Maiatzaren 16an, 12:00etatik 13:30era bitartean, herritarren eta toki-administrazioaren arteko lankidetzarako hibridazio-estrategiak jorratuko ditugu.

Komunitatea lanerako espazio bat da (ez prestakuntza-saio bat), Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten eta herritarrekiko lankidetza-prozesuetan sartuta dauden edo sartuta egon nahi duten zu bezalako pertsonei zuzendua. Hausnarketak eta esperientziak partekatzeko, aukera berriei buruz elkarrekin pentsatzeko eta ondorengo galderei erantzuteko diseinatutako saioa:

  • Herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-prozesuek teknologia digitalak erabiltzea eskatzen al dute nahitaez?
  • Internet merkatu-logiketatik eta erraldoi teknologikoen zerbitzura soilik eraikitzen ari al da?
  • Nola eragiten die horrek herritarrekiko konexio-prozesuei?
  • Internet desberdintasuna areagotzen ari al da teknologia digitalerako sarbidea dutenen eta ez dutenen arteko distantzia handituz?
  • Utopikoa al da eskala handiko Internet kolaboratiboa lortu nahi izatea, dagoeneko zaila denean lankidetza publiko-komunitarioa toki-mailan artikulatzea?


Izena eman Komunitatean!









    Izena emateko edozein zailtasun izanez gero, izena eman dezakezu [email protected] helbidera mezu bat bidaliz.


    Komunitatearen saio honez gain, Prestakuntza-saiora gonbidatu nahi zaitugu ekainaren 13an izango da, 9:30etik 11:00etara. Bertan, Arnau Monty izango dugu, Bartzelonako Udaleko Berrikuntza Demokratikoko zuzendaria.

    IZENA EMAN ORAIN PRESTAKUNTZAKO SAIO IREKIAN!

    bherria
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.