Bherria proiektuak herri parte-hartze bi esperientziekin konektatzen du

Joan den urriaren 16an, hangouts-aren bidez – Bherria proiektuan esploratu nahi dugun formatu honen bidez, harremanetan jarri ginen, Miren Martín-ekin eta Alicia Suso-rekin lehen eskutik ezagutzeko, Arabako eremuko herri parte-hartze bi esperientzia: %100 Oion eta Arabar Kontzeju Gobernu Eredua.

%100 Oion, bizikidetasunerako ekintza

Gutxi gorabehera duela pare bat urte, 2015. urtean zehar, Bitartean Jolasean Auzo Elkarteak Oiongo (Araba) auzotarren arteko bizikidetza hobetzeko proposamena egin zuen,  zurrumurruei aurre egin eta kanpoko biztanleen inguruko estereotipoak baliogabetze aldera, aurreiritzi arrazistei dimentsio kritikoa jarriaz.

Ideia  Komanditario Berriak programak hautatu egin zuen; hots, gizarte zibiletik artea garatzeko plataforma, Artehazia Elkarteak sustatua.

2017ko ekainean, Oion %100 diskoa atera zen, zortzi abestirekin. Bertan, herriko 80 bat bizilagunek parte hartu dute, adin eta nazionalitate guztietakoek, Idoia Zabaleta artistarekin batera; azken hori arduratu da prozesua koordinatzeaz, eta bitartekaritza-lanak egin ditu inplikaturiko aldeen artean (udalerriko koroa, bertako rock taldea, bertsolariak, gazteen batzarra, aurorak, e.a.). Musika Mursegok jarri du, Maite Arroitajauregik.

Oion %100 ekimena herri horretako komunitatea mugitzen ari da, eskala txikian, baina nabarmen. Oion %100 prozesu parte-hartzailea da, artearen bidez bideratua eta Herri Administrazioaren eta Herritarren arteko lankidetza-eredua.

Arabako kontzejuak eta baserri-komunitateko emakumearen parte-hartzea

Antzina-antzinatik, Arabako herriek beren erabilerek eta ohiturek eraendu dituzte, eta, aldaezinak izan gabe, esentzia errespetatuaz, bizitzea egokitu zaizkien garai ezberdinetara egokitzen jakin dute. Erabilera eta ohitura horiek XIII. mendean jada dokumentatuta agertzen dira artxiboetan; hots, “Gobernu onaren ordenantzak” deitzen direnetan, eta, lurralde osoarentzat uniformeak izan gabe, xedapenetan denentzako hiru alderdi ematen dira:

  • Antolakuntza, Kontzeju bakoitzaren karguak, hautatzeko modua eta horien iraupena definitzen duena.
  • Funtzionamendua: bizilagunaren eta biztanleen arteko aldeak ez ezik, horietako bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak ere azaltzen ditu.
  • Administrazioa: eskumenak eta ahalmenak: hornidura, ondasunak eta aprobetxamenduak, hirigintza, irakaskuntza, ogasuna edota polizia eta justizia.

1.996 urtean, Arabako Kontzejuen Elkartea sortu zen, horiek defendatzeko, sustatzeko, ordezkatzeko eta garatzeko helburuarekin.

Gaur egun, 336 Kontzejuk bizirik eusten diote hasierako garrari, eta gobernatzeko modu propioa dute. Kontzeju irekien kasuan, gainera, bizilagunek lau urtetik behin administratzaileak aukeratzeko aukera izateaz gain, zuzenean parte har dezakete herriko gobernuan —hori ez da gertatzen beste inongo administraziotan.

Aliziarekin izandako elkarrizketaren bitartez, emakumeak landa-ingurunean zer-nolako papera duen ezagutu ahal izan dugu, ikuspegi historikotik baina baita oraingo eta etorkizuneko ikuspegitik ere. Komunitateetan parte hartzeko modua, generoaren inguruko arazoak eta berdintasun-politikak izan ditugu hizpide.

Egoera errealez hitz egin dugu gehiengo sozial femeninoan eragina duten alderdi ezberdinen inguruan eztabaida eskaintzeko eta irekitzeko. Hain zuzen ere, hezkuntzan generoaren ikuspegia kontuan hartuta eta berdintasunezkoagoak eta errespetuzkoagoak diren portaera-ereduei erreparatuta jorratu ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude