Bherria, proiektu ezberdinak erlazionatzen

“Hutsegiteari lekua eman behar diogu”. Esaldi hori Bherriaren bigarren saio presentzialeko lan-talde batetik hartua da, eta, beharbada, tokiko administrazioen eta herritarren arteko lankidetzaren erronka bideratzeko beharrezkoa den lasaitasuna emango du, epe luzerako prozesua bezala ikustearren, aldaketa txikiak eginaz, baina, pixkanaka, bi aldeetan finkaturiko posizioak mugitzea lortuko dutenak.

Urriaren 31n, Bherriaren bigarren topaketa presentziala egin zen. Kasu horretan, Wikitoki-ra gerturatu ginen, lankidetza-formula berriak jada abian jartzen ari diren esperientzien bila. Wikitoki espazio fisikoa baino zerbait gehiago da, eta erakunde eta pertsona ezberdinek beren proiektuak aurrera eramaten dituzte. Hain zuzen ere, leku horretako pertsonen eta erakundeen arteko prozesu esperimentala eta lankidetza-laborategia da, eta berehalako ingurune fisikoarekin —Bilboko San Frantzisko auzoa— nahiz eremu digitalarekin elkarreragiten dute.

Bherria programan parte hartu duten pertsonak saio horretara hurbildu dira etengabeko komunikazio-haria eduki izanaren esperientziarekin, lau astetan zehar, prestakuntzako plataforma digitalean jada emandako bi Agoren bitartez: ‘Autokudeaketa eta erabilera publikoa’ eta ‘Smartcitizen, herritartasun berrirantz gizarte konektatuan’. Aldi berean, presentzialki berriro elkartzea espero dute urriaren 3an Bherriaren lehen saioan, Hirikilabs-en, lehen aldiz egon ziren pertsonekin.

Oraingoan, berriro elkartuko gara online egindako lana moldatzeko helburuarekin, sakondu nahi ditugun proiektuekin nahasten jarraitzeko. Elkar topatzea, berriro konektatzea, online espazioan landu ditugun edukiak sakontzea, Udalek aurkeztutako proiektuak ezagutzea eta inspirazio-iturri diren esperientzia zehatzak ezagutzea.

Gainera, Bherriaren inguruko ideia indartzen ari gara, elkargune eta instituzio arteko lankidetzarako gune gisa. Deialdiaren aniztasuna medio, interes oso antzekoak ditugun teknikariak eta politikariak elkartu gara, oraindik une horretara bitarte egokitu gabeak eta jakintzak partekatu ez zituzten proiektuak abian jartzearen esperientzia dugunak.

Agoretan egindako lanari buruz

Aipatu dugu, lau aste horietan zehar, Ricardo Antónek eta Manu Fernándezek Agora hauek eskaini dituztela: ‘Autokudeaketa eta erabilera publikoa’ eta ‘Smartcitizen, herritartasun berrirantz gizarte konektatuan’. Agora horietako bakoitza Moodle plataformaren gela digitala da; bertan, pertsona irakasleek proposaturiko edukien eta jardueren programa igarotzen dute parte-hartzaileek.

Bherria formatu ezberdineko esperimentazio-espazioa da, Herri Administrazioen eta herritarren arteko lankidetza errazteko. Saioa hasteko, entzute-txanda bat egiten dugu, zer moduz gauden, barne foroko esperientziak, interesatzen edo kezkatzen gaituzten gaiak lantzen ditugu.

Jorratutako edukiak errepasatzearekin batera, Bherrian parte hartzen duten pertsonen potentziala ezagutzen dugu; baita ere, “gure erakunde bakoitzeko pertsonekin itunak egiteko dugun premia” aipatzen dute parte-hartzaileek. “Egun horietan zehar, halaber, ohartu gara jada gure eskuetan dauden teknologiek sortzen dituzten aldaketa sozialez eta inpaktuez herritarren eta Herri Administrazioaren arteko harreman-ereduan”.

Lehen ikasketak biltzen ari gara jada. “Nahiz eta hau horrela izango zela jakin, denbora eta dedikazioa falta izan zaizkigu Agoretako edukiak eta jarduerak barneratzeko. Edonola ere, oraindik moduluen edukietara sar gaitezke”, esan dute pertsona batzuek, eta lanerako erritmoa eta langileak jarri dituzte traba gisa ikasteko eta elkarlana egiteko espazioak bilatzeko.

