Bherria Egonaldia euskadin herritarren aktibazio-prozesuak sendotzeko topagunea eta lantokia da. Bherriaren formatu berria da, Toki Administrazioak parte hartutako edo zuzendutako proiektuak sakontzeko eta hobetzeko. Proiektu horien helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea izango da, herritarren ekimenekin elkarlana eginaz, eta, betiere, parte-hartze sozialaren eta boluntariotzaren balioekin lotuta egongo dira.

Informazioa bildu nahi genuke lanerako hiru ardatzaren inguruan aurrediagnostikoa egiteko: erakundeen barneko lankidetza, parte-hartze prozesuak eta boluntarioen sustapena indartzeko; erakunde sozialen eta herritarren ekimenen arteko lankidetza, dinamika horiek bultzatzeko Udalek jarritako laguntza-estrategiei erreparatuta; eta Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetza, erronka sozial berriei erantzun eraginkorragoak ematearren.

Hiru galdera egingo dizkizugu. Ez duzu denbora asko beharko horiek erantzuteko, eta guri asko lagunduko digute hiru ardatz horien inguruan lankidetza publiko sozialeko prozesuak haztatzeko.

Aldez aurretik eskerrik asko zure lankidetzarengatik.

 

[ninja_form id=8]

bherria
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.