﻿1
00:00:20,880 --> 00:00:23,679
Lehen pausoa
beharrizanari aurre egiteko izan zen.

2
00:00:23,760 --> 00:00:28,160
Ekonomikoki
ez zen egoerarik onena Udalarentzako

3
00:00:28,240 --> 00:00:32,240
eta aztertzen hasi ginen
ea non sakondu behar genuen

4
00:00:32,320 --> 00:00:34,847
edo non eman behar genituen pausoak

5
00:00:34,927 --> 00:00:36,920
egoera ekonomiko hori hobetzeko.

6
00:00:37,000 --> 00:00:38,513
Auditoria egin ondoren,

7
00:00:38,593 --> 00:00:43,800
argiteria publikoan
hobekuntzak sartzen hasi ginen,

8
00:00:44,240 --> 00:00:50,213
gero sare bat sortzen
bero-sistema eta ur beroaren sistema

9
00:00:50,560 --> 00:00:53,040
berriztagarriekin egiten saiatzeko,

10
00:00:53,120 --> 00:00:57,067
eta hor eman zen
herri-mailako hausnarketa bat:

11
00:00:57,147 --> 00:01:02,480
zer herri mota garen
eta zer energia tipo erabili ahal dugun

12
00:01:02,560 --> 00:01:04,600
edo zer erregai erabili ahal dugun.

13
00:01:04,680 --> 00:01:07,920
Urterik urte, azken 13 urteetan,

14
00:01:08,000 --> 00:01:12,800
urte batzuetan
fondo edo diru-ekarpen gehiagorekin,

15
00:01:12,880 --> 00:01:16,000
beste batzuetan gutxiagorekin,
baina beti, urtero-urtero,

16
00:01:16,080 --> 00:01:19,513
aurrekontuetako partida esanguratsu bat

17
00:01:19,593 --> 00:01:25,160
berriztagarrietara
eta energia-autonomiara bideratu da.

18
00:01:31,800 --> 00:01:36,200
Emandako azken pausoa
komunitate energetikoa sortzea izan da.

19
00:01:36,280 --> 00:01:38,400
Hor ere egin genuen deialdi zabala.

20
00:01:38,480 --> 00:01:42,220
Komunitate horretara
atxikitzen diren herritar guztiek,

21
00:01:42,300 --> 00:01:43,920
haiek ematen diote forma,

22
00:01:44,000 --> 00:01:48,960
bai estatutuak gehitzeko,
bai esateko zelan egingo dugun,

23
00:01:49,040 --> 00:01:51,927
zelan ordainduko dugun,
zenbat ordainduko dugun,

24
00:01:52,007 --> 00:01:55,120
nor izango diren komunitate horren parte…

25
00:02:00,027 --> 00:02:03,280
Esango nuke,
komunitateak posible egin digula

26
00:02:04,133 --> 00:02:08,940
energia berriztagarrien
erabileraren atzetik ibili garenoi

27
00:02:09,920 --> 00:02:13,480
irteera bat hori posible egiteko.

28
00:02:13,880 --> 00:02:16,480
Igual denok ez dugu aukera

29
00:02:16,560 --> 00:02:19,680
gure teilatuetan eguzki-plakak ipintzeko.

30
00:02:20,080 --> 00:02:22,560
Orduan, komunitate baten parte izanik,

31
00:02:22,640 --> 00:02:27,600
horko batzuek
haien teilatuak eskaini dituzte

32
00:02:27,680 --> 00:02:29,187
plaka horiek ipintzeko.

33
00:02:29,267 --> 00:02:33,113
Hor sortzen den energia
denon artean banatzen dugu,

34
00:02:34,333 --> 00:02:39,520
eta agertzen diren kostuei
denon artean aurre egiten diegu.

35
00:02:39,600 --> 00:02:43,247
Horrelako iniziatibek beti daukate…

36
00:02:43,880 --> 00:02:44,893
beldur asko.

37
00:02:44,960 --> 00:02:47,760
Juridikoki jendeak ez daki
nondik joan daitekeen.

38
00:02:48,920 --> 00:02:52,920
Herriko udala
inplikatuta ikusten duzunean,

39
00:02:53,000 --> 00:02:56,120
ba beldur horiek igual uxatzen ditu.

40
00:03:01,220 --> 00:03:06,519
Udala bere kabuz edo bere nahiez
ez zen komunitatean sartzen.

41
00:03:06,600 --> 00:03:09,200
Komunitateko kideek eskatu behar zuten,

42
00:03:09,280 --> 00:03:12,160
nahi bazuten,
udala komunitatearen parte izatea.

43
00:03:12,240 --> 00:03:18,200
Eta kideek erabaki zuten
udala komunitatearen parte izan zedin.

44
00:03:18,280 --> 00:03:21,920
Udalak teknikari bat dauka kontratatuta.

45
00:03:22,000 --> 00:03:25,106
Berak egiten ditu, azken batean,

46
00:03:25,147 --> 00:03:30,560
tramitazioak
eta batzar guztien idazkaritza-lana.

47
00:03:30,640 --> 00:03:32,196
Pertsona bat edukitzea hor

48
00:03:33,480 --> 00:03:37,652
konstanteki,
horrelako gaia menderatzen duena,

49
00:03:37,733 --> 00:03:41,520
eta koordinatzen duena,
izugarri lagungarria izan da.

50
00:03:45,800 --> 00:03:49,040
Lehenengo, publikotik hastea.

51
00:03:49,120 --> 00:03:52,360
Hau da, eredu izan behar da publikoa.

52
00:03:52,440 --> 00:03:56,466
Hor hasi inplementatzen sistema hauek

53
00:03:57,140 --> 00:04:00,207
eta gero, zabaltzen joan.

54
00:04:00,287 --> 00:04:05,800
Azkenean, interesgarria da
hasi garen puntutik hastea,

55
00:04:05,880 --> 00:04:07,650
baina amaiera puntua

56
00:04:07,720 --> 00:04:10,600
beti izan behar da
herritar guztietara heltzea.

57
00:04:15,120 --> 00:04:18,120
Badaude esperientzia politak
leku guztietan.

58
00:04:18,200 --> 00:04:23,180
Beti da aberasgarria
beste eredu batzuk ikusi eta ezagutzea,

59
00:04:24,000 --> 00:04:28,840
baina aparteko gauza barik,
egunerokotasunean ikusi duguna

60
00:04:28,920 --> 00:04:30,947
eta aurrera egiteko gogoa,

61
00:04:31,027 --> 00:04:33,280
hori da hemen behar duguna.

