Aurkezpena
Izaera publiko-sozialeko proiektuetan kolaboratzeko moduen azