Aurkezpena

Lehen edizioan, 2017an, espazio presentzialak eta digitalak konbinatzen zituen programa garatu genuen, eta, era horretan, aukera izan genuen elkarrekin hausnartzeko, ezagutza eta esperientzia partekatzeko, berrikuntza sozialean erreferentziazko ekimenak zirenekin harremanetan jartzeko, sarea sortzeko, eta, batez ere, Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako formula berriak bilatzen jarraitzeko ilusioa pizteko.

Programan zehar jasotako ideiak aintzat hartuta, Bherria Dekalogoa egin genuen; hau da, lankidetza publiko sozialerako eta boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzeko gako garrantzitsuenak jasotzen zituen dokumentua.


Lan-eremuak

Lehen edizioko edukiak Agora deituriko hiru gogoeta-gunetan oinarritu ziren: Autokudeaketa eta Prokomun Agora, Smart Citizen Agora eta Entzute eta Komunikazio Digitalaren Agora. Modu horretan, parte-hartzaileek ideiak, edukia eta esperientziak trukatzeaz gain, sarean elkarrekin lan egiten ikas dezakete.

Autogestión

Autokudeaketa eta Prokomuna

Lehiatzeko paradigmatik lankidetzan aritzekora igarotzearen inguruko gogoeta egin genuen, publikoa, pribatua eta arrunta denaren arteko harreman berriak proposatuaz. Eredu emergenteak eta autoantolatuak eta parte hartzeko, lankidetzan aritzeko edo elkarrekin sortzeko modu berriak ezagutu genituen. Komunitatean bizitzearen eta ekoiztearen inguruko beste modu batzuez aritu ginen, pertsonak, haien nahiak eta gaitasunak erdigunean jarrita, prozesua, afektuak eta zaintzak kontuan hartuta.

SmartCitizen

Smart Citizen

Modulua bizi ditugun kontraesanak ezagutzeko ibilbide bat da; bertan, teknologia etengabe agertzen da. Smart citizen gaiaren inguruan hitz egitea aitzakia bat besterik ez da gure eskuetan jada dauden teknologiek bultzatzen dituzten aldaketa sozialak ulertu ez dituen kontakizun hegemonikotik haratago pentsatzeko. Hortaz, Agora honetan, teknologiarekin alderatuta, gehiago hitz egin dugu parte-hartzeaz, herritartasunaz, mobilizazioaz, e.a.

Escucha

Entzute eta Komunikazioa

Komunikazioa gizartea mobilizatzeko erreminta boteretsu bezala ez ezik, entzuteko, konfiantza sortzeko eta herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-prozesuetan partekaturiko kontakizuna eraikitzeko ere proposatzen da. Sareko komunikazioaren parte gara. Informaziora sartzeko eta iritzia sortzeko pertsona bilakatzen gaituen modu honek ez du atzera bueltarik.

 

DESKARGATU BHERRIA DEKALOGOA

 

Agorekin batera, beste lau elkartze presentzial burutu ziren espazio esanguratsuetan; horrela, landutako edukiek ikasketak partekatzen eta gure proiektuen konplizeen sarea ehuntzen jarraitzen lagundu ziguten. Halaber, konexio digitala egin genuen herritarrek parte-hartzeari buruzko bi jardunbide egoki ezagutzeko: %100 Oion eta Gobernua Arabako Kontzejuetan.

Azkenik, zeharka, parte-hartzaile bakoitzak bideratzaile-taldeko pertsona baten laguntza jaso zuen proiektua mentorizatzeko.


Artikuluak

bherria asier 2

Bherria: Abentura eta bidaia-koadernoa

Ez dakit abentura- eta bidaia-istorioak atsegin dituzuen. Nik bidaia-koadernoenganako joera daukat. Bizitakoa atzeman nahian, tokiak eta sentsazioak zirriborratzeko baliatzen ditugun libreta txiki horiek, non paperezko argazkiak, museoetako sarrerak, tokiko salden etiketak itsasten ditugun, non lore bat lehortzen dugun, non perspektiba … Gehiago ikusi

Bherria, kutsatze-fasean dagoen birusa

Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean -abenduak 5, gizarte-partaidetzarako egun seinalatua- ospatu da ‘Bherria Hiritargo berri baterako agora’ proiektuaren lehen edizioaren itxiera-saioa. Topaketa hori baliatu dugu egunero mundu justu, jasangarri eta solidario baten eraikuntzaren alde lan egiten duten pertsonen berariazko aintzatespena egiteko. Boluntariotzaren … Gehiago ikusi

Gizarte konektatuan, herri administrazioetatik lankidetza Publiko-Sozialerako eta herritartasun aktiboa eta boluntariotza sustatzeko gakoak

2017ko urritik abendura bitartean, Euskadiko udalerri ezberdinetan erantzukizun teknikoa eta politikoa duten hogeita hamar pertsona erronka sozialen aurreko harreman publiko-soziala eta herritartasun aktiboa bultzatzeko eta indartzeko aukera jorratzen aritu dira. Jarraian aurkeztuko dizkizuegun ideia hauek gako nagusiak izango dira; guk … Gehiago ikusi

conecting people bherria

Lotura mantentzea herritarrekiko elkarlanerako

Sarean ematen den komunikazioaren parte gara. Informazioa lortzeko daukagun modu honek, eta horren bitartez iritzi-emaile nola bilakatzen garen, ez dauka ia atzera bueltarik. Beste behin, gabeziaren logika batetik oparotasunaren logika batera ari gara iragaten; ezagutza sarean dago eta modu sozialean … Gehiago ikusi


bideoak