Aurkezpena
Lehen edizioan, 2017an, espazio presentzialak eta digitalak konbinatzen zituen programa garatu genuen, eta, era horretan, aukera izan genuen elkarrekin hausnartzeko, ezagutza eta esperientzia partekatzeko, berrikuntza sozialean erreferentziazko ekimenak zirenekin harremanetan jartzeko, sarea sortzeko, eta, batez ere, Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako formula berriak bilatzen jarraitzeko ilusioa pizteko.
Programan zehar jasotako ideiak aintzat hartuta, Bherria Dekalogoa egin genuen; hau da, lankidetza publiko sozialerako eta boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzeko gako garrantzitsuenak jasotzen zituen dokumentua.
Lan-eremuak
Lehen edizioko edukiak Agora deituriko hiru gogoeta-gunetan oinarritu ziren: Autokudeaketa eta Prokomun Agora, Smart Citizen Agora eta Entzute eta Komunikazio Digitalaren Agora. Modu horretan, parte-hartzaileek ideiak, edukia eta esperientziak trukatzeaz gain, sarean elkarrekin lan egiten ikas dezakete.
Autokudeaketa eta Prokomuna
Lehiatzeko paradigmatik lankidetzan aritzekora igarotzearen inguruko gogoeta egin genuen, publikoa, pribatua eta arrunta denaren arteko harreman berriak proposatuaz. Eredu emergenteak eta autoantolatuak eta parte hartzeko, lankidetzan aritzeko edo elkarrekin sortzeko modu berriak ezagutu genituen. Komunitatean bizitzearen eta ekoiztearen inguruko beste modu batzuez aritu ginen, pertsonak, haien nahiak eta gaitasunak erdigunean jarrita, prozesua, afektuak eta zaintzak kontuan hartuta.
Smart Citizen
Modulua bizi ditugun kontraesanak ezagutzeko ibilbide bat da; bertan, teknologia etengabe agertzen da. Smart citizen gaiaren inguruan hitz egitea aitzakia bat besterik ez da gure eskuetan jada dauden teknologiek bultzatzen dituzten aldaketa sozialak ulertu ez dituen kontakizun hegemonikotik haratago pentsatzeko. Hortaz, Agora honetan, teknologiarekin alderatuta, gehiago hitz egin dugu parte-hartzeaz, herritartasunaz, mobilizazioaz, e.a.
Entzute eta Komunikazioa
Komunikazioa gizartea mobilizatzeko erreminta boteretsu bezala ez ezik, entzuteko, konfiantza sortzeko eta herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-prozesuetan partekaturiko kontakizuna eraikitzeko ere proposatzen da. Sareko komunikazioaren parte gara. Informaziora sartzeko eta iritzia sortzeko pertsona bilakatzen gaituen modu honek ez du atzera bueltarik.
DESKARGATU BHERRIA DEKALOGOA
Agorekin batera, beste lau elkartze presentzial burutu ziren espazio esanguratsuetan; horrela, landutako edukiek ikasketak partekatzen eta gure proiektuen konplizeen sarea ehuntzen jarraitzen lagundu ziguten. Halaber, konexio digitala egin genuen herritarrek parte-hartzeari buruzko bi jardunbide egoki ezagutzeko: %100 Oion eta Gobernua Arabako Kontzejuetan.
Azkenik, zeharka, parte-hartzaile bakoitzak bideratzaile-taldeko pertsona baten laguntza jaso zuen proiektua mentorizatzeko.
Artikuluak
Gako horiek aldaketa-prozesuetan eta herritarren parte-hartzean hartzen joan garen zenbait ikaskuntza dira. Ideia horietako zenbait jada adierazi ditugu, era batera edo bestera, #Bherrian lanean ari garen asteetan zehar. Hitz egiten jarraitzeko partekatzen ditugu; hausnarketa horiek sakontzen jarraitu nahi dugu, praktika … Gehiago ikusi
“Hutsegiteari lekua eman behar diogu”. Esaldi hori Bherriaren bigarren saio presentzialeko lan-talde batetik hartua da, eta, beharbada, tokiko administrazioen eta herritarren arteko lankidetzaren erronka bideratzeko beharrezkoa den lasaitasuna emango du, epe luzerako prozesua bezala ikustearren, aldaketa txikiak eginaz, baina, pixkanaka, … Gehiago ikusi
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) parte-hartze sozialerako moduak gehien aldatu dituzten elementuetariko batzuk dira, eta eragin argia izan dute prozesuen barne-lanean nahiz jarduera ezberdinak ezagutzera ematerakoan eta horiekiko sentsibilizazio sozialean. Komunikazioko kanal digitaletara sartzearekin, herritarrak informazio-kontsumitzaileak izatetik, komunikazio-fluxuen agente proaktiboak … Gehiago ikusi
Joan den urriaren 16an, hangouts-aren bidez – Bherria proiektuan esploratu nahi dugun formatu honen bidez, harremanetan jarri ginen, Miren Martín-ekin eta Alicia Suso-rekin lehen eskutik ezagutzeko, Arabako eremuko herri parte-hartze bi esperientzia: %100 Oion eta Arabar Kontzeju Gobernu Eredua. %100 … Gehiago ikusi
bideoak