Txosten osoa deskargatu


Aurkezpena

Bherria Topaketa 2021 lanerako jardunaldi irekia da, formatu digitalekoa, eta “Lankidetza publiko-soziala larrialdi-egoeretan: erronka berriei erantzuteko gakoak” tituluarekin xedea izango da larrialdi-egoeretan erantzun komunitarioak eraiki dituzten proiektu zehatzak aztertu eta horietatik ikastea (esate baterako, COVID-19ak sortutakoa), Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetzatik.

Topaketa urriaren 14an egin zen, eta 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Horrela, gako horiek ezagutu genituen eremu ezberdinetako 15 lankidetza-esperientziaren analisi sakonean oinarritutako hiru ikerketaren bitartez. Horien aurkezpenaren aurretik, esparru-ponentzia bat izan genuen a cargo de Antoni Gutierrez-Rubiren eskutik, aholkulari politiko eta komunikazio-aditua.


#LoQueViene: RESET

“Ura irakiten hasitakoan, sua itzaltzeak ez du jada batere balio”.
Nelson Mandela

Hegakortasunak, ziurgabetasunak, konplexutasunak eta anbiguotasunak markatutako garaiak bizi izan genituen jada 2019an. VUCA garaiak, ingelesezko akronimoarengatik. Ikusi dugu iraganeko gertaerak jada ez direla etorkizunaren iragarle, eta horrek zaildu egiten duela aurreikustea eta erabakiak hartzea, etengabe berrasmatzera behartzearekin batera. Atzoko irtenbideak ez dira baliagarriak gaurko eta biharko erronketarako. Arazoen konplexutasun-maila eta erantzun posibleen aldakortasuna areagotzen dira.

Pandemia medio, mesfidantza, ziurgabetasuna eta iraganarekiko nostalgia handitu dira. Etorkizuna aurrerapenaren uste sendoa ez denean, amesgaizto bilakatzen da eta nostalgia nagusitu antsietateak eta beldurrak baretzeko. Beldur horiek globalizatu egiteaz gain, egoera sozialak zehazten dituzte. Martha Nussbaum-en hitzetan: “Beldurrak zentzuzko deliberamendua blokeatu ohi du, itxaropena pozoitu eta lankidetza eraikitzailea galarazi etorkizun hobe baten alde, […] geure burua gainditzera eta modu berekoian, zuhurtziagabean eta antisozialean jokatzera eramaten gaitu”. Klikatu esteka hau irakurtzen jarraitzeko.


Ikerketak

Krisia hasi zenetik, Bherriarekin loturiko pertsonak eta erakundeak pandemiaren inguruan era askotako erantzunetan parte hartu dugu. 2020ko apirilean, gure blogean artikulu bat argitaratu genuen, eta honela hasten zen:

“Elkartasun eta elkarri laguntzeko mezu pila bat ari dira sortzen aste hauetan, herritarren ekimenetik eta lankidetza publiko-sozialetik, larrialdi koronabirikoari erantzuna emateko. Hasieratik Bherriaren interes, gogoeta eta jardueraren muina izandako hori orain denbora errealean bizitzen eta esperimentatzen ari gara modu aplikatuan”.

Hain zuzen ere Bherriaren 2021eko Topaketak esaldi horretatik eta horren ziurtasunetik edan du: garrantzi handiko uneetan, erronkak gailentzen gaituztenean, lankidetza benetako aukera eta aukera egoki bilakatzen da. Eta ideia hori aintzat hartuta, berriro errealitatera itzuli ginen denbora honetan pertsonak eta erakundeek bultzatu dituzten ekimen guztietatik ikasteko.

Proiektuen, erakunde ikertzaileen eta proiektuaren dinamizatzaileen arteko lankidetzari esker gauzatu ahal izan dira edukia nahiz egitura eta larrialdi sozialeko garaietan lankidetza publiko-sozialaren erantzuna hobeto ulertzeko esparrua.

Berrikuntza publiko eta berrikuntza soziala etorkizun komun bat eraikitze aldera uztartuak

Arestian dagoeneko aipatu dugun bezala, pandemia bat-batean agertu izanak ikaskuntza ezberdinak eskuratzeko lankidetza prozesuak erraztu zituen. Bere eragina arlo publikoan, lankidetza garatzeko moduetan eta esparrutan edo esperientzien segida dira gako nagusienetakoak Encarna HernándezKazetaritzan lizentziatua, Zientzia Politikoan eta Administrazio Publikoan doktorea eta Novagb Fundazioko zuzendaria denak egin duen ikerketan; Novagb Fundazioa komunitate iberoamerikar ireki bat da eta gestio publikoaren arlo ezberdinetan ezagutza partekatzen duten 16.000 profesional baino gehiagoz osatuta dago.

