Aurrekontua eta baliabideak

Sarritan, irailaren iritsierak aldarte onean harrapatu izaten gaitu: deskantsatuta, lasaituta eta energiaz beteta. Hori dela-eta, ikasturte berriari ekiteko garai egokia izaten da.

Bherrian, ikasturte berriaren hasierak ziklo tematiko berri baten hasierarekin kointziditzen du zeinetan fokua jarri eta sakonduko dugun, herritarrekin lankidetzan garatutako ekimenetarako erabakigarria gertatzen den beste ezaugarrietako batean: aurrekontua eta baliabideak.

Izendapen hain garden honekin, gure helburua da aurtengo azken hilabeteetan zehar esploratzea eta aztertzea, baliabide ekonomikoekin eta kolaborazio proiektu mota honen garapen eraginkorrerako beharrezko azpiegiturekin lotutako alderdiak.

Ezaugarri hau aztertzeko, oinarrizko premisa batetik abiatzen gara, hau da, prozesuen fase bakoitzean beharrezkoak diren baliabideekin kontatzeko beharra, bai aldez aurrekoetan (erronkaren definizioa eta zehaztapena, prozesuaren diseinua), eta bai bere garapenean eta inplementazioan, edota ondorengo balizko eratorpenetan, proiektuak bere osotasunean eta denboran zehar modu iraunkorrean burutu daitezen.

Proiektu mota hauetarako finantzaketa egokia izaten da, oro har, erronkarik nabarmenenetako bat, batez ere administrazio txikietan. Egoera honen aurrean, zeintzuk dira gure aukerak? Gure proiektuak baliabide eskuragarrietatik abiatuta planifikatu behar al genituzke, jarrian baliabideak eskuratuz? Zeintzuk dira aurrekontu horiekin kontatzeko eskura ditugun metodoak edo zeintzuk dira aktiba ditzakegun beste finantzaketa motak?

Analisi honek, hausnarketa egitera garamatza herritarrek baliabide horiek erabil ditzaten eta aukera berriak bila ditzaten errazteko erabiltzen ditugun formulen gainean. Horrek barne hartzen ditu identifikazio fiskalik (IFK) gabeko diru-laguntza nominatiboak, esleipen zuzenak, diru-laguntzak eta eremuen lagapena, berrikuntza diru-laguntzen esparruan (konkurrentzia baztertzailea), kontratazio publiko berritzaileen praktikak, etab.

Eta, noski, ezin dugu ahaztu baliabideak ez direla soilik finantzarioak; ohartzen gara baliabideen espektroa zabala dela, barne hartzen baititu halaber azpiegiturak, dedikazioa, konpromisoa, prestakuntza edo laguntza teknikoa eta profesionala, besteak beste. Beraz, galdera berriak sortzen zaizkigu horren harira: zeintzuk dira aktiba ditzakegun udalerriko baliabideak eta nola jar ditzakegu proiektuen esanetara arintasunez? Nola bermatu proiektuak abian jartzeaz gainera denboran zehar ere iraunkorrak izatea, horrela herritarrekiko lankidetza indartuz?

Galdera hauetan eta beste batzuetan sakontzeko, guregan ohikoa den bezala, bi jarduera programatu ditugu:

  • Lehenengo gogoeta bat, Komunitatean (Bherriako ikaskuntza komunitatea) parte hartzen duten euskal Administrazio Publikoko teknikarien errealitatea abiapuntutzat hartuz .
  • Eta online prestakuntza saio bat, urriaren 26an, 09:30etatik 11:00etara, Olivier Schulbaumek Prestakuntzaardatzaren baitan emango duena (ekintzarako trebatzeko saio irekiak).

IZENA EMAN ORAIN PRESTAKUNTZAKO SAIO IREKIAN!

Saio bietan bildutako edukiekin, guregan ohikoa den bezala, txosten txiki bat elaboratuko dugu zeinek herritarrekin baterako lanean arituz proiektuen garapen ekonomikorako beharrezko baliabide ekonomikoekin eta azpiegiturekin lotutako alderdien gaineko ikaskuntzak eta klabeak elkartuko dituen. Horrez gainera, infografia estatiko bat eta klabe horiek are gehiago laburbiltzen dituen mugimenduzko beste bat partekatuko ditugu.

Eta honaino, aurrekontua eta baliabideak barne hartzen dituen ezaugarriari dagozkion edukien aurrerapena.

Ondo segi.

*Komunitatearen saioak, Bherria komunitatea osatzen duten euskal administrazio publikoetako tekniketara bideratuta daude. Komunitate honetan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

**Prestakuntza saioak irekiak dira, 09:30etatik 11:00etara. Izena eman dezakezu hemen urriaren 26ko hurrengo saiorako.





    hizlaria

    Olivier Schulbaum
    Platoniq Fundazioaren ko-fundatzailea da zeinen misioa den etorkizun jasangarriak eta onuragarriak diseinatzea, oinarritzat hartuz kultura demografikoa, “diseinuaren araberako” ESS-a eta gizarte justizia. Berrikuntza demografikorako eta teknologia zibiko parte hartzailerako taldeak eta proiektuak zuzentzen ditu. Crowdfunding cívico  Goteo.org, plataformaren bultzatzailea da zeinen bidez finantzatzen diren gizarte inpaktuko ekimenak. Gaur egun, Civio Herritarren Fundazioko Aholku Kontseiluko kidea da.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude