Hibridazio Kolaboratiboa: Herritarraren eta Administrazio Publikoaren arteko Interakziorako estrategiak


Datozen hilabeteetan, maiatzean eta ekainean, herritarren eta administrazioaren arteko lankidetzarako hibridazio-estrategiak landuko ditugu Bherria-n.

Gure helburua da estrategia fisikoen eta digitalen arteko hibridazioaren potentzialak jorratzea, lankidetzarako tresna digitalak eskuratu ahal izateko alderdiei erreparatuta, gure bizitza eta prozesuetan errealitate digitalak izan ditzakeen gehiegikeriak eta inpaktu negatiboak konpentsatu ahal izateko alternatibak eraikitzen jarraitzen dugun bitartean. Ezaugarri hori aztertzeko, toki-administrazioko hainbat teknikarirekin hitz egiten hasi gara, eta elkarrizketa horietatik hainbat gako garrantzitsu atera dira.

Askotan, “arretaren ekonomiaren” testuinguruan Internetek duen bilakaerari kritikoki begiratuz, gure energia teknologia digitaletatik defendatzeko erabiltzen dugu. Defentsa hori argudiatzeko, kontaktuak eta aurrez aurrekoak duen baliora jotzen dugu, harremanak izateko moduak erabat aldatu direla ikusita, nolabaiteko galera sumatzen baitugu. Hori dela-eta, intuizio honetan, potentzialei ere erreparatu nahi genieke, baina tresnak geureganatuz eta Interneti eta baliabide teknologikoei politikoki begiratuz.

COVID-19a etorri zenean, jauzi handi bat egin behar izan genuen geruza digitalaren erabileran. Bideokonferentziak, berehalako mezularitzako aplikazioak eta dokumentuak elkarlanean editatzeko tresnak, besteak beste, berehala sartu ziren gure egunerokoan nahiz lankidetzako proiektu eta prozesuetan.

Modu horretan, herritarren eta toki-administrazioaren arteko harremana ere digitalizatu egin da, herritarrak artatzeko atariak modernizatu egin dira, eta gero eta errazagoa da izapideak online egitea. Era horretan, forma horiek kolektibo batzuengan arrakala sortzen dutela ikusita, zubiak eta bitartekaritza bilatu nahi ditugu, une honetan funtsezkoa den erronka.

Gai horiek eta beste batzuk sakontzearren, bi topaketa programatu ditugu, normalean egin ohi dugun moduan:

  • Maiatzaren 16an, 12:0etatik 13:30era bitartean, lehen hausnarketa bat egingo dugu, eta Euskal Administrazio Publikoko teknikarien errealitateari helduko diogu. Alegia, saio honetan parte hartu ahal izango duzu Euskal Administrazio Publikokoa bazara.
  • Ekainaren 13an, 09:30etik 11:00etara bitartean, online prestakuntza-saio irekia eskainiko dugu, eta Arnau Monterdek emango du, Bartzelonako Udaleko Berrikuntza Demokratikoko zuzendariak. Irekia izango da ez delako beharrezkoa izango Euskal Administrazio Publikokoa izatea bertan parte hartzeko.

Bi saio horietatik ateratako edukiekin txosten txiki bat egingo dugu, hibridazioari buruzko alderdien gaineko ikaskuntzak eta gakoak biltzeko, herritarrekin lankidetzan egindako proiektuak gogobetegarriak, askotarikoak eta inklusiboak izan daitezen. Gainera, infografia egonkor bat eta mugimenduko beste bat partekatuko ditugu, gako horiek are gehiago laburbiltzeko.


Eta hau izan da hibridazioaren ezaugarriari buruzko edukien aurrerapena. Orain zure plaza gordetzea besterik ez da geratzen.



    datos de contacto





    Prestakuntza saioak online dira, 09:30etik 11:00etara. Era berean, izena eman dezakezu [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.


    Hizlaria

    Arnau Monterde
    Akademikoa eta Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean doktorea Kataluniako Universitat Obertaren eskutik, 2018az geroztik, Bartzelonako Udaleko Berrikuntza Demokratikoko zuzendaria da, eta, bertan, Decidim plataforma parte-hartzailea bezalako proiektuak gainbegiratzen ditu.
    Canòdromen arduraduna da, Bartzelonako Berrikuntza Digital eta Demokratikorako Zentroarena; hau da, berrikuntza eta ikerketako laborategi publikoa, teknologiaren, demokraziaren eta gizartearen arteko elkargunean oinarrituta. Aurretik, tecnopolitica.net proiektua koordinatu zuen Internet Interdisciplinary Instituten (IN3-UOC).

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude