EHUko doktorea (2015). Bere tesiaren izenburua “Smart citya, irudi sozio-teknologiko moduan” da. “Descifrar las smart cities. ¿Qué queremos decir cuando hablamos de smart cities?” liburua idatzi du (2016). Hiri-politiketako ikertzailea eta aholkularia da, eta, bere lan-ibilbidean, tokiko jasangarritasunarekin eta hiri-ekonomien azterketarekin lotutako proiektuetan egon da inplikatuta. Gaur egun, hiru arlo hauetako profesional independente moduan lan egiten du bere Human Scale City agentziatik: hirigintza moldagarria sustatzeko eta eremu publikoak suspertzeko estrategiak; arlo digitalaren eta sozialaren arteko bidegurutzea hiri-bizimoduan, herritarren ikuspegia kontuan hartuta; eta, azkenik, hirietako dinamizazio ekonomikorako proiektuen sustapena. Ciudades a Escala Humana bloga ere idazten du. Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da, eta Ingurumen Kudeaketarako Masterra egin du.