Aurkezpena
BherriLab Bherriaren herritar laborategia, lankidetza publiko sozialaren arazo zehatzak jorratzeko pertsona ezberdinak elkartzeko eta elkarrekin lan egiteko espazioa da. Egoera hori ahalik eta baldintza onenetan betetzearren, Bherriak printzipioak, prozedurak eta erremintak eskaintzen ditu, honako hauetan oinarrituta: adimen kolektiboa, baterako diseinua, lankidetzako esperimentazioa eta irekia eta konfiantzazko harremanak sortzea.
2018 eta 2019 urte artean, BherriLab laborategiak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari heldu zion, Bherria Dekalogoko 8. puntuarekin bat eginez; alegia, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzea” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzea, bermeei eutsiaz.
EREMUAK
BherriLab lanerako lau eremutan egituratzen da udal-ekipamenduak bultzatzeko toki-administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako esparruak indartzen jarraitzearren: esparru juridikoa, lankidetza, lagatzeko eta esleitzeko irizpideak eta kudeaketa komunitarioaren inpaktua ebaluatzeko adierazleak.
Esparru juridikoa
Lehia, onura publikoaren deklarazioa, araudia eta lagapenen iraupena bezalako derrigorrezko baldintzak eragozpenak edo bermeak izan daitezke harreman publiko sozialean. Guztia herritarren ekimenen eta Toki Administrazioaren arteko lankidetza-mailaren araberakoa izango da.
Lankidetza
Administrazio Publikoa eta herritarrak beharrezko agenteak dira kudeaketa komunitarioaren proiektu inklusiboak bultzatzeko, beste gizarte baten eraikuntzan eragina izaten badute. BherriLabek geure burua onartzea eta errespetatzea proposatzen du eraikuntza horretako funtsezko aktore bezala, ekonomikoez haratagoko kapitalak partekatuaz eta lanerako denborak eta formatuak zainduaz.
Lagatzeko irizpideak
Administrazio Publikoak eta herritarrek irizpide argiak eta gardenak eskatzen dituzte ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioan sartzeko. Eremu honetan, irizpide horiek ezarri nahi dira, aldez aurretik sortu, kasu bakoitzera egokitu eta herritarren ekimenari laguntzeko udal-erremintak eskaini.
Ebaluazioaren adierazleak
Inpaktuen analisiak ematen duen hobekuntza-ikuspegia ez da kudeaketa komunitarioko proiektuen barnean sartuta aurkitzen, beharbada ebaluazioaren kultura galtzeagatik edo legitimatutako neurketa adierazleak eta sistemak ez egoteagatik. BherriLabek ebaluatzeko matrizea proposatzen du, adostutako oinarrizko tresna bat, proiektu bakoitzaren dimentsio eta ezaugarri ezberdinetan aplika eta horietara egokitu daitekeena.
