Komunikazioa: Entzutea, Konfiantza eta Kontakizuna

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) parte-hartze sozialerako moduak gehien aldatu dituzten elementuetariko batzuk dira, eta eragin argia izan dute prozesuen barne-lanean nahiz jarduera ezberdinak ezagutzera ematerakoan eta horiekiko sentsibilizazio sozialean.

Komunikazioko kanal digitaletara sartzearekin, herritarrak informazio-kontsumitzaileak izatetik, komunikazio-fluxuen agente proaktiboak izatera igarotzea errazten dute, eta informazioa eta iritzia sortzeko gai izaten dira interesatzen edo kezkatzen dituzten gaien inguruan. Herritarrak jada hitz egiten ari dira: informazioa bilatzen eta partekatzen dute, egiaztatzea eskatu eta agente inplikatuekin zuzenean interpelatzen dute.

Komunikazio banatuaren oinarria interakzioaren eta lankidetzaren printzipioak eraentzen duen sarean aurkitzen da; komunikazio horretan, igorlearen eta hartzailearen arteko mugak desagertzen dira, eta izatea edo edukitzea eskasiaren sinonimo bilakatzen da eta partekatzea oparotasunaren sinonimo. Instituzioen erronka da balio publikoa sortzea, bat-bateko eta zuzendu gabeko komunikazio-mota horretatik abiatuta. Galde dezakegu Herri Administrazioak nola proposa, gaitu, eta adostu ditzakeen entzuteko eta hitz egiteko espazioak, nola bultza ditzakeen herritarrekin elkartzeko lekuak ingurune digitalean. Agoraren helburua, “Komunikazio digitala herritarrekin elkartzeko”, partekaturiko espazio horien inguruko hausnarketa egitea da eta moduluaren edukia zehazten lagunduko duten esperientziak ezagutzea.

Herritarrekin prozesu parte-hartzailean elkarrizketa hasteko premisa nagusietariko bat da gonbidapen zehatza egitea, hots, bultzatu nahi dugun prozesuaren esparrua osatzen duten helburuak, mugak eta konpromisoak definitzea. Ez da gauza bera baterako diseinurako prozesura gonbidatzea, edota entzuteko batera edo erabakiak hartzeko batera gonbidatzea. Diseinu baten bidez, argitu eta komunikatu behar da zein izango den pertsonei eta agente sozialei eskatzen diegun inplikazio-maila, edo, beste era batera esanda, zer den eskatzen dugun borondatezko lana eta zeintzuk diren lortu nahi ditugun lorpenak.

Komunikazio digitala mobilizazio sozialerako erreminta boteretsua da. Gakoa da geratzea ea galdetzea nor deitu nahi dugun eta prozesu batean parte hartzera gonbidatu nahi ditugun pertsonen profila edota agenteak zeintzuk diren. Behin iristea nahi dugun sarearen mapa eskuratuta, prest egongo gara Interneten entzute aktiboa eta monitorizazioa egiteko. Entzuteak laguntzen du detektatzen, erakartzen, informazioa ematen, hitz egiten eta elkarguneak proposatzen toki administrazioetatik bultzatu nahi ditugun proiektuetan parte hartzeko pertsona eta agente interesgarriei.

Proiektuaren inguruko mobilizazioa motel egiten da; elkarrizketa ekarpen ezberdinekin zabaltzeak aukera ematen du norbanakoaren ikuspegietatik ikuspegi kolektiboetara igarotzeko; trantsizio hori soilik posible da txandakako bi fase hartzen dituzten deliberazio-logikak sartzen badira:

  1. Elkarrizketa geruza digitalean. Ikuspegi ezberdinak, elkarrizketak, iritzi-artikuluak, sare sozialetako ekarpenak, e.a. Oso garrantzitsua da kanal ezberdinak hautatzea profil ezberdinentzat.
  2. Topaketa presentzialak. Komunikazio-prozesuan inplikatzea lortu ditugun pertsonak adostasunetara iritsi ahal izateko lekuetara erakartzea, jada ezarritako elkarrizketen hazkundeari esker.

Orain gogo biziz hasiko dugun Agoran ikusiko dugun moduan, komunikazio digitala ezin daiteke komunikazio-prozesu orokorretik bereizita ikusi. Alde batetik, publiko ezberdinarengana iristeko estrategiak aztertu behar dira, konfiantza eta lotura sortzeko helburuarekin. Horixe izango da eraikuntza kolektiboa errazten duten dinamikak abian jartzeko topaketa presentzialetan parte hartzearen aurreko urratsa. Bestetik, parte-hartze prozesuetan izaten diren fase ezberdinekin batera (diseinua, entzutea, elkarrizketa, deliberazioa, emaitzak, e.a.), baliozko kontakizuna eraikiko dugu borondatez inplikatzen diren pertsonen ahots ezberdinak elkartuta; kontakizun horrek prozesua bera legitimatzen eta horren ikuspegi kolektiboa izaten laguntzen du.

Hirugarren eta azken Agora honek iraungo duen bi astetan zehar, komunikazio digitala erantzukizun teknikoko lekuetatik zuzentzen duten pertsonen arazoa jorratuko dugu. Erronka elkarrizketaren bitartez balio publikoa sortzea bada, entzute aktibo iraunkorra egitea lagunduko duten erremintak eta mekanismoak beharko ditugu, nolabaiteko lidergoa izateko, komunikaziotik, herritarrekin elkarlana egiteko proiektuetan. Internetek herritarrak komunikazioaren agente aktibo bilakatu ahal izatea erraztu du. Zer-nolako urratsak eman ditzakete tokiko administrazioek eskenatoki berri honen aurrean? Aurrera!

Berotzen hasteko:

A Message To You Rudy (The Specials)

Gassed and Stoked (Lou Reed)

Communication (The Cardigans)

Arantxa Sainz de Murieta. Komunikatik enpresako bazkide sortzailea eta komunikazio zein marketin digitaleko aholkularia. Kazetaritzan lizentziatu zen Publizitateko Espezialitatean, eta Marketin eta Social Mediako Masterra egin du. Bestetik, EHUko Ekonomia Zientzien Fakultateko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterreko irakaslea ere bada. Horrez gain, Hamabi Begiradetakoa da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude