Bigarren logela “nahi ez izate” negatibo bati dagokio; lotuta dago ordura arteko errutina, ezaguna den hori, kosta ahala kosta babestearekin. Baliteke inoiz garrantzitsua eta beharrezkoa izan den zerbaitek bere funtzioa beteta izatea dagoeneko. Kontrola dugu, baina tentsioarekin; hura askatuz joan behar dugu, gauza berriei lekua, denbora eta energia emateko.
Lankidetza-prozesuetan alde batera utzi beharreko lau alderdi jaso ditugu. Horietako bakoitzean lan-ardatz bati edo gehiagori dagozkion hainbat gako daude:

1. beldurra izateari uztea
2. Lanpetuta gauzkaten gauzak uztea eta garrantzia dutenei arreta ematea
3. Mugen aurka borrokatzeari uztea
4. Hizkera teknokrata erabiltzeari uztea


1. beldurra izateari uztea  

  1. Planifikatzen dugunean beldurrak desagertu egiten dira. Beldurra agertzen da zerbait desberdin egingo badugu, edo honelakorik egingo badugu: (Hiru ardatzak)
    1. Ezagun duguna uztea. Bertigoaren antzekoa da; ona da horri aditzea, halako zalantzak aintzat hartzeak benetako aukera ematen baitu gauzak bestela egiteko. Gainera, norbera ere aldatzen da hein batean, eta gaitasun berriak bereganatzen ditu.
    2. Beste ekintza batzuk bultzatzea. Gauzak beste era batera eginda erratzeko beldurra; badirudi errazago onartzen dela gauzak betiko eran egin eta helburuak ez lortzea, beste modu batean egin eta erratzeko arriskua hartzea baino. Fantasia hori galga da ekintza berriak abiarazteko.
  2. Beldurra eta errezeloa diegu gure antolakundeetatik irteteari, “kaleko” lana egiteari. Badirudi hala eginez babestuta egoteari utziko diogula, eta beharbada liskarrak eta gatazkak izango ditugula, beharrizan, historia eta toki desberdinak dituzten pertsona eta antolakundeekin topo egingo dugun heinean. (Ardatz publiko-soziala).
  3. Sustatzaile estatikoaren soslaia probatzeko eta hausteko beldurra. Kostatzen zaigu beste pertsona eta antolakunde batzuekin proiektuak gidatzea; gidatzen edo diruz laguntzen ez dugunean, elkarrekin topo egin behar dugu, eta ados jarri.(Ardatz publiko-soziala).
  4. Sentsazioa dago batzuetan herritarren ekimena geldiarazteko lana egiten dela. Antza denez, zaila da herritarrek ekiteko duten indarraz eta energiaz jabetzea; joera dugu pentsatzeko herritarrek kritika egiteko erabiliko dituztela topaguneak, eta ezin izango dugula elkarrekin ezer eraiki. (Ardatz publiko-soziala).

2. Lanpetuta gauzkaten gauzak uztea eta garrantzia dutenei arreta ematea  

Zenbait zeregin eta errutina ezagun alde batera uztea modu bakarra da gauza berriak egiteko eta bestelako ekintza batzuetarako tartea sortzeko.

  1. Astiroago joatea eta norabidea berreskuratzea. Geure buruei galde diezaiekegu; nola erreplika dezakegu, bikoiztu gabe? Bikoiztuz gero energia galtzen dugu. (Erakunde barneko ardatza).
  2. Garapen berriak egiteari uztea eta abian dagoena indartzea. (Hiru ardatzak).
  3. Gauzak behin eta berriz birplanteatzeari eta nola-hala lan egiteari uztea, eta hobeto programatzea. (Erakunde barneko ardatza).

3. Mugen aurka borrokatzeari uztea  

  1. Energia asko galtzen dugu pertsona batzuen jarrerak, balioak edo mundu-ikuskerak aldatu nahian. Arreta nora, energia hara; hortaz, aldatu nahi ez duenari besterik ez diogu erreparatzen. Puntu horri dagokionez, Andaluziako Liburutegien proiektuak eman zigun irakaspena: “Ez ditugu boluntario liburuzainak bilatu behar, enpleguan eta berdintasunean eskarmentua dutenak baizik”. (Erakunde barneko ardatza).
  2. Era berean, batzuetan konbentzitutako pertsonei ematen diegu arreta gehien; garrantzitsua da horiek zaintzea eta hain konbentzituta ez dauden beste batzuengana hurbiltzen hastea. (Ardatz publiko-soziala).
  3. Mugen aurka borrokatzen gara eta arreta handiegia eskaintzen diegu arazoei. Mugak ezagutu eta haiei buruz hitz egin beharra dago, eta argi utzi gure esparrua zein den. Era horretan, aldatu ezin duguna zer den jakinik, alda dezakegun guztiari begiratzen has gaitezke. (Erakunde barneko ardatza).
  4. Batzuetan irekitzeko zailak diren ateak jotzen ditugu, beste batzuk erdi zabalik eta elkarlanerako prest izanda. Begirada zabalagoa behar dugu. (Erakunde barneko ardatza).

4. Hizkera teknokrata erabiltzeari uztea  

Hizkuntza erraztea, beste pertsona batzuengana hurbiltzea ahalbidetuko diguten zubiak eraikitzeko. Ezin dugu ahaztu hizkera berdina erabiliz gero, pertsonek ulertzen zaiela sentitzen dutela. (Hiru ardatzak).