Sartu ikerketan

Nola sortu lankidetza-esparruak bilbe komunitarioekin Administrazio Publikotik

Ikerketa honetan, lankidetzaren alderdi soziala aztertu dugu bost egoeraren inguruan: ekonomia soziala eta solidarioa, auzo-ehunak, hirugarren sektorea, aktibismo digitala eta maker komunitatea. Analisia egiteko, uste da bilbe komunitarioak funtsezkoak direla tokiko jarduera instituzionalaren eta herritarren ekimen sozialen artean lankidetza-esparru berriak ezartzeko.
Ikerketa Laia Fornék (demokrazian eta ondasun komunetan aditua den soziologoa) eta Mauro Castrok (ikertzailea eta aholkularia herritarren parte-hartzean eta hiri-politiketan) egin dute. Biak La Hidrakoak dira; hots, hirirako eskubidea bermatzeko hiri-eraldaketan aritzen den kataluniar kooperatibakoak.

Sartu ikerketan

Zainketa eta osasun mentalaren erkide baterantz: gakoak lankidetza publiko-sozialetik

Ikerketak arlo publikoaren eta sozialaren arteko lankidetza-bideak aztertzen ditu zainketen ikuspegitik, batez ere osasun mentalaren eta bizitzari eustearen esparruarekin lotuta, lankidetza-proiektuetarako ikaskuntza esanguratsuak, baliagarriak eta aplikagarriak ateratzeko , komunen ekoizpenetik erreparatuta.
Azterketa Iñaki Garciak egin du, osasun mentalean aditua den psikoterapeutak eta Eraineko koordinatzaileak; hau da, Bilbon kokaturiko gizarte-ekimeneko euskal kooperatiba, osasun mental komunitarioa garatzeko helburu nagusia duena.

Sartu ikerketan


Artikuluak

Ver todos »

Lan-dokumentuak

IzenburuaAzalpenaDokumentu-motaEgileakDataPDFOrriakautoras_hfilter
Novagob Fundazioaren ikerketaren laburpena

Arestian dagoeneko aipatu dugun bezala, pandemia bat-batean agertu izanak ikaskuntza ezberdinak eskuratzeko lankidetza prozesuak erraztu zituen. Bere eragina arlo publikoan, lankidetza garatzeko moduetan eta esparrutan edo esperientzien segida dira gako nagusienetakoak Encarna Hernández Kazetaritzan lizentziatua, Zientzia Politikoan eta Administrazio Publikoan doktorea eta Novagb Fundazioko zuzendaria denak egin duen ikerketan; Novagb Fundazioa komunitate iberoamerikar ireki bat da eta gestio publikoaren arlo ezberdinetan ezagutza partekatzen duten 16.000 profesional baino gehiagoz osatuta dago.

Ikerketaren laburpena2021/12/14

21fundacion-novagob
Komunitatearen kasuari buruzko ikerketa

Komunitatea, Udalak eta unibertsitate publikoak La Laguna udalerriko barrutietan esku hartzeko proiektu bat da, Covid-19ak eragindako krisi sozioekonomikoari aurre egiteko, sare komunitarioan sakonduz eta epe luzera sendotzea sustatuz.

Lan dokumentua2021/12/14

13fundacion-novagob
“Frena la Curva” kasuari buruzko ikerketa

Frena la Curva berrikuntza sozialerako eta erresilientzia zibikorako ekimen bat da, Aragoiko Gobernuaren LAAABetik bultzatzen dena eta ordu gutxiren barruan lankidetza publiko-pribatuko sare bat osatzen duena, aurreikusita dagoen elkartasun oldeari aurrea hartzen diona Alarma Estatuaren adierazpenarekin eta lineako ekintzen bidez bideratzen duena.

Ikertutako proiektua2021/12/14

15fundacion-novagob
2021eko Erronkak Administrazio Berritzailea kasuari buruzko ikerketa

2021eko Erronkak Administrazio Berritzailea elkarrekin sortzeko eta adimen kolektiboa sortzeko ekimen bat da, NovaGob komunitateak garatua. Bertan, sektore publikoko langileak aritzen dira lankidetzan, deskonfinamendutik abiatuta Administrazioak dituen erronkak identifikatu, lehenetsi eta eztabaidatzeko.

Lan dokumentua2021/12/14

13fundacion-novagob
Granollers-eko “Xarxa Ciutadana” kasuari buruzko ikerketa

Xarxa Ciutadana Granollerseko Udalaren plataforma digital bat da, konfinamendu-aldian sortzen diren herritarren ekimenak ikusarazteko eta biltzeko, eta, aldi berean, beharrezko laguntza emateko.

Lan dokumentua2021/12/14

13fundacion-novagob
“Your City, Our Future” kasuari buruzko ikerketa

Your city, our future Bristolgo Udalak hainbat ekimenen bidez garatutako prozesu parte-hartzailea da, Deliberaziozko Batzar bat barne, Covid-19aren ondorioz izango den berreskurapen-planari buruz herritarrek duten iritzia jasotzeko.

Ikertutako proiektua2021/12/14

13fundacion-novagob
La Hidra Kooperatibaren ikerketaren laburpena

Lankidetzaren alderdi soziala aztertuko dugu bost esparruren inguruan: ekonomia soziala eta solidarioa, auzo-ehunak, hirugarren sektorea, aktibismo digitala eta maker komunitatea.

