Ekintzarako ildoen laburpen bat erakutsiko dugu jarraian, lan-eredu bakoitzari dagokion arlokoak direla errespetatuz, eta Egonaldian egindako lanaren hiru ardatz egituratzaileei lotutakoak.
Lau gelek bidea ematen dute proiektu hauek balioesteko beraien gaur egungo egoera jorratzean, eta, horrez gainera, aurrera egin dezaten eta berritu daitezen eman beharreko urratsetan sakontzeko. Bherria Egonaldiaren ernamuina izan ziren Eusko Jaurlaritzaren eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren hasierako galderak elkartuz sortu dira ardatzak.
Parte-hartzaileek, Administrazio Publikoko esparru teknikoan zein politikoan duten lekutik, eta jardun dezaketen eremua aukeratzen duten neurrian, irizpide egokiz bideratzen dituzte euren erronkak, erakunde barneko lanari eta lankidetza publiko-sozialari lotutako ardatzetara.
Lan-arlo bakoitzari arretaz begiratuta, hainbat ideia nabarmendu dezakegu:
- Ekintza-ildo gehien dituen arloak lehentasuna ematen dio zaintzea merezi duenari. Honezkero eginda dugun eta babestu eta ikusarazi nahi dugunaren zati handi bat Administrazio Publikoaren barruan egindako zehar-lanari lotuta dago, eta bereziki harremanak zaintzeari. Zaintza hori, gainera, prozesuei eurei ere eman behar zaie, behar duten arretaren araberako baliabide-kopurua eskainirik.
- Zentzua izan duten baino albo batera uztea edo, behintzat, energia gutxiago eskaintzea komeni den ekintzen eremuan bada leheneste-irizpide bat, Administrazio Publikoaren barne-alderdiei begiratzen diena. Ildo horretan, deigarria da kutsu emozionalagoa egotea mehatxua sumatzeari lotuta, baita ere babes-premia gainditu beharreko gakotzat hartzeari.
- Geruza digitala erabiltzeko modua, proiektuen diseinuan sakontzekoa, edo boluntariotza eta gobernantza formalizatzekoa funtsezko galderak dira, eta beharra sumatzen dugu haiei buruz ikertzen eta argipena bilatzen jarraitzeko. Hausnarketa-eremu horiei dagokienez, berriro ere, Administrazio Publikoko eskumenekin eta Egonaldi honetara deitutako pertsonekin zerikusia zuten alderdiei begiratzen zaie batik bat.
- Azkenik, deigarria da lankidetza publiko-sozialari lotutako erronka-kopurua; ekintza berritzaileenen atalean jaso genituen horiek. Ikusten denez, proiektu horien eraldaketarekin lotura estuena duen hobekuntza-eremuan hainbat ekintza-ildo daude, Administrazio Publikoko eta herritarren arteko eragileei dagozkienak. Berriz ere, ikus dezakegu zailtasun eta ahalmen guztien topagune hibrido hori funtsezkoa dela gizarte-berrikuntzarako.