BherriLab berrikuntza publiko-sozialera bideratutako herritarren laborategia da, era askotariko hainbat erronka zehatz lantzea asmo nagusitzat duena, komunitateko partaide askoren artean, hain zuzen. Harreman eta lankidetza publiko-sozialerako modu berri irekiagoak, parte-hartzaileak eta erantzunkideak aztertzera eta sustatzera bideratutako programa da. Batik bat, topaketarako eta ikasketarako espazioa izan nahi du, administrazioko teknikari eta politikarien eta herritarren artean partekatua. Hortaz, BherriLaben helburua da gauzatzera iritsiko diren aukerak aurkitzea, agente ezberdinak elkarrekin elkartzeagatik.
BherriLab bat da erronka bera duten agente ezberdinak topatzeko eta elkarrekin lan egiteko egoera. Egoera hori ahalik eta baldintza onenetan gerta dadin, BherriLabek adimen kolektiboan, baterako diseinuan, lankidetzako esperimentazio irekian eta konfiantzako harremanen sorreran oinarritutako printzipioak, prozedurak eta erremintak ematen ditu. Deskarga ezazu dossierra esteka honetan.
EKIPAMENDU PUBLIKOEN KUDEAKETA KOMUNITARIOA
BherriLaberako lehen erronka bezala, ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioa jorratzea proposatu du. Alderdi horrek lotura estua du Bherriaren Dekalogo 8. puntuarekin, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzeko” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzeko premia aipatzen baitu, bermeei eutsiaz.
Arrakasta-kasu partikular eta hautazkoez haratago —kasu bakoitzean era batera jokatzen da, denentzako arau edo erregela bat jarraitu gabe—, BherriLab 1en erronka da proposamenak egitea —tartean dauden agente guztien artean—, udal-politiketan sartu ahal izateko, ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioko proiektu berriak garatzea erraztearren.
Laborategian lanerako lau ardatz jorratzen dira, ekipamenduak bultzatzerakoan herri administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako esparruak indartzen jarraitzeko dokumentuaren zirriborroa egiteko: esparru juridikoa, lankidetza, lagapenerako eta esleipenerako irizpideak eta kudeaketa komunitarioaren inpaktua ebaluatzeko adierazleak.
ESPERO DIREN EMAITZAK
Lan-prozesuan zehar, BherriLab 1-ean esperotako emaitzak esperientzia zehatzen eta hurbileko edo beste leku batzuetako testuinguruaren arteko gurutzatzetik sortuko dira. Hauek izango dira hiru emaitza nagusiak:
- Ekipamenduen eta baliabideen kudeaketa komunitarioan interesatutako agente publiko-sozialen sarea eraikitzea. Askotariko sarea, potentzial handikoa, ezagutzen eta esperientzien laguntzarako, kontsultarako eta trukerako.
- Protokolo bat egitea, ekipamendu publikoak lanerako lau ardatzaren inguruan lagatzeko jarraitu beharreko urratsak ezarriko dituena. Gutxieneko protokoloa, handitzeko aukera eta guzti dituena, baina ulerterraza, eta operatiboa eta autonomoa aplikazio praktikoan.
- Baliabideen katalogo administratiboa, juridikoa eta legezkoa eta araudi-emailea egitea, ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioko premiei eta eskaerei azkar erantzun ahal izateko.
NOLA GARATZEN DA BHERRILAB
BherriLab-eko lan-prozesua parte hartzen duten pertsonen ezagutzatik eta esperientziatik abiatzen da. Lankidetzako erremintak eta lanerako metodologiak erabiltzen dira, baterako sorkuntza, sormen aplikatua eta adimen kolektiboaren erabilera indartzen dutenak. Horretarako, parte-hartze dibertsifikatu, eskuragarri eta inklusiboko formulen gradientea sartzen du; hain zuzen ere, ondoren agertzen den jarduera-programan zehazten dena:
> HIRU SAIO PRESENTZIAL:
- 1. Saioa: ‘Ez utzi ezer esan gabe’ > Diagnostikoa eta informazioaren trukea
2018ko azaroak 30. 09:00etatik 13:00ak arte. Plateruena (Landako Etorbidea, 4A, 48200 Durango, Bizkaia) (Saio irekia). BherriLaben aurkezpen publikoa eta abian jartzea. Saioan, ondorengoak burutuko dira: agenteen arteko elkarrizketa dinamikoa eta harremana; kasuistiken maparen baterako sorkuntza, adibide zehatzak eta beste ekipamendu batzuen erreferentziak; gaia elkarren artean zentratzen, hautatzen, osatzen laguntzen duten metodologien erabilera. - 2. Saioa: ‘Irtenbideak ikertzen’ > Protokolorako ekarpenen proposamena, diseinua eta prototipatua
2018ko abenduak 18. 09:30etik 17:30era. (Saio itxia). Prozesuaren barneko lan-saio trinkoena, bideratzen joateko, espekulatibotik zehatzera igarotzeko. Helburua da proposamen bat egitera iristea, gainerako taldeekin partekatu ahal izateko; alegia, protokoloan klausula moduan sartzeko irtenbideak zehaztea. - 3. Saioa: Lortutako emaitzak partekatzea, egiaztatzea eta erabiltzeko modu-aukerak / hurrengo urratsa Data zehaztu egin behar da. (Saio irekia). BherriLaben emaitzak partekatzeko saioa izango da eta azken ekarpenak jaso eta protokoloaren erabilera posibleak edo hurrengo urratsak ezartzeko unea.
NORK PARTE HARTZEN DU
Herritarren, udal-teknikarien, arduradun politikoen eta adituen arteko konexio-katea medio, askotan, ezinezkoa izaten da ekipamendu publikoen kudeaketa komunitariorako akordioak lortzea. BherriLab 1 aukera ezin hobea da agente horiei harremanetarako denentzako espazio bat emateko, lekuan bertan eta proiektu bakar batean ardaztuta, oso zaila bailitzateke biltzea. BherriLab 1-ean garrantzitsua da era honetako agenteek parte hartzea:
- Toki administrazioko pertsonak, erantzukizun teknikoa eta politikoa dutenak, kudeaketa komunitarioko proiektuak abian edo egitear dituztenak —emakumeen etxeak, ekipamenduei erabilera emateko parte hartzeko prozesuak, e.a.—. Atal honetan zehazki, Bherria 2017an parte hartutako pertsonekin pentsatu dugu, era horretako proiektuetan esperientzia edo interesa dutenak.
- Toki administrazioko pertsonak, erantzukizun teknikoa dutenak, ondarea, hirigintza edo kontratazioa eremuetakoak, edo berme-funtzioa dutenak —idazkaritzak eta kontu-hartzailetza—.
- Toki administrazioko pertsonak, administrazio-zuzenbidea ezagutzen dutenak, sormen-zuzenbideko jarduerak egin ditzaketenak.
- Ekipamendu publikoen gobernantza komunetik jada jorratzen ari diren agenteak —okupatutako zentro sozialak, ekipamendu publikoak kudeatzen dituzten elkarteak, kudeaketa komunitarioaren errealitatera hurbiltzen diren taldeak—.
- Ingurune akademikoko eta ikerketako agenteak.
NOLA PARTE HARTU BHERRILAB-EAN
Deskarga ezazu BherriLab-eko dossierra. Irakurritakoa interesatzen bazaizu, bete ezazu online eskabide-orri hau zure profila ezagutu dezagun eta, hala izanez gero, zure egitasmoa eta interesak ere bai. Zurekin jarriko gara harremanetan parte-hartzeari buruzko informazio gehiago erraztearren.
Aurreinskripzioen epea azaroaren 22an bukatzen da, 23:59an. Edozein argibiderako, mesedez bidali ezazu mezu bat [email protected] helbidera.