Kudeaketa komunitarioaren tentsio, istorio eta erronkak

Erronka: erabilerarik gabeko ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioa. Helburua: harreman publiko-sozialetik, proiektu berriak errazago garatu ahal izateko, politika publikoetan sar daitezkeen proposamenak —protokoloak, jarraibideak edo gidak— egitea. Horixe da BherriLab Bherriaren herri-laborategiaren proposamena. Azaroaren 30ean, 80 pertsonatik gora bildu zituen proiektu-mota horietan izaten diren arazo eta kezka nagusiak entzuteko eta laborategiaren hurrengo fasean landu ahal izateko. … Gehiago ikusi

Lehen BherriLaberako lau lan-eremuak

Egun gutxi barru hasiko da Bherriaren lehen herri-laborategia. BherriLab honetan, lankidetza publiko-sozialetik erreparatuta, erabiltzen ez diren ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioari helduko diogu, proposamenak —protokoloak, jarraibideak edo gidak— egite aldera, politika publikoetan sartu ahal izatearren proiektu berriak errazago garatzeko. Gaia erakargarria da, ahalmenez eta aukerez betea, herri-administrazioentzat nahiz herritarren ekimenentzat. Baina konplexua ere bada, tartean tentsioak … Gehiago ikusi

Axel Moreno: “Garrantzitsua da esparru juridiko malguak garatzea agenda instituzionalean lankidetza publiko soziala sartzeko”

  Axel Morenok, azken urteetan, Iruñeko Udaletxeko Herritarren Parte Hartze eta Ahalduntze Sozial eta Berdintasunaren eta LGTBIren sailen zuzendari gisa egin du lan. Lankidetza publiko sozialeko prozesuak ezagutzen ditu, eta kudeaketa komunitarioko prozesuen iraunkortasuna erakundeen konpromisoaren eta gizarteak proiektuari eusteko inplikazioa aztertzeko duen gaitasunaren mende egongo dela baieztatu du. Axel, zure ustez, zeintzuk dira espazio … Gehiago ikusi

BherriLab. Euskadirako herri-laborategia

Collage_BherriLab_PostIntro

Hilabete batzuk igaro dira Bherria amaitu zenetik; hots, Euskadin herri-administraziotik parte-hartzearekin eta boluntariotzarekin loturiko balioak indartzeko bide eta proiektu berriak ikertzeko aukera bezala sortutako proiektua. Programa hamabi astekoa izan zen, bizia, eta taldean hausnartu ahal izateaz gain, ezagutza eta esperientzia partekatu ahal izan genituen, berrikuntza sozialean erreferentziazkoak diren ekimenekin harremanetan jarri, sarea eraiki, eta, batik … Gehiago ikusi