak irudikatu eta abian jarri nahi ditugu, dagoeneko existitzen diren gizarte esku-hartze erak ureztatzeko eta parte-hartze erak berritzeko aitzaki gisa.

Manu Fernández. EHUko doktorea (2015). Bere tesiaren izenburua “Smart citya, irudi sozio-teknologiko moduan” da. “Descifrar las smart cities. ¿Qué queremos decir cuando hablamos de smart cities?” liburua idatzi du (2016). Gaur egun, hiru arlo hauetako profesional independente moduan lan egiten du bere Human Scale City agentziatik. Ciudades a Escala Humana bloga ere idazten du. Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da, eta Ingurumen Kudeaketarako Masterra egin du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude