BHERRIA taldeko profesional guztiek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Euren arlo tematikoetan aitortutako profesionalak dira.
    Practitionerrak dira, hau da, profesional aktiboak.
  • Zenbait urtetako esperientzia dute berrikuntza sozialerako, herritartasun irekirako eta komunikaziorako proiektuetan.
  • Ikuspegi estrategikoa zein azterketarako gaitasuna dituzte, eta badakite jakintza tematikoa zein sektoriala igortzen.
  • Pertsonen eta ekimenen arteko harremanetarako eta lotunerako gaitasuna dute.

 

Asier Gallastegi

Aholkulari sistemikoa, prestatzailea eta coacha. Banakako prozesuetarako laguntza ematen du: erakundeetan nahiz taldeetan. Honako esparru hauetako prestakuntza du: gizarte-hezitzailea, familiako psikoterapeuta eta jarduketa sistemikoetako aditua. Ikuskaria/coacha eta erakundearen garapena. PNLko eta erakundeetako konstelazioetako practitionerra. Ikuspegi sistemikoan oinarritutako lanean dago espezializatuta gerentziaren, ekintza sozial zein bateratuaren, berrikuntza-prozesuen eta teknologia berrien erabileraren munduan. Era berean, Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere bada.

Korapilatzen

Arantxa Sainz de Murieta

Komunikatik enpresako bazkide sortzailea eta komunikazio zein marketin digitaleko aholkularia. Esperientzia handia dauka ohiko komunikabideetan, baina, batez ere, prentsan. Kazetaritzan lizentziatu zen Publizitateko Espezialitatean, eta Marketin eta Social Mediako Masterra egin du. Horrez gain, komunikazio eta marketineko proiektuak ere zuzentzen ditu zenbait erakunde publiko nahiz pribatutan. Bestetik, EHUko Ekonomia Zientzien Fakultateko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterreko irakaslea ere bada. Horrez gain, Hamabi Begiradetakoa da.

komunikatik

Asier Amezaga

Komunikatik enpresako bazkide sortzailea eta informatikako proiektuetarako aholkularia. 20 urtetik gorako esperientzia dauka enpresak kudeatzeko sistema informatikoen garapenean, eta hirugarren sektoreko erakundeetan ere bada aditua. Besteak beste, honako arlo hauetan garatu du bere jarduera: ERP, CRM, kontabilitatearen eta finantzen kudeaketa, negozioaren adimena, proiektuen kudeaketa, floten kudeaketa, SaaS irtenbideak, hardwarea, sistemen arkitektura eta informatika industriala. Era berean, I+G-ko proiektuetan ere parte hartzen du; eta, oraintsuago, Gauzen Interneterako aplikazioetan ere bai (IoT).

komunikatik

Ricardo Antón

Desartista. “Nahiago nuke ez egin” eta Ez dut gelditzerik! jarreren artean dago. Herri-ondasunaren eta deshazkuntzaren militante inkoherentea da. EkoBAIgurearen, etika feministaren eta permakulturaren eraginpean dago. Harremanak, zainketak eta afektuak lantzen ditu. Bere egunez egunekoan, honako arlo hauen artean mugitzen da: aholkularitza estrategikoa, berrikuntzarako prozesuen diseinua, bitartekari zein bazter-nahasle lana eta ohituren hackeoa.

ColaBoraBorako arakatzaileetakoa da, eta, bertatik, pertsonetan oinarritutako berrikuntzarako eta lankidetzarako inguruneak eta prozesuak diseinatu eta sustatu egiten dituzte, kide dituzten erkidegoen bitartez bizileku eta lantoki daukaten ingurunean eragin ona eduki ahal izateko.

Colaborabora

Manu Fernández

EHUko doktorea (2015). Bere tesiaren izenburua “Smart citya, irudi sozio-teknologiko moduan” da. “Descifrar las smart cities. ¿Qué queremos decir cuando hablamos de smart cities?” liburua idatzi du (2016). Hiri-politiketako ikertzailea eta aholkularia da, eta, bere lan-ibilbidean, tokiko jasangarritasunarekin eta hiri-ekonomien azterketarekin lotutako proiektuetan egon da inplikatuta. Gaur egun, hiru arlo hauetako profesional independente moduan lan egiten du bere Human Scale City agentziatik: hirigintza moldagarria sustatzeko eta eremu publikoak suspertzeko estrategiak; arlo digitalaren eta sozialaren arteko bidegurutzea hiri-bizimoduan, herritarren ikuspegia kontuan hartuta; eta, azkenik, hirietako dinamizazio ekonomikorako proiektuen sustapena. Ciudades a Escala Humana bloga ere idazten du. Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da, eta Ingurumen Kudeaketarako Masterra egin du.

Itziar Kerexeta

#aireaelearningaren sortzailea. Ikaskuntzaren eta pertsonen arteko topaketaren zerbitzura jartzen du teknologia. Psikopedagogoa eta informatikaria da. Oinarri batzuk eta besteak aukeratzen ditu, beste profesional aditu batzuek euren arloetan laguntza eta gidaliburu metodologiko moduan erabili ditzaten.

2008. urteaz geroztik, bete-betean lan egiten dut ikasgelako bizipenezko eta partaidetzazko metodologia ikaskuntza-ingurune digitaletara eramateko. Horretarako, prestakuntzarako proposamen konektibistak diseinatzen ditut, parte-hartzaileen premiak kontuan hartuta. Bertan bizi garenon teknologia-erabileraren gaitasun eta abiaduraren eta bertara jakin-minez, beldurrez eta errespetuz hurbiltzen direnen arteko zubia izatea dut gustuko.

Airea-elearning

Ziortza Etxabe Ugarte

“Polinizatzailea”. Pertsona egongaitz, sortzaile, diziplina eta ikuspegi anitzekoa denez, bere burua ustekabean harrapatu behar du, bizigarriez jositako inguruneetan ikasten jarraitzeko, asmatuz, pertsonei iristeko modua bilatuz, irribarreak erakarriz eta etengabeko I+K+b-an, proiektuak arimaz dohatzeko.  

Gizartean, lokal, eskualde eta nazioarteko proiektuetan parte izaten saiatzen da, hazkundea eta ehun soziala, politikoa eta enpresaren sendotasuna sustatuz, parte gogotsua izanik. Ezaguera transferituz eta hedatuz, elkarlana eta gogoetarako irekitako esparruak bultzatuz, analisia eta eztabaida eraginik, esperientziak eta emaitzak truke moduan emanez, hobekuntzara eta konexiora gidatzeko ekintza-lerroak sortuz, eta sinergia-sorrerak lagunduz.