Irailaren 16an, 12:00etatik 13:30era, Komunitatean herritarren eta toki-administrazioaren arteko lankidetza-proiektuak koordinazio espazioen gaiari eutsiko diogu.

Bherria Komunitatea herritarrekin lankidetzan aritzeko interesa duten Euskal Administrazio Publikoko teknikariei zuzendutako lan-gunea da. Hausnarketak eta esperientziak partekatuko ditugu, eta honako galdera hauei erantzungo diegu:

  • Zergatik jotzen dira koordinazio-guneak “elkarrizketa-laborategitzat” arlo publikoaren eta sozialaren arteko lankidetzan?
  • Nola laguntzen dute koordinazio-guneek administrazioaren, herritarren eta gizarte-eragileen artean sinergiak sortzen?
  • Nola eraldatzen ditu koordinazio eraginkorrak lankidetza publiko-sozialeko proiektuak?


Eman izena Komunitatean!









    Izena emateko edozein zailtasun izanez gero, izena eman dezakezu [email protected] helbidera mezu bat bidaliz.


    Komunitatearen saio honetaz gain, Prestakuntzara ere gonbidatu nahi zaitugu. Prestakuntza saioa urriaren 24an izango da, 9:30etik 11:00etara, Betlem Pares Manlleuko (Bartzelona) Udaleko Pertsonentzako Zerbitzuen eta Ekonomia Sustapenaren Arloko koordinatzailearen eskutik.

    EMAN IZENA HEMEN, PRESTAKUNTZAKO SAIO IREKIAN!