aurkezpena

Bherriak 5 urte bete ditu. Topaketa martxoaren 24an izan zen, Gasteizko Montehermoso Jauregian.

Une hau aprobetxatu dugu Euskadiko lankidetza publiko-sozialaren errealitatea bidaia partekatu honetan ikasitakotik begiratzeko. Epe honetan zehar Administrazio Publikotik herritarrei ulertzeko eta gure harremana bideratzeko modu berri batekin konektatu dugu; elkar topatzeko beharra izanik, alditan lortu izaten ez duten errealitate batzuen mugak ustiatu ditugu; kolaborazio honek berrikuntza publikorako duen potentziala kontrastatu dugu; eta esparru hau aztertu, aitortu eta bistaratu dugu, Covid-19ak eragindako pandemia bezalako ezjakintasunez beteriko hain bat-bateko egoerei aurre egiteko irtenbide mesedegarri modura.

Atzera begiratzea beharrezkoa da aurrera jarraitzeko. Nondik gatozen ulertzea… norantz goazen jakiteko. Eta hortik abiatzen zen gure gonbidapena pertsonak konektatu, ikaskuntzak partekatu eta etorkizunean bizi nahi genuen topaketa batera.

 

pertsonak konektatzea

Pertsonak eta proiektuak elkar topatu eta ezagutzeko topaketa bat diseinatu dugu.

 

ikaskuntzak partekatzea

Gala Pin eta Xabier Barandiaranen arteko elkarrizketaren bidez hausnartzen dugu.

 

etorkizunak gaitzea

Herritarrekiko lankidetzaren errealitatea lurreratzeko lan egiten dugu.

 


Artikuluak

Bherria 5 urte: elkarrekin konektatzea, ikastea eta lankidetza publiko-sozialeko etorkizunak bizitzea

Bherriaren 5. urteurreneko topaketa planifikatzen hasi ginenean, lehenik eta behin erabaki genuen hori indartzea ospakizunerako gune gisa, eta hori, batik bat, bi arrazoirengatik: lehena bistakoa da, bost urte igaro dira, eta, horregatik, topa egin nahi dugu; bigarrena, berriz, erronkatik erronkara … Gehiago ikusi

Bokazio publikoko parte-hartzea edo administrazioaren eta herritarren arteko muga bigunak

Gala Pinek filosofia ikasi zuen, 2003tik hirirako eskubidearen aldeko aktibista izan da Bartzelonako auzo-mugimenduan, eta (PAH) Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kide ere izan zen. Sareko askatasun eta eskubideen aldeko borroketan inplikatua, 15M mugimenduko partaide aktiboa izan zen. 2015etik 2019ra bitartean, Ciutat … Gehiago ikusi

Demokraziarekin berriz elkartzea lankidetzazko gobernantzaren bitartez

Xabier Barandiaran Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Soziologian doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean egiten duen irakasle-lanarekin batera, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren Diputatu Nagusiaren estrategia-aholkulariarena ere egiten du. Gainera, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren sustatzailea … Gehiago ikusi


Bherria-ko istorioak

Topaketako edukiak


Argazkiak

Deskargatzeko materialak

Bherriaren historia ulertzeko mapa bat

Koaderno honek egindako bidaia jasotzen du, eta, aldi berean, etorkizunari buruz hausnartzen laguntzen diguten hainbat galdera planteatzen ditu.

lankidetza publiko-sozialerako karta-sorta

Lankidetza-prozesuetan dauden 10 atributuren gaineko karta-jokoa. Lankidetza publiko-sozialeko esperientzien arrakasta-gakoak ulertzeko, alderatzeko eta aztertzeko modua erraztea helburu duen tresna.