Bherria Topaketak, topaketa ireki eta zehatzen lerroa da zeinetan gaiak sakontasunez lantzen ditugun, formatuak, errekurtsoak eta metodologia baliabideak egokituz.

Lehen zikloko hiru topaketak: Ágoras (2017), Bherrilab (2018/19) eta Residencia (2020) topaketa hauen indarraren hiru adibide dira eta ziklo berri honetan horien aldeko apustu gardena mantentzen dugu.

Osasun eta segurtasun arauek markatuko dute jarraibidea urteko deialdi hau zuzenekoa edo telematikoa izatera heltzeko aukera; Bherria arduratuko da, modu batera edo bestera, ekimena ezinbestekoa bihurtu duten ezaugarriekin mantentzeaz.

 

Agorak

2017an egin zen lehen aurreneko Bherria topaketa, taldean hausnartzeko, ezagutza eta esperientzia partekatzeko, erreferentziazko ekimenekin harremanetan jartzeko, sarea eraikitzeko eta lankidetza publiko-sozialerako formula berriak bilatzen jarraitzeko. Gehiago irakurri…

Bherrilab

2018 eta 2019 artean, Bherriak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari ekiten dio herritar laborategi baten bidez, pertsona desberdinen arteko lan-eremua, lankidetza publiko-sozialaren arazo zehatzei eusteko. Gehiago irakurri…

Egonaldiak

2020an, Bherriak formatu berri bat aurkezten du, modu intentsiboan eta bizikidetzan funtsatutakoan, Bherria Egonaldia, gure ingurunea gizarte-partaidetzaren eta boluntariotzaren balioetatik hobetzen laguntzen duten lankidetza-proiektuak indartzeko. Gehiago irakurri…