Maiatzaren 16an, 12:00etatik 13:30era bitartean, herritarren eta toki-administrazioaren arteko lankidetzarako hibridazio-estrategiak jorratuko ditugu.
Komunitatea lanerako espazio bat da (ez prestakuntza-saio bat), Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten eta herritarrekiko lankidetza-prozesuetan sartuta dauden edo sartuta egon nahi duten zu bezalako pertsonei zuzendua. Hausnarketak eta esperientziak partekatzeko, aukera berriei buruz elkarrekin pentsatzeko eta ondorengo galderei erantzuteko diseinatutako saioa:
- Herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-prozesuek teknologia digitalak erabiltzea eskatzen al dute nahitaez?
- Internet merkatu-logiketatik eta erraldoi teknologikoen zerbitzura soilik eraikitzen ari al da?
- Nola eragiten die horrek herritarrekiko konexio-prozesuei?
- Internet desberdintasuna areagotzen ari al da teknologia digitalerako sarbidea dutenen eta ez dutenen arteko distantzia handituz?
- Utopikoa al da eskala handiko Internet kolaboratiboa lortu nahi izatea, dagoeneko zaila denean lankidetza publiko-komunitarioa toki-mailan artikulatzea?
Izena eman Komunitatean!
Komunitatearen saio honez gain, Prestakuntza-saiora gonbidatu nahi zaitugu ekainaren 13an izango da, 9:30etik 11:00etara. Bertan, Arnau Monty izango dugu, Bartzelonako Udaleko Berrikuntza Demokratikoko zuzendaria.