Aurkezpena

Bherria Egonaldia Euskadin herritarren aktibazio-prozesuak sendotzeko topagunea eta lantokia da. Bherriaren formatu berria da, Toki Administrazioak parte hartutako edo zuzendutako proiektuak sakontzeko eta hobetzeko. Proiektu horien helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea izango da, herritarren ekimenekin elkarlana eginaz, eta, betiere, parte-hartze sozialaren eta boluntariotzaren balioekin lotuta egongo dira.

Bherria Egonaldia beren udaletan proiektu bat abiarazita duten Administrazio Publikoko teknikariei zuzendua da; 2020ko martxoaren 12 eta 13an heldu zion aipatutako erronkari, Bilboko ZWAPeko La Terminalean.


LAN ARDATZAK

Bherria Egonaldiak hainbat une proposatuko ditu, formalak eta informalak, lan-jardunaldi bat eta erdian garatuko direnak. Bizikidetza oinarri izango duen formatu trinko horrek kontzentrazioa eransten dio jarduerari, eta topaketaren harreman-potentzia handitzen du; bi alderdi horiek funtsezkoak dira proposamen honen helburu espezifikoetarako. Konbinazioak elkarrekintza horizontalago eta hurbilekoagoa ahalbidetzen du, meritokraziaren logikatik kanpo. Proposamenak hiru lan-ardatz ditu:

Udal-arloen arteko koordinazioa, herritarren parte-hartze prozesuak eta boluntariotzaren sustapena indartzeko.
Lankidetza erakunde sozialen eta herritarren ekimenen artean, udalei behar duten laguntza emango dieten estrategia eta baliabideei arreta emanez.
Lankidetza publiko-soziala gizarteak dituen erronka berriei erantzun eraginkorragoak emateko.

EMAITZAK ETA IKASKUNTZAK

Ondoren, modu irekian partekatu nahi ditugu Bherria Egonaldian parte hartu zutenek –teknikariek eta udal arduradun politikoek- jasotako ikaskuntzak, herritarren aktibatze-proiektuak indartzeko lan bateratu eta trinkoa egin ostean.

Bherria egonaldiaren ikaskuntzak
Josune Urrutia @mirardibujando

Erabilitako metodologia, aldaketa eta berrikuntza kudeatzeko Claes F Janssenek sortutako “Aldaketaren lau gelak” ereduan funtsatu da. Ekarpen hauek lau multzo nagusitan zehazten dira, zaindu, utzi, argitu eta probatu beharreko alderdiak jasotzen dituztenak.

ZAINTZEA

Lehenengo gela berritasunaren aurreko defentsa-jarreraren dimentsio positiboenari dagokio. Ekintzaren muina zaintza merezi duenari arreta ematea da, hau da, irautea interesatzen zaigun eta azkarregi joango bagina gal litekeenari. Gehiago irakurri

UZTEA

Bigarren logela “nahi ez izate” negatibo bati dagokio; lotuta dago ordura arteko errutina, ezaguna den hori, kosta ahala kosta babestearekin. Baliteke inoiz garrantzitsua eta beharrezkoa izan den zerbaitek bere funtzioa beteta izatea dagoeneko. Gehiago irakurri

ARGITZEA

Hirugarren gela gauzak bestela egin nahi izateari baina egiten ez jakiteari dagokio. Nahasmendu-gunea da; badakigu zer ez dugun egingo, baina oraindik ez dakigu zer sortuko den. Ezagutzen duguna egiteari uzten diogunean, gauzak argitu beharra dugun fasean sartzen gara; desoreka dago, tentsioa Gehiago irakurri

PROBATZEA

Laugarren gela positiboki nahi izateari dagokio, ekintzari, saiatzeari, probatzeari. Berrikuntzaren eta berriztatzearen gunea da; gakoa gauza txikiak egitea da, esperimentatzea eta aldaketa txikiak eragitea prototipoen bitartez, egitura handien zain egon barik, gure esku dagoena mugituz. Gehiago irakurri

ARDATZEN ETA ARLOEN ARTEKO TOPAKETA

Ekintzarako ildoen laburpen bat erakutsiko dugu jarraian, lan-eredu bakoitzari dagokion arlokoak direla errespetatuz, eta Egonaldian egindako lanaren hiru ardatz egituratzaileei lotutakoak. Gehiago irakurri

Txosten osoa deskargatu


METODOLOGIA ETA MATERIALAK

Topaketa honetarako esperientzia hoberena lortzea xede nagusia izanik, hainbat jarduera programatu dugu eta horiei modu kolektiboan helduko diegu —osoko bilku-ran edo talde txikietan—, proiektuen analisia eta hobekuntza prozesua errazteko. Horrez gain, amaierako une bat antolatuko dugu ere bakoitzak ondorioak eta bere
ikaskuntza ateratzeko.