Ikerketaren laburpena2021/12/14

22la-hidra
Erain-en ikerketaren laburpena

Lantalde honetan zainketen inguruko lankidetza publiko-sozialeko hainbat ekimen aztertuko ditugu, bereziki osasun mentalaren esparruarekin lotutakoak.
Lankidetzako proiektuetan ikaskuntza esanguratsuak, erabilgarriak eta aplikagarriak ateratzen saiatuko gara, erkideen ekoizpenaren ikuspegitik abiatuta.

Ikerketaren laburpena2021/12/14

23erain
Alimenta kasuari buruzko ikerketa

Ekimenaren helburua da lankidetza publiko-sozialeko esparru bat eraikitzea, Bartzelonako hirian elikadura sozialaren arloan dauden zerbitzuen inguruko ekintza eta baliabide ezberdinak biltzeko.

Lan dokumentua2021/12/14

14la-hidra
Decidim.Barcelona kasuari buruzko ikerketa

Bartzelonako Udalak parte hartzeko duen plataforma digitala da. Kode librean garatuta dago, eta gobernantza publiko-komunitarioa du; bertan, erakundeak, eragile sozialak, profesionalak eta herritarrak biltzen dira. Gaur egun, 100.000 erabiltzaile baino gehiago ditu.

Lan dokumentua2021/12/14

15la-hidra
Coronavirus Makers kasuari buruzko ikerketa

Koronabirusaren aurka babesteko ospitaleetarako, egoitzetarako eta gizarte-zerbitzuetarako materialak fabrikatzeko lankidetza teknologikoa bultzatzeko sortutako herritar ekimena da. Erantzunak itxaropen guztiak gainditu zituen, eta 17.000 erabiltzaile izatera iritsi zen Espainiako estatu osoan.

Lan dokumentua2021/12/14

16la-hidra
“Red de Mujeres Cosedoras” kasuari buruzko ikerketa

makumeen (batez ere migratzaileak) josteko talde informalak biltzen dituen sarea da, eta helburu bera partekatu dute: jostearen bidez okupatzeko borondatea. Elkarrik laguntzeko, autoenplegurako eta aktibismorako ekimen komunitarioa da, eta jarduera ekonomiko bilakatu nahi du Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren babesean. Emakume Jostunen Sareak eginkizun solidario handia garatu du, maskarak josi baititu eskura ezin zituzten pertsona eta profesional publikoentzat.

Lan dokumentua2021/12/14

15la-hidra
“Casals Comunitaris” kasuari buruzko ikerketa

Elkartasun-sareak indartu nahi dituen politika publikoa da, haiei baliabideak eta laguntza teknikoa emanaz, hiriko hurbiltasuneko ekipamenduen bitartez.

Lan dokumentua2021/12/14

15la-hidra
“Grupo de salud San Diego” kasuari buruzko ikerketa

Osasun komunitarioko lantaldea honako hauek osatzen dute: Vicente Soldevilla eta Martinez de la Riva de Vallecas (Madril) osasun-zentroetako profesionalek, auzoko hainbat auzo-elkartek, Plataforma por la Sanidad Pública plataformak eta beste osasun-zentro batzuetako profesionalek.

Lan dokumentua2021/12/14

17erain
Katearen loturak kasuari buruzko ikerketa

2020. urtean zehar, pandemia bete-betean, patologia dualeko arazoak dituzten pertsonen amen elkarte batek (Arrasateko udalerrikoa), haien senitartekoen egoera soziosanitarioa larriagotu zela ikustean, herriko udalarekin harremanetan jarriko da pertsona horiekin lan-plan bat garatzeko.

Lan dokumentua2021/12/14

15erain
Psikobizi kasuari buruzko ikerketa

Proiektuak Bizkaiko biztanleria osoaren eta, bereziki, pertsona ahulenen eskura jarri zuen telefono bidezko arreta psikologikoaren zerbitzua, 60 profesionalek, krisi-egoeraren aurreko arretan adituak ziren pertsonek, artatua. Guztira, 504 kontsulta jaso zituzten, horietako %74 emakumeek egindakoak.

Lan dokumentua2021/12/14

11erain
Bilboko Udalaren COVID19 Ekintza Planari buruzko ikerketa

Bilboko Udaleko gizarte- eta osasun-ekintzako arloek Larrialdi Plana diseinatuko dute modu inprobisatuan, eta konfinamenduko hilabeteetan garatuko dute kale-egoeran aurkitzen diren pertsonen premiei erantzuna emateko. Udalerriko bost kiroldegi urgentziaz prestatuko dira 328 pertsonari aterpea emateko, eta Hirugarren Sektoreko 8 erakunde kontratatuko dira Planeko zeregin zehatzez arduratzeko.

Lan dokumentua2021/12/14

13erain
“Cotidianas” kasuari buruzko ikerketa

Ekimen hau elkarri laguntzeko eta zainketetarako komunitate bezala sortuko da Madrilgo emakume helduen artean, nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko, genero-ikuspegiarekin. Hain zuzen ere, hirurogei urtetik gorako emakumeentzako topagune sortzailea eta soziala izango da.

Lan dokumentua2021/12/14

13erain