Programari buruzko hautematea aldatu egin da aste horietan zehar: “Orain, Bherria epe luzerako prozesua bezala ikusten dugu”, esan dute. Honako hau bezalako lanerako eskenatokiak ez luke abenduan amaitu beharko; sarean egiteko eta partekatzen jarraitzeko modu berriak behar ditugu. Lehen Agora hauek oso baliagarriak izan dira gure eguneroko eginkizunean eragina izango duten zenbait errealitaterekin harremanetan jartzeko; oraindik burutu ez dugun zerbait interesgarria sumatzeko gai gara.

Proiektuak eta Bherrian parte hartutako pertsonak erlazionatzen

Saioarekin aurrera jarraitzeko, proiektuekin lan egiteko galderen dinamika sartu dugu. Era horretan, idazteko ariketa librea eta azkarra egin dugu, honako gai hauen inguruan:

  • Bizitako eta azaldutako historiak. Proiektuaren jatorria, hasierako elkarrizketak eta sentsazioak, lehen irakurketak, arrakasta eta porrot posibleak, ohiz kanpoko kontuak, prozesuaren barruko eta kanpoko kontakizunak, e.a.
  • Aktore interesatuak eta horiek mugitzeko testuinguruak. Aktore nagusiak, haien arteko harremanak, kontuan hartu ez ditugunak, horiek jartzea eta mugitzea testuinguruan, itunak, aurrez aurrekoak, testuinguruaren aldaketak, e.a.
  • Inspiratzen gaituen ikuspegia. Motibatzen duen ideia partekatua, proiektuan parte hartzen duten pertsonen energia aktibatzeko moduak, aktoreen banako nahiak, proiektuaren irudiaren argitasuna, barne eta kanpo pertzepzioak, berritasun-elementuak, beste proiektuekiko antzekotasunak eta aldeak.
  • Gidatzen gaituzten balioak. Aitortutako balioak, aitortutako balioen ordaina, balazta ikusezinak, aitortutako balioen eta bizitako balioen arteko koherentzia, eman zaizkigun balioak, bizitako balioen hierarkiak, e.a.
  • Antolakuntza-prozesuak eta horiek zuzentzeko egiturak. Botila-lepoak, gure prozesuak moldatzea herritarrek espero dituzten emaitzak lortzeko, prozesu kritikoak, prozesuen eta gaitasun pertsonalen arteko kongruentzia, ezinbesteko baliabideak, konektatzen gaituzten gailuak eta erremintak, begirada kritikoa eraikitzeko eta lanaren fokua erreskatatzeko espazioak.
  • Helburuak eta ekintza-planak. Helburuak lehenestea, horiek gauzatzeko ditugun egituren eta helburuen arteko bateragarritasuna, erantzukizunen ordezkaritza, beste pertsonekiko konfiantza, feedback sistema, inpaktuak neurtzea, errentagarritasun-helburuen kategorizazioa, ezagutza, esperimentazioa eta garapena, hartzeko espazioak, etorkizunen arrailak eta zaindu eta elikatu beharreko potentzialak.

Erantzun-multzo bakoitza kolore ezberdinetako post-it-etan biltzen da, eskultura bat eraiki ahal izateko, partekatzen ditugun proiektuetako zenbait gai berdin denon artean jorratzen laguntzeko.

Bherriako mentoreekin harremanetan jartzen

Bigarren dinamika-taldeak harremanetan jartzen ditu Bherrian mentorizazio-lanak egingo dituzten pertsonak eta proiektuak partekatu eta irakasle-taldearen aldetik laguntza jaso nahi duten pertsonak. Lau lantaldetako bakoitzean, mentore-lanak egiten dituzten pertsonek taldea gidatzen dute, haien proiektuen eta Bherrian orain arte jasotako ikaskuntzen inguruan hausnarketa egiteko.