Ariketa hauen ordenak hobekuntzarako aldaketa eta eraldaketa logika bati jarraitzen dio: dagoeneko dakiguna (enuntziatua); ezagutu behar duguna (galdera-erantzuna); eta ikasiko duguna (ondorioak eta hurrengo urratsak).

Lan koadernoa

Koaderno hau bitakora pertsonal bat da, bertan oharrak, ekarpenak, gogoetak edo Egonaldia honetan gertatzen denari eta erabilgarri zaizunari buruzko ideiak biltzeko.

Lan koadernoa deskargatu

DF, 339KB – 56 orrialde, A5 tamainan. ‘print friendly’ bertsioa

Proiektuaren panela

Formatu handiko proiektuaren fitxa bat da. Egonaldian garatzeko jarduera bakoitzerako atalak hartzen ditu barne eta ondorioak eta
ikaskuntzak iraultzeko gune gisa diseinatuta dago.

Proiektuaren panela deskargartu

PDF, 1.00KB – 1 plotter de 100x160cms

Proiektu fitxa

Proiektua modu sintetikoan azaltzeko fitxa erraz bat. Parte hartzen duten proiektuek aldez aurretik jasotzen dute beren bulegoetan fitxa, eta beteta ekartzen dute topaketara.

Proiektu fitxa deskargartu

DF, 112KB – 2 orrialde, A3 tamainan.

Autodiagnostikoa

Hamar galderako galdetegi labur bat, proiektu bakoitzaren ebaluaketa egiteko. Galderek hiru lan-ardatzekin lotutako hainbat alderdiri egiten diete erreferentzia.

Autodiagnostikoa deskargartu

PDF, 70KB – orrialde 1 A3 tamainan.


ARTIKULUAK

Bherria egonaldia, lankidetza publiko-sozialeko proiektuak indartzeko topaketa

#Bherriaren edizio berria? Eta egonaldi formatuarekin, gainera? Zenbat albiste on tuit batean! Horrela jaso zen urtarrilaren 23an Bherriaren proposamen berria. Handik aste batzuetara, martxoaren 12an, Bherria Egonaldia iritsi da. ¿Una nueva edición de #Bherria? ¿Y además con un formato de … Gehiago ikusi

“Iruñategi Iruñako gizarte eta erakunde ehunaren zerbitzura dagoen proiektua da”

Ekimen honen berri emateko Axel Moreno baino hoberik inor ez. Zerbaitegatik da Iruñeko Udalean Herritarren Parte Hartzearen zuzendari gisa zegoela proiektu hau bultzatu zuen pertsona. Aholkularia, prestatzailea eta ikerlaria da, politika publikoetan, toki-garapenean, gobernantzan eta herritarren parte-hartzean espezializatua. Axelek parte … Gehiago ikusi

“Borondatezko ekintza ezagutzera eman nahi dugu datuen potentzial izugarriaren bitartez”

Raul Olivanek badaki zertaz ari den, eta, gainera, grinarekin egiten du. Gertaerek ere hitzekin erakusten duen konfiantza bermatzen dute. Aragoiko Gobernuko Gobernu Irekiaren eta Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritza Nagusitik, CVOL atera du; hau da, boluntariotzaren inpaktua sustatzen, aitortzen, egiaztatzen eta neurtzen … Gehiago ikusi

“Prozesu demokratikoak eratzeko diseinaturiko plataformak gobernantza demokratikoa izan behar du”

Hain zuzen ere, horrela berretsi du Carolina Romerok, eta Bilbora etortzeko irrikan dagoela esan du, Bherria Egonaldian parte hartzeko. Carolina Localret Kontsortzioko Ezagutza eta Teknologia Arloko teknikaria da eta Decidim plataformaren luzapenaren koordinatzailea. Feministatzat du bere burua, eta teknopolitika eta … Gehiago ikusi


BIDEOAK


ARGAZKIAK