SARRERA

Bherria.eus informazio orokorreko web gunea da, eta Bherria programarekin zerikusia duten eduki eguneratuak eskaintzen ditu.

Bherria.eus Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak Boluntariotzako Euskal Kontseiluarekin batera bultzaturiko proiektua da.

Lege Ohar honen ondorioetarako, Bherria.eus-en enpresa titularra Eusko Jaurlaritza da.

1. PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALEN BABESA

Zure datuen arduradunak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) bezala ezaguna:

Zuk emandako datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzak tratatuko ditu, Bherria.eus plataformaren arduradunak.

Datuak babesteko delegatua

Donostia kalea, z/g 01010 – ss-gz@euskadi.eus

Zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa

Zure datu pertsonalak tratatzeko, erregistratu zinen unean edo beranduago zuk emandako baimenean oinarritzen gara. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalak babesteko klausula hau jasotzen da.

Zure datuen tratamenduaren helburua

Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiekin zuri eman ahal izateko, eta helburu honetarako erabiliko dira: Bherria programaren garapenarekin loturiko informazio-buletinak eta deialdiak bidaltzea.

Zure datu pertsonalak gordetzeko epea

Zure datu pertsonalak kontserbatuko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta, ondoren, legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.

Datu pertsonalak zein hartzaileri emango zaizkie

Datu pertsonalen erakunde titularrek zure datuak utzi ahal izango dizkie Bherria.eus plataforman parte hartzen duten erakundeei (ikus orri-oina). Kanpoko erakunderen bati uztea proposatuz gero, erabiltzailearen baimena beharko da, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.

Hirugarrenen tresnak

Hirugarren enpresen tresnak erabiltzen ditugu estatistikak lortzeko:

Google Analytics erabiltzen dugu, besteak beste, erabiltzaile-kopuruaren eta ikusitako orri-kopuruaren inguruko estatistikak lortzeko. Tresna horrek datuak nola biltzen eta prozesatzen dituen ikus dezakezu hemen:

https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=es

Erabiltzaileen eskubideak

Edozein erabiltzailek eskubidea du datuetan sartzea eskatzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen aurka jotzeko edo datu pertsonalen eramangarritasunerako. Horretarako, aurrean adierazitako helbideetara idatzi behar da edo posta elektronikoa bidali ondorengo e-mail batera, zein eskubide gauzatu nahi den adieraziaz:

Donostia kalea, z/g 01010 – ss-gz@euskadi.eus

Halaber, eskubidea izango du emandako baimena edozein unetan kentzeko, baina baimena kentzeak ez du eraginik izango adostasuna kendu aurretik burututako tratamenduaren zilegitasunean.

Azkenik, erabiltzaileek kontroleko agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, datu pertsonalak babestearen inguruan haien eskubideak urratuak izan direla uste badute.

2. COOKIEI BURUZKO POLITIKA

Bherria.eus guneak, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki eta publizitate interesgarriak eskaintzeko.

Zenbait web orrialdetara sartzean, zure ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategia da cookiea. Cookiei esker, web orrialdeak erabiltzailearen edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskura dezake, besteak beste. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daiteke.

Bherria.eus-en cookie mota hauek erabiltzen dira:

  • Analisien cookieak: guk geuk edo hirugarren batzuek (adibidez, Google Analytics zerbitzuak) tratatuta, Bherria.eus-era zenbat pertsona sartzen diren jakin dezakegu, eta era horretan, erabiltzaileek web gunearen gainean egiten duten erabilera neurtu eta analisi estatistikoa egin. Horretarako, gure web orrialdeko nabigazioa aztertzen da, eskaintzen ditugun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzearren.

Erabiltzaileek euren ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakete ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bitartez. Nabigatzaile nagusi hauek hori nola egin azaltzen dute:

Erabiltzaileak jakin behar du cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela web gune batzuk behar bezala ikusi ez ahal izatea.

Edonola ere, cookiek lortutako informazioa soilik titularrek tratatzen dute, eta inola ere ez zaie hirugarren enpresei uzten.

Bherria.eus guneko Cookien politika lege-betebeharretara edo zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako Lege Ohar honetan jasoko dira eta Bherria.eus-en jakinaraziko dira.

Legezko Oharrean pribatutasun-klausula, cookien gaineko politika eta erabilera-baldintzak sartzen dira, eta ohar hori onartuta erabiltzaileak berariaz onartzen du Bherria.eus-en cookiei buruzko politika.

3. ERABILERA-BALDINTZAK

BALDINTZA OROKORRAK

Erabiltzaileak Bherria.eus web gunea erabilera-baldintza hauen arabera erabiliko du. Web gunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profesionala eta besterezina da.

Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez duela kaltetuko Bherria.eus-en irudia. Halaber, agintzen du ez duela web gunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta web gunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.

Edukien erantzukizuna eta egile-eskubideak

Bherria.eus-en erreprodukzio-eskubide guztiak Creative Commons lizentziapean arautzen dira.

PARTE HARTZEKO ARAUAK

Bhearria.eus-en parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi-artikuluak, eztabaida-foroak, Bherria.eus+, agenda eta abar), erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:

  • Ezin da berariaz informazio faltsurik edo irainik argitaratu.

  • Elkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezingo dira argitaratu.

  • Indarrean dagoen legerian delitutzat jotzen den edukirik ezin da bidali.

Arau horiek betetzen ez dituzten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.

Edonola ere, Bherria.eus-ek ez du bere egiten erabiltzaileen baieztapenen edota iritzien gaineko inongo erantzukizunik.

Bherria.eus-en komentarioak idazteko eta oro har beste ezertan parte hartzeko ere pertsonalki identifikatzea beharrezkoa da. Horretarako, izena eta posta-helbidea gutxienez beteta izan behar ditu erabiltzaileak bere profilean, Bherria.eus berarekin harremanetan berehala jarri ahal izan dadin beharrezkotzat jotzen badu.

HARPIDETZAK

Baldintza orokorrak

Erabiltzaileak, harpidetu baino lehen edo harpidetza egitearekin batera, erregistratu egin beharko du, dagokion formularioa betez. Erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, formularioa ondo bete duela baieztatzen duena eta kontua balidatzea eskatzen diona, bera erabiltzen hasi ahal izateko.

LEGE APLIKAGARRIA

Bherria.eus-i aplikagarria zaion legea bere enpresa titularrak duen egoitzari dagokiona da, Donostia, alegia, eta lege auzi-bideak baleude, Donostiako epaitegietan ebatziko dira.

Bherria.eus barnean argitaratzen diren hedabideekiko balizko lege auzi-bideak hedabide bakoitzaren editorea den enpresaren egoitza dagoen herriko epaitegietan ebatziko dira.