Bherria-ren liburutegi birtuala arakatu. lankidetzarako informazio- eta ezagutze-meatze bat

 

Aste batzuetako oporretatik gatoz. Udak arreta galtzeko eman digu, baita Bherria-n sistematizatu dugun informazio guztia biltzek eta ordenatzeko ere: gure “liburutegi birtuala”.

Jakin badakigu aro digitalean informazioa eskuratzea eta jakintza trukatzea funtsezkoak direla hainbat arlotan lankidetzan aritzeko eta garatzeko. Bherria-ren webguneko “Dokumentuak” atalak liburutegi birtual zabala du, azken bost urteotan sortu eta erreferentziatutako dokumentuz osatuta, eta informazio-iturri baliotsua eskaintzen du arlo horretan sakondu nahi duenarentzat.

Datu-base hau modu sistematiko eta eraginkorrean antolatzen da, gaien, eremuen eta egiletzaren inguruan segmentatzen dituzten iragazkiekin, nabigazio azkarra eta erraza ahalbidetzeko. Gainera, gako-hitzen bidezko bilatzailea ere badu, innformazioa modu errazean eskuratzeko.

Sartu liburutegi birtualean!

 

Dokumentuak” atalaren barruan, erabiltzaileek gai multzo handiak aurki ditzateke, Bherria-ren lan-ardatz eta edizio desberdinetan zehar sortuak izan direnak. Eta gaiak hurrengoak dira:

  • Lankidetza Publiko-Sozialaren ezaugarriak

Hemen Lankidetza Publiko-Sozialaren 10 ezaugarriak ardatz dituzten lan-zikloetan sortutako informazio guztia biltzen da. Dokumentu bakoitzak infografia animatu bat, poster bat eta planteatutako gakoak garatzen dituen txosten bat ditu. Tresna hauek berezibiko garrantzia dute Lankidetza Publiko-Soziala ulertzeko eta sustatzeko.

  • Lankidetza Publiko-Soziala

2021ean, Bherria-k ikerketa bat egin zuen COVID-19aren pandemian Lankidetza Publiko-Sozialaren inguruan sortutako esperientzietatik ikaskuntzak ateratzeko. Hemen, lanean erabilitako dokumentazioa eskuratu daiteke, eta baita ikerketaren ondorio nagusiak laburbiltzen dituen txosten bat ere. Ezinbesteko informazio erabilgarria da krisi-garaietan lankidetza faktore erabakigarria izan daitekeela ulertzeko.

  • Espazioen kudeaketa komunitarioa

Atal honetan ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioarekin lotutako hainbat esperientzia, eredu eta baliabide biltzen dira. Eskura dauden dokumentuek ideia eta ikuspegi berritzaileak eskaintzen dituzte herritarrek espazio publikoen gobernantzan parte har dezaten sustatzeko, komunitatean partaidetza eta lankidetza handiagoa bultzatuz.

Gai honek 2020an egindako Egonaldian eskuratutako ikaskuntzak biltzen ditu, elkarlanerako eta topaketarako gunea, Lankidetza Publiko-Sozialeko proiektu zehatzak sakondu eta hobetu nahi dituena. Esperientzia honekin lotutako dokumentuek ikuspegi aberasgarria ematen dute lankidetzak proiektu espezifikoetan emaitza esanguratsuak nola sor ditzakeen ikusteko.

Webgunearen atal honen abantaila nabarmenetako bat, informazioa eskuratzeko eta deskargatzeko erraztasuna da. Bilatzailearen bidez edo lan-gaietan nabigatuz bilaketa bat egin ondoren, dokumentu bakoitzaren informazio zehatza ikusi eta deskargatu daiteke, honela Bherria-ren lankidetza-komunitateak sortutako ezagutza azkar eta eraginkortasunez eskura daiteke.

Bherria-ko “Dokumentuak” atala lankidetzarako ezagutza-iturria da, eta Lankidetza Publiko Sozialean interesa duten pertsona guztiek eskura dezakete. Datu-basearen antolaketa-egiturak, bilatzailearekin eta jorratutako gaien aniztasunarekin batera, tresna baliotsua bihurtzen du lankidetza-proiektuen garapenean sakontzeko eta hainbat arlotan duen eragina ulertzeko. Ez izan zalantzarik informazio meatze hau arakatzeko eta lankoidetzak bizi nahi dugun gizarterantz nola eraman gaitzakeen jakiteko.

NABIGATU DATU-BASEAN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude