Laugarren gela positiboki nahi izateari dagokio, ekintzari, saiatzeari, probatzeari. Berrikuntzaren eta berriztatzearen gunea da; gakoa gauza txikiak egitea da, esperimentatzea eta aldaketa txikiak eragitea prototipoen bitartez, egitura handien zain egon barik, gure esku dagoena mugituz.
Lankidetza-prozesuetan probatu beharreko lau alderdi jaso ditugu. Horietako bakoitzean lan-ardatz bati edo gehiagori dagozkion hainbat gako daude:

1. Ardatzak berez zeharkakoak izan daitezela lortzea
2. Parte-hartzea eta gardentasuna lotzea
3. Jakintzak aktibatzea
4. Probatze hau sormen-ariketa bat da, eta ideiak hibridatzetik sortzen diren proposamenena.


1. Ardatzak berez zeharkakoak izan daitezela lortzea  

Gure udalerriko sailak elkarrekin lotzeaz gain, kanpora irteten gara antzeko gaiak jorratzen dabiltzan beste antolakunde batzuekin elkarlanean jarduteko. Hainbat antolakunderen arteko sinergiak aprobetxatu gura ditugu.

  1. Proiektu bakoitzean pentsatzea zein sail, antolakunde eta pertsona ekar genezake gure taldea handitzeko. (Hiru ardatz).
  2. Antzeko gaiak lantzen dituzten antolakundeekin loturak sortzea; Bolunta, esaterako. Beste jakintza batzuk eskaintzen dizkiguten lankidetza-proiektuak, Egonaldi honetan Josune Urrutia irudigilea erakusten ari dena adibidez. (Hiru ardatz).
  3. Kanpoko eragileen mapa ebaluatzea. Gure harremanez pentsatzea, izan litezkeenez, laguntzen ari garen moduaz. Manlleuko hiri hezitzailearen proiektuak gure arreta bereganatu zuen; han, “proba” egiten dute erakundeak, ikastetxeak eta Manlleuko Udala biltzen dituen eta beste herri-ekimen batzuei irekita dagoen lantaldearekin. (Ardatz publiko-soziala).
  4. Proiektu mistoetarako eta parte-hartzezkoetarako talde motorrak sortzea. Parte-hartzezko foro bat sortzen saiatzea, egitasmoaren definizioan bertan. (Ardatz publiko-soziala).

2. Parte-hartzea eta gardentasuna lotzea  
Erakundearen beraren barruan parte-hartzea eta gardentasuna lotzea, udalerriarekin eta herritarren interesekin bat eginda. Berebiziko arreta ematea herritarrak egiten ari direnari eta gure antolakundera ekartzea, geruza digitala barne. Harremanetan jartzen laguntzen digu.

    1. Lehentasuna ematea herritarren proposamenak gauzatzen lagundu dezakeen lanari, proiektuak ikusarazteko eta ilusio handiagoa sortzeko. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
    2. Ekintzarako deiak. Antolakundeek eta pertsonek proiektuetan aktiboagoak izateko zer behar duten entzun. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
    3. Kudeaketa-rol bat baino gehiago probatu eta esperimentatu, parte-hartzeko aukera eta protagonismo handiagoa emanez zenbait adineko pertsonari, ardatza beraiek diren egitasmoetan. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
    4. Oasis metodologia ikastea eta erabiltzea proiektu zehatzen batean, esate baterako “El canòdrom en el barri”, Manlleun garatutako egitasmo bat. (Ardatz publiko-soziala).

#2Buruz buruz lan egitea berriz, hurbiltasunez. (Ardatz publiko-soziala).

  • Planifikatzea, egiteari ekiteko. (Ardatz publiko-soziala).
  • Sekula ez da nahikoa komunikatzen! Prozesuaren berri ematea, gardena izatea. (Ardatz publiko-soziala).
  • Garrantzitsua da “gune samurrak” martxan jartzea, elkarri aditzeko eta ezagutzeko topaketak, egitura gutxiagorekin eta harremanei garrantzi handiagoa emanez. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).

 


3. Jakintzak aktibatzea  

Jakintzak aktibatzeko beste ekimen batzuekin saiatzea. Gaitasun bigunen biltegia eta curriculuma gure udalerrietan. Berriro ere CVOL proiektuaren adibidea aipatu behar dugu, langile publikoei eta gure udalerrietako gazteei aplikatua, besteak beste.

  1. Gazteek eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko modua aztertzea. (Ardatz publiko-soziala).
  2. CVOL proiektuaren logika barneratzea antolakundeetan eta, modu irekian, gure erkidegoetan. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  3. Etengabeko behaketa, barne hackeatze ikuspegiz, Administrazio Publikoan. Gure antolakundeetako prozesuek gaur egungo gizartearen erronkei aurre egiteko eskura ditugun aukerei adi egotea. (Erakunde barneko ardatza).

4. Probatze hau sormen-ariketa bat da, eta ideiak hibridatzetik sortzen diren proposamenena.  

Leku batean funtzionatu duena beste batean funtzionatu duenarekin batu nahi dugu gaur, gertatzen ari denari egokitzen zaizkion proposamenak egiten segitzeko.

  1. Geruza digitalari arreta handiagoa emanez eraikitzea. “Hibridazio digitala eta presentziala”. Teknologiarekin saiakuntzak egitea adineko pertsonen mesederako, haien parte-hartzea errazte aldera. (Ardatz publiko-soziala).
  2. Gazteen parte-hartzea ardatz duten gune eta prozesu berriak probatzea. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  3. Big data soziala: gizarteari entzuteko plataformak, datuak kudeatzea eta ikusaraztea. (Ardatz publiko-soziala).
  4. Proiektu presentzialak indartuko dituzten prozesu digitalak. Decidim/Erabaki-k proposatzen duen eredua oinarri hartuta saiakuntzak egitea. (Ardatz publiko-soziala).
  5. Egitura horizontalagoak izateak aukera ematen du prozesuetan horizontaltasun handiagoa adierazteko. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  6. Gure auzoetan gertatzen denaren behaketa-ariketak egitea, parte-hartze handiagoaz eta banatuago. (Ardatz publiko-soziala).