Urteari hasiera emateko, beste urrats bat eman dugu lankidetza publiko-sozialean, hamargarren eta azken ezaugarrian oinarritutako saio bati eutsiz: sare komunitarioa. Administrazio Publikotik ekimenen eta pertsonen arteko loturak sendotu, herritarren autonomia sustatu eta erantzun komunitario eraginkorrak sor ditzaketen ekintzei buruz hausnartzera gonbidatzen zaitugu.

Noiz: Otsailaren 13an, 12:00etatik 13:30era.

Non: Online saioa.

Komunitatea lanerako espazio bat da (ez prestakuntza-saio bat), Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten eta herritarrekiko lankidetza-prozesuetan sartuta dauden edo sartuta egon nahi duten zu bezalako pertsonei zuzendua. Topaketa honetan honako hauek aztertuko ditugu:

  • Nola bultzatu pertsonen eta erakundeen arteko harreman esanguratsuak.
  • Nola sustatu aukerak identifikatzen dituzten eta erantzun kolektiboak artikulatzen dituzten dinamikak.
  • Lankidetzari datxezkion tentsioei eta gatazkei nola heldu.


Izena eman Komunitatean!
Saioa antolatzeko, zenbat pertsonak parte hartuko duten jakin behar dugu. Mesedez, eman izena formulario honetan lehenbailehen.










    Izena emateko edozein zailtasun izanez gero, izena eman dezakezu [email protected] helbidera mezu bat bidaliz.


    Komunitatearen saio honetaz gain, Prestakuntzara gonbidatu nahi zaitugu. Prestakuntza saioa apirilaren 3an izango da, 9: 30etik 11:00etara.

    EMAN IZENA HEMEN PRESTAKUNTZA-SAIO IREKIAN