Ospakizun garaian gaude! Bherria proiektuak 5 urte bete ditu.

Epe honetan zehar, euskal Administrazio Publikoko teknikarien azalean jarri gara eta ezagutu ditugu herritarrekin batera gizarte erronketarako konponbideen bilaketan gainditu behar izaten dituzten zailtasunak. Eta, Bherria-ren bidez, saiatu gara Euskadiko interes publikoaren ongizate komunerako eta lankidetzan eraikitzeko errekurtsoak eta baliabideak eskaintzen. Gure helburua beti izan da lankidetza publiko-soziala sustatu eta bultzatzea, abiapuntutzat hartuz agenteen arteko konexioa eta trebakuntzarako nahiz ikaskuntzarako sareen sorrera, ikerketa eta azterketa hala nola inspiratzen gaituzten eta gure egunerokotasunean laguntzen diguten praktika egokiak bistaratzea.

2017. urteko prestakuntza goreneko agoretatik prestakuntzarako komunitate eta saio irekietatik eginiko egungo hausnarketa proposamen bateraino, Topatu gara BherriLab-en lankidetzaren eskutik esparruen kudeaketari buruz hausnartzeko; Berria Egoitzan inspiraziotik eta jarduera parekidetik abiatuta proiektuen gainean sakontzeko eta online topaketa batean larrialdi garaietan ikaskuntzak berreskuratzeko. Jarduera hau guztia, gero eta eduki, esperientzia eta gogoeta ugariago dakartzan webgune batean sistematizatu eta partekatu dugu.

 

ibilbide bat bere protagonisten esperientziatik

 

5 urte hauek zeharkatu ditugu

300 pertsona baino gehiagorekin

 

Euskal Administrazio Publikoko teknikariak

Herritarren ekimenak

Partaidetzaren profesionalak

 

 

 

 

Hiru lurraldeetatik:

Horregatik, oinarrizkoa deritzogu Bherria-ko benetako protagonisten ahotsa entzutea, haiek izan daitezen, elkarrizketa bideoen grabaketa eta banakako pilulak direla medio, urte hauetako bere esperientzia eta eboluzio propioa kontatuko digutenak.

Eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Departamentuko arduradunen iraganarekiko eta etorkizunarekiko ikuspegia ezagutu nahi dugu, eurak baitira proiektu hau sustatu zutenak eta sustatzen jarraitzen dutenak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera, zeren iaz Bherria bere ekintza estrategikorako ardatzen artean kokatu zuen.

Gainera, Instagramen kontu bat ireki dugu, 5 urte hauei buruzko kontakizuna eraikitzeko eta datozen hilabeteetan sortuko dugun eduki guztia partekatzeko, esanguratsua izango baita. Beraz, jarrai gaitzazu esteka honetatik!

 

martxoaren 24an ikusiko dugu elkar, ikasteko eta lan egiteko

 

5. urtemuga hau ospatzeko, 2023ko martxoaren 24an, Gasteizen, laneko goiz batean topatzeko deitzen zaituztegu, atzerako begirada bat eman ahal izateko, lankidetzan egindako lana eta udalerri nahiz lurralde ezberdinetan abiarazi dituzuen esperientziak aztertzeko.

Atzera begiratu nahi dugu aurrera jarraitzeko, eginiko aurrerapausoak baloratzeko, konplizitateak ehuntzen jarraitzeko eta datozen urtetan kapital soziala eraikitzeko eta Administrazio Publikoaren eta herritarren artean partekatzen ditugun erronken aurrean lankidetza publiko-sozialerako garrantzitsuak izango diren giltzetako batzuk zirriborratzeko.

Programa amaitzear gaude, baina aurreratu dezakegu:

 

Topatu, elkar ezagutu, esperientziak eta ikaskuntzak trukatu nahi ditugula.
Topatu nahi dugula berriz konektatzeko, gure harremanak sakontzeko eta berriro aurrez aurre partekatzeko.
Bere esperientzia praktikoagatik eta sistematizatzeko bere ahalmenagatik inspiratzaileak diren elkarrizketak entzun nahi ditugu.
Hirietako eta herrietako proiektuak aztertu eta epe horretako bere eboluzioa partekatu nahi dugu.
Queremos mirar al futuro que está cogiendo forma para reforzar aquello que hemos sido capaces de poner en marcha y ajustar lo necesario adaptándonos a lo que emerge.
Moldatzen ari den etorkizunari begiratu nahi diogu martxan jartzeko gai izan garen hura indartzeko eta azaleratzen ari denarekin egokituz dagokiona doitzeko.

 

Eta honetatik guztitik, gehien atsegin duguna da esparru hau zuekin partekatzea, ospatuz eta denbora honengatik eta datorrenagatik gure kopak altxatuz.

Programa amaitu bezain laster partekatuko dugu.

Oraingoz, erreserbatu data!

 

martxoaren 24an Gasteizen topatuko gara