Ongi etorri Bherria Egonaldira, Euskadin herritarrak aktibatzeko prozesuak indartzeko Bherriak egindako proposamenera.

Formatu berria lanerako hiru ardatz jorratzeko diseinatu da, proiektu zehatzetatik abiatuta; hala nola, erakundeen barneko lankidetza, parte-hartze prozesuak eta boluntarioen sustapena indartzeko; erakunde sozialen eta herritarren ekimenen arteko lankidetza, dinamika horiek bultzatzeko Udalek jarritako estrategiei eta baliabideei erreparatuta; eta Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetza, erronkei eta erronka sozial berriei erantzun eraginkorragoak ematearren.

Lan egiteko erabiliko ditugun proiektuak hiru ardatz horietara ahalik eta gehien hurbiltzea bermatu nahi dugu. Horrez gain, oreka lortu nahi dugu proiektu-motaren, bultzatzen duen udal-arloaren, garatuko den udalerriaren tamainaren eta jatorriko lurraldearen artean.

Aurrez izena emateko epea otsailaren 21eko 14:00etan amaitzen da. Proiektu parte-hartzaileen azken hautapena egingo du talde bultzatzaileak, eta hautapen horren emaitzaren berri emango dugu ahalik eta azkarren.

 


[FGAL id=2832]