ARTIKULUAK
BherriLab, ernetzen den konpromezua
Goizeko zortziak dira eta Donostian ez du oraindik eguna argitu. Hodeiak astun eta euriz beteta daude. Ez dute atsedenik ematen eta hotza areagotu da. Leire Rodríguezek (Uliako Lore Baratzak) irribarre beroarekin harrera egin eta negutegiraino gidatzen gaitu. BherriLabeko hirugarren eta … Gehiago ikusi
“Herri-autokudeaketa merkantzia-hiria ereduari kontrapisu egiteko baliagarria da”
Ateneu Candela Terrassan aurkitzen da (Bartzelona), eta hiriarentzat eta jendearentzat irekitako espazioa da. Ia bi hamarkada betetzeko zorian, herritarren ekimenak lantzeko eta kultura eta erkidegoa ekoizteko eta jorratzeko topagunea dugu. Zentro soziala lan-taldeek kudeatzen dute; proiektu bakoitza modu autonomoan lantzen … Gehiago ikusi
Aurrera egingo dugu
Bi gradu hirian, egunsenti hotza Gasteizen. Zorionez, berotasunez hartu gaituzte Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxean; hau da, erakunde sozial, kultural edo hezkuntza-arloko eta irabazi asmorik gabeko erakundeen eskura jarritako ekipamendu publikoan; erakunde horiek interes orokorreko programak eta jarduerak garatzen dituzte … Gehiago ikusi
Juana Aranguren: “Elkarren arteko kudeaketa Emakumeen Etxean aukera egokia izan da”
Donostiako Emakumeen Etxea, mugimendu feministaren aspaldiko aldarrikapena, duela zazpi urte sortu zen, prozesu luze baten ondoren. Bertan, eztabaidagai izan zen zein Emakumeen Etxe mota sustatu nahi zuten, Espainiako estatuan dauden kudeaketa eredu desberdinak kontuan hartuta. Aukeratu zuten eredua, urte hauen … Gehiago ikusi
bideoak
Dokumentuak
BherriLab-ean zehar, hainbat esperientzia, eredu eta baliabide batu ditugu, ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioan interes handikoa direnak, hain zuzen. Kontsulta ezazu dokumentuen bilduma hau, Bherria-ko herri-laborategian landutako lau eremuen arabera antolatuta: esparru juridiko-administratiboa, lankidetza publiko-soziala, lagatze irizpideak eta ebaluazio-adierazleak.
Izenburua | Deskribapena | Dokumentu mota | Jatorria | Eremuak | Etiketak | Data | Orriak | hf:tax:ambitos | hf:tax:etiqueta_bherrilab | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Astraren hitzarmena | Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena. | Hitzarmena | Gernikako Udala | Irizpideak, Lankidetza | Funtzionamendu betebeharrak, Lagapen betebeharrak, Lankidetza betebeharrak | 2013 | 8 | irizpideak lankidetza | funtzionamendu-betebeharrak lagapen-betebeharrak lankidetza-betebeharrak | |
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua | Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua. | Araudia | Ayuntamiento de Bolonia | Esparru juridikoa, Lankidetza | Esparru arauemaileko proposamena, Gardentasuna, Harremanetarako jarraibideak, Prestakuntza, Printzipioak, Prozedura | ¿? | 23 | esparru-juridikoa lankidetza | esparru-arauemaileko-proposamena gardentasuna harremanetarako-jarraibideak prestakuntza printzipioak prozedura | |
Civímetro | ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia. | MediaLab Prado | Ebaluazioa, Irizpideak | Aplikazio praktikoaren kronika, Azpiegiturak, Elkarren arteko sorkuntza, Esperimentazio praktikoa, Prozedura | 2018 | 10 | ebaluazioa irizpideak | aplikazio-praktikoaren-kronika azpiegiturak elkarren-arteko-sorkuntza esperimentazio-praktikoa prozedura | ||
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak | Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia. | Lan dokumentua | Kulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza | Esparru juridikoa, Irizpideak, Lankidetza | Kudeaketa komunitarioa, Kudeaketa kulturala, Kultura-politikak | 2012 | 24 | esparru-juridikoa irizpideak lankidetza | kudeaketa-komunitarioa kudeaketa-kulturala kultura-politikak | |
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena | Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko. | Hitzarmena | Portugaleteko Udala | Esparru juridikoa, Lankidetza | Batzar irekia, Glosarioa, Harremanetarako jarraibideak, Herri-partaidetza | 2015/02 | 8 | esparru-juridikoa lankidetza | batzar-irekia glosarioa harremanetarako-jarraibideak herri-partaidetza | |
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasuna | Liburua | Jordi Borja - Zaida Muxi | Lankidetza | 2001 | 191 | lankidetza | ||||
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa | Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan. | Liburua | Francisco Pallardó - Arquitecturas Colectivas | Esparru juridikoa | Baliabideak, Glosarioa, Interes publikoa, Irabazi asmorik gabekoa | Diciembre 2014 | 32 | esparru-juridikoa | baliabideak glosarioa interes-publikoa irabazi-asmorik-gabekoa | |
Espazioen lagapenerako ildoak | Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz). | Gidalerroa | Ayuntamiento de Madrid | Irizpideak, Lankidetza | Interes publikoa, Lagapen prozedura, Prestakuntza | 2004 | 6 | irizpideak lankidetza | interes-publikoa lagapen-prozedura prestakuntza | |
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria | Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du. | Araudia | Iruñeako Udala | Esparru juridikoa, Irizpideak | Baliabideak, Errolda, Interes publikoa, Lagapen prozedura, Prozedura, Publiko-soziala | 09/2018 | 96 | esparru-juridikoa irizpideak | baliabideak errolda interes-publikoa lagapen-prozedura prozedura publiko-soziala | |
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua | Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua. | Araudia | Ajuntament de Barcelona | Esparru juridikoa | Baliabideak, Interes publikoa, Prozedura | 2017/10/06 | 73 | esparru-juridikoa | baliabideak interes-publikoa prozedura | |
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan | Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa. | Lan dokumentua | Ajuntament de Barcelona | Adierazleak, Esparru juridikoa, Lankidetza | Ebaluazioa, Esperimentazio praktikoa, Kudeaketa kulturala | 2018 | 74 | adierazleak esparru-juridikoa lankidetza | ebaluazioa esperimentazio-praktikoa kudeaketa-kulturala | |
LAG Trantsizioko espazioak | Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean. | Lan dokumentua | Gobierno Vasco | Esparru juridikoa, Irizpideak | Arrazoibidea, Esparru arauemaileko proposamena, Esperimentazio praktikoa, Testuingurua | 07/2016 | 53 | esparru-juridikoa irizpideak | arrazoibidea esparru-arauemaileko-proposamena esperimentazio-praktikoa testuingurua | |
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza | Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa. | Ayuntamiento de Madrid | Esparru juridikoa, Irizpideak, Lankidetza | Baliabideak, Glosarioa, Herri-ondasunak, Interes publikoa, Lagapen prozedura, Printzipioak, Publiko-soziala | 2017/10 | 25 | esparru-juridikoa irizpideak lankidetza | baliabideak glosarioa herri-ondasunak interes-publikoa lagapen-prozedura printzipioak publiko-soziala | ||
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries | Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa. | Lan dokumentua | Ajuntament de Barcelona | Adierazleak, Irizpideak | Errolda, Herri-ondasunak | 11/1/2017 | 12 | adierazleak irizpideak | errolda herri-ondasunak | |
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà | Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko. | Lan dokumentua | Bartzelonako Udala | Adierazleak, Irizpideak | Herri-ondasunak, Interes publikoa, Lagapen prozedura, Printzipioak | 08/2017 | 18 | adierazleak irizpideak | herri-ondasunak interes-publikoa lagapen-prozedura printzipioak | |
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans | Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera. | Lan dokumentua | Ajuntament de Barcelona | Adierazleak, Esparru juridikoa, Lankidetza | Errolda, Herri-ondasunak, Interes publikoa | 08/2017 | 20 | adierazleak esparru-juridikoa lankidetza | errolda herri-ondasunak interes-publikoa | |
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza | Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.
| Ordenantza | Barañaingo Udala | Esparru juridikoa, Irizpideak | Betebeharrak, Eskubideak, Prozedura, Udal-espazioen lagapena | 09/2017 | 13 | esparru-juridikoa irizpideak | betebeharrak eskubideak prozedura udal-espazioen-lagapena |
Dokumentu guztiak ikusi »
Parte hartu duten erakunde eta ekimenak
Administrazio publikoak
Gasteiz
Donosti
Getxo
Barakaldo
Amurrio
Laudio
Errenteria
Etxebarri
Oñati
Ermua
Portugalete
Zarautz
Gipuzkoako Aldundia
Herritar ekimenak
BentaraNoa
Centro Comunitario Aluzeta
Centro Comunitario AUZOKA
Gaztetxe Zorrotza
Kulturkon
KULTURKON / Laudioko Kultura Asanblada /SOS Parkea
Lokomotorak
Uliako Lore Baratzak