Taldeko lan horren emaitza era plenarioan azaltzen da. Herritarrei politika publikoen baterako diseinuko espazioak eskaintzeko interesa aurkitu dugu; herritarrek kontuan hartuak izateko eskaera gero eta handiagoa dela uste da; testuinguru berri konplexu hori kudeatu behar da baliabideen mugetatik, eta, beraz, herritarrekin inplikatzeko formula berriak aztertu behar dira. Aldatzen ari den testuinguru horri aurre egiteko, herri administrazioen barnean barruko itunak bilatu behar dira, egiteko modu berriak abian jartzeak pertsonengan sortzen duen higadura kontuan hartuko dutenak, eta, ondorioz, aldaketa bultzatzen duten pertsona horiek zaintzea ere kontuan izango dutenak.

Esparru juridikoa eta lege-esparrua malgutzeko dagoen premiarekin ados gaude edo gutxienez horren inguruko pedagogia gehiago egitearekin, herritarrentzako gonbidapen argiagoa lortze aldera. Ildo horretan, herritarrak inplikatutako proiektuen epeen eta denboren kudeaketa erabakitzailea da, dena ematen dutenen energiak eta itxaropenak ez zapuztearren.

Halaber, toki administrazio bezala izan nahi dugun lekua berrikusteko premia sortu da, soilik zerbitzuen hornitzaileak izan nahi dugu?, Herritarrek zerbitzuen kontsumitzaile hutsak izatea nahi al lukete?

Urbanbat, espazioen sarea eta Sarean

Saioa Wikitokin amaitu dugu, espazioa bera, horren historia eta asmoa ezagutuaz. Era berean, Espazioak Trukatzeko Sarerako ekimenaren berri izan dugu  Urbanbat-eko María Aranaren eskutik. Baliabideak eta espazioak partekatzeko proposamena Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako 56 agentek, taldek, enpresak, elkartek eta partikularrek osatzen dute. “Elkar ezagutzeko, baliabideak eta espazio-beharrak partekatzeko eta gure artean erlazionatzeko aitzakia”, azaldu du Maríak.

Horrez gain, Urbanbat-en proposamena ezagutu dugu, hirigintza parte-hartzailearen  ekimena, lurraldearen plangintzaren inguruko laguntza eskaintzen diena taldeei, komunitateei eta toki administrazioei. Laster, azaroaren 8tik 12ra, Urbanbat Kultur Jaialdiaren 6. Edizioa egingo da hirigintzaren eta berrikuntza sozialaren inguruan. Edizio horretan, hirietako erdiguneko bizilagunen joan-etorrien eta kanporatzeen prozesuak jorratuko dira jaialdian. Kontuan hartu beharreko hitzordua da, agendan apuntatzeko modukoa.

Azkenik, Sarean espaziora joan gara, San Frantzisko auzoan, Mariaren Bihotzaren plazan bizilagunak elkartzeko dagoen gunera. Bisita horren arrazoia da herritar talde baten (Plaza Espazioa Kultur Elkartea), ostalaritza baten eta Toki Administrazioaren arteko lankidetzaren eredu bikaina ezagutzea. Historiari eta ekiteari esker, proiektuak aurrera jarraitzen du egun, harremanak eta konplizitateak eraikitzen urteak igaro ondoren. Ekimenaren harreman publiko-sozialean jarri dugu arreta eta proiektuaren iraunkortasuna bermatzen duen moduan, besteak beste, barnean hartzen duen ostalaritza-ustiapenaren bidez.

Betiko boluntariotzarekin alderatuta eta bisitetan ezagutzen ari garen proiektu horiei esker, konturatu gara inplikazio zibikoko formula berriak sortzen ari direla, eta boluntariotza kualifikatua edo esperientziarena (denboraren bankuak, laborategiak eta elkarte-sareak edo kooperatibak, e.a.) lantzeko modu desberdina dela. Horiek guztiek zerikusi handia dute herritarrak auto-antolatzeko formulen bilaketarekin, eta boluntariotzaren eredu klasikoaren aldaketa dakarte.

Bherriaren helmugako zuzenean sartu gara. Orain arte egin dugun moduan, elkarrizketa eta eztabaida irekita egongo dira blog-aren, sare sozialen eta #Bherria etiketaren bitartez. Berrikuntzaren inguruko esperientziak hedatzen eta ezagutzera ematen jarraituko dugu harreman publiko-sozialean eta boluntariotzarekin lotutako gaietan.