Bherria Prestakuntzak lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderditan jarduteko trebakuntzara bideratutako lerro bat proposatzen du.

Proposamenak izaera ezberdineko jarduera ireki ezberdinak planteatzen ditu, ildo nagusia Bherria esparruan kokatuz, alderdi zehatzen baten inguruan prestatzeko, inspirazio bezala balio duten proiektu bereziak ezagutzeko (praktika egokien modura) edota Administrazio Publikoa eta herritarren artean lankidetza prozesuetarako baliabide erabilgarriekin esperimentatzeko.

Deialdien edukiak eta izaera irizpide ezberdinen arabera zehaztuko dira: bertaratutako pertsonek agerian jarritako interesak eta/edo beharrak, komunitatearen proiektuetan identifikatutako joerak, errealitatearen analisia eta gaurkotasunak markatu ahal dituen aukerak.

Prestakuntza-saioek hiru dimentsio izango dituzte:

Ekarpen teoriko kontzeptuala

Lankidetza publiko-sozialarekin lotutako eduki espezifiko bati buruzko azalpena, administrazioaren eta herritarren arteko harremanek nolakoak izan behar duten gogoeta kritikoa egitera gonbidatzen duena. Hori da saio bakoitzak deitzen duen dimentsio tematikoa.

Jardunbide egokien adibidea

Azterketa-kasu batera hurbiltzea, erreferentzia positiboa izan dadin saio espezifiko bakoitzaren gaia azaltzeko. Gure udalerrietako ekintza ulertzen eta motibatzen laguntzen duen dimentsio inspiratzailea da.

Tresnekin
lan egitea

Proiektuak herritarrekin lankidetzan garatzeko tresna erabilgarriekin aurkeztea eta esperimentatzea. Dimentsio praktikoena da, eta epe laburreko ekintzara bideratuta dago.


Aurten Prestakuntzan lankidetza Publiko sozialaren ezaugarriak jorratuko ditugu. Inprimaki honetan, gehien interesatzen zaizkizun saioetan eman dezakezu izena.

Koordinazioa


saioak

Artikulu guztiak ikusi »