Finantzaketa publikoa demokratizatzea

Imagen

Olivier Schulbaumek sormenaren eta demokraziaren bultzatzailetzat jotzen du bere burua, eta 20 urte baino gehiagoko ibilbide sendoa du berrikuntza irekiko eta baterako sorkuntzako proiektuen diseinuan eta kudeaketan. Berrikuntza demokratikora eta partaidetzako gizarte-teknologietara bideratutako talde eta proiektuen buru da. Goteo.org izeneko crowdfunding-plataforma zibikoaren sortzailetzat hartzen da, inpaktu sozialeko ekimenak babesten dituena eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzen duena. Gainera, match funding-eko 20 deialditan parte hartu du hainbat erakunde publiko eta pribaturekin. Gaur egun, gizarte-ekimenek plataforma digitaletan duten eragina neurtzeko esparru bat sortzen ari da, eta Civio Herritarren Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta erakunde publikoetan gardentasuna sustatzen du.

Olivier Schulbaum ere Platoniq-eko kideaa da, tresna eta prozesu parte-hartzaile digitalak diseinatzen dituen eta gizarte eta erakunde demokratikoagoak eta bidezkoagoak eratzen laguntzeko partaidetza-metodologia berritzaileak eskaintzen dituen fundaziokoa.

PRESTAKUNTZA-SAIOAN IZENA EMAN NAHI?

Oliverren ustez, eta beste pertsona askoren ustez, demokrazia ez da laburbiltzen lau edo bost urtean behin ordezkari politikoei botoa ematean eta zergak ordaintzean, ongizatearen gizartea sostengatzeko ahalik eta proiekturik onenei zuzenduta egongo direlakoan. Jendeak ulertzen du herritarren parte-hartzeak handiagoa izan behar duela, eta erabakiak hartzeko prozesuan aktiboki parte hartu nahi dute. Galdera bera egiten dute: ba al dago besteak baino prozesu demokratikoagorik diru publikoa zertan gastatzen den erabakitzeko orduan? Eta hemen agertzen da “Crowdvocacy“, herritarrek bizitza publikoan duten eragina areagotzeko modu bat, parte-hartze politikoa, partaidetza-plataformak, mobilizazio-kanpaina digitalak eta crowdfunding zibikoa batzen baititu.

Bherria Prestakuntzako urriaren 26an egingo den hurrengo saioan herritarren ekimenak, aurrekontu parte-hartzaileak eta matchfunding-ari buruz hitz egingo dugu. Tresna horiei esker, milaka pertsonak erabaki ahal izan dute baliabide publikoak zertan bideratu gizarte-ongizateko ekimenak gauzatzeko. Haien indargune eta ahulezietan sakonduko dugu, eta erakunde eta agintari publikoek crowdfunding zibikoko ekimenen biderkatzaile eta baterako inbertitzaile gisa jarduteko duten interesa azpimarratuko dugu. Horrek nabarmen egin du gora azken hiru urteetan, “New Report Guides Public Authorities On Implementing Match-funding with Crowdfunding” txostenak agerian utzi duenez. Txostenaren emaitzek erakusten dute erakundeek eragin neurgarria izan dezaketela baliabide publikoak herritarrekin batera bihurtzen dituztenean.

Tokiko gobernuek sortutako herritarren partaidetzarako plataforma digitaletan parte-hartzearen arrakalari irtenbide posibleak emango dizkiogu. Horretarako, gamifikazioa erabiliko dugu, pizgarriak eta gune seguruagoak sortuko ditugu baliabide publiko-sozialen gobernantza kolektiborako.

Herritarren ahalduntzearen beharrizanari eta herritarrek parte hartzeko baldintzak sustatzeko eta hobetzeko moduei helduko zaie, bai eta erabakiak hartzeko eta politika publikoetan ezartzeko prozesuan konpromiso politikoari ere. “Inplikazio progresiboa” (edo progressive engagement) aztertuko dugu, ludifikazio-mekanikak (edo “gamifikazioa”) erabiliz. Mekanika horien helburua parte-hartzaileei pizgarriak mailaka ematea da, helburuak gainditzera gonbidatuz eta, horiek lortzean, baliabide berriekin sarituz.

Berrikuntza Demokratiko Inklusiboko kasuak eta ereduak ere jorratuko dira, partaidetzazko eta eztabaidazko metodologia digitalak nola aberastu hausnartuz, hizkuntza inklusiboekin (ezagutza ez-aditua) eta tresna kulturalekin konbinatuz. Sormenez lan egingo dugu gatazkaren bidez, zentzuzko ebazpen enpatiko eta eraginkorrak sortzeko.

Prestakuntza-saioak irekiak dira, 9:30etik 11:00etara. Hemen eman dezakezu izena urriaren 26ko hurrengo hitzorduan.





    Gehiago jakiteko irakurketa batzuk:

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude