“Herri-autokudeaketa merkantzia-hiria ereduari kontrapisu egiteko baliagarria da”

Ateneu Candela Terrassan aurkitzen da (Bartzelona), eta hiriarentzat eta jendearentzat irekitako espazioa da. Ia bi hamarkada betetzeko zorian, herritarren ekimenak lantzeko eta kultura eta erkidegoa ekoizteko eta jorratzeko topagunea dugu. Zentro soziala lan-taldeek kudeatzen dute; proiektu bakoitza modu autonomoan lantzen da, eta, aldi berean, sarearen/zentro sozialaren nodo gisa konektatuta. Informazioa zentro soziala dinamizatzen duen Hub … Gehiago ikusi

Juana Aranguren: “Elkarren arteko kudeaketa Emakumeen Etxean aukera egokia izan da”

emakumeen etxea bherria

Donostiako Emakumeen Etxea, mugimendu feministaren aspaldiko aldarrikapena, duela zazpi urte sortu zen, prozesu luze baten ondoren. Bertan, eztabaidagai izan zen zein Emakumeen Etxe mota sustatu nahi zuten, Espainiako estatuan dauden kudeaketa eredu desberdinak kontuan hartuta. Aukeratu zuten eredua, urte hauen ondoren egokia iruditu zaiena, Udala eta ondorio horretarako sortutako Emakumeen Etxeko Elkartearen arteko kudeaketa da. … Gehiago ikusi

Axel Moreno: “Garrantzitsua da esparru juridiko malguak garatzea agenda instituzionalean lankidetza publiko soziala sartzeko”

  Axel Morenok, azken urteetan, Iruñeko Udaletxeko Herritarren Parte Hartze eta Ahalduntze Sozial eta Berdintasunaren eta LGTBIren sailen zuzendari gisa egin du lan. Lankidetza publiko sozialeko prozesuak ezagutzen ditu, eta kudeaketa komunitarioko prozesuen iraunkortasuna erakundeen konpromisoaren eta gizarteak proiektuari eusteko inplikazioa aztertzeko duen gaitasunaren mende egongo dela baieztatu du. Axel, zure ustez, zeintzuk dira espazio … Gehiago ikusi

Bherria: Abentura eta bidaia-koadernoa

bherria asier 2

Ez dakit abentura- eta bidaia-istorioak atsegin dituzuen. Nik bidaia-koadernoenganako joera daukat. Bizitakoa atzeman nahian, tokiak eta sentsazioak zirriborratzeko baliatzen ditugun libreta txiki horiek, non paperezko argazkiak, museoetako sarrerak, tokiko salden etiketak itsasten ditugun, non lore bat lehortzen dugun, non perspektiba berdingabeak marrazten ditugun -abilezia gehiago edo gutxiago erakutsita, non orrialdeak zikintzen ditugun hatzekin, tokiko produktuak … Gehiago ikusi

Lotura mantentzea herritarrekiko elkarlanerako

conecting people bherria

Sarean ematen den komunikazioaren parte gara. Informazioa lortzeko daukagun modu honek, eta horren bitartez iritzi-emaile nola bilakatzen garen, ez dauka ia atzera bueltarik. Beste behin, gabeziaren logika batetik oparotasunaren logika batera ari gara iragaten; ezagutza sarean dago eta modu sozialean eraikitzen da. Komunikazioaren praktikaren demokratizazioak harreman-estilo berri bat sortu du, hiritarren partaidetza-formetan zuzeneko eragina duena. … Gehiago ikusi

Konektatutako hiritarrak, hemen eta orain

Konektatutako gizartearen gure esplorazioa kaleratu dugu zenbait  zalantzatik abiatuz. Teknologia inbaditzailea zabaltzen ari den eta edozer konponbide gisa eskaintzen den garai honetan; geure buruei galdera egokiak egin behar dizkiegu lehenbailehen, teknologia horiek ez zegozkien arazoentzat konponbideak irudikatu baino lehen. Noraino gara geure buruen jabe eta jarduteko gaitasuna daukagu mapa digital honetan? Nola bilaka ditzakegu ikusgarri … Gehiago ikusi

Inplikatzeak konplizitatea sortzen du

Ondorioak baino gehiago,… ikaskuntzak, ñabardurak, galderak sofistikatzea, errealitateetan, arazoetan geure burua ezagutzea eta gainerako aurrerapenak. Argia eta fokua jartzea. Seinaleak identifikatzea. Beharbada esku artean duguna oraindik ere zerbait itxuragabea eta mutantea izatearen gaineko nolabaiteko sentsazioa, baina denon artean sortzen ari garela jakinda. Pentsatzen genuena (maila teknikoan, politikoan eta gizarte zibiletik) baino gehiago garela ohartzea. Ez … Gehiago ikusi

Aldaketa eta lankidetza prozesuetan energiak kudeatzen

Gako horiek aldaketa-prozesuetan eta herritarren parte-hartzean hartzen joan garen zenbait ikaskuntza dira. Ideia horietako zenbait jada adierazi ditugu, era batera edo bestera, #Bherrian lanean ari garen asteetan zehar. Hitz egiten jarraitzeko partekatzen ditugu; hausnarketa horiek sakontzen jarraitu nahi dugu, praktika zehatz bilakatzeko. Trebetasun edo dinamika ikusezinenei buruzko zenbait ideia proposatzen dizkizuegu, askotan proiektuetan gure energia … Gehiago ikusi

Komunikazioa: Entzutea, Konfiantza eta Kontakizuna

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) parte-hartze sozialerako moduak gehien aldatu dituzten elementuetariko batzuk dira, eta eragin argia izan dute prozesuen barne-lanean nahiz jarduera ezberdinak ezagutzera ematerakoan eta horiekiko sentsibilizazio sozialean. Komunikazioko kanal digitaletara sartzearekin, herritarrak informazio-kontsumitzaileak izatetik, komunikazio-fluxuen agente proaktiboak izatera igarotzea errazten dute, eta informazioa eta iritzia sortzeko gai izaten dira interesatzen edo kezkatzen … Gehiago ikusi

Gizarte konektatua. Itxura ederra du eta zenbat dugun eztabaidatzeko!

Aurrera goaz. Miatzen ibiltzetik eta geure buruari galderak egitetik gatoz, galdera asko. Gehiegi? Bada, eztabaidatzen jarraitzea egokitzen zaigu. Zalantzak sortzen dira kontzeptu berrien, potentzialtasun berrien inguruan, instituzioek garatzeko, pertsonen premia eta aukeretatik hurbil egotearren. Trantsizioan egotearen uste osoarekin lan egin dugu, egiteko modu batzuk albo batera utzita eta beste modu batzuk asmatuaz, funtzionatzen duenaren ikuspegia … Gehiago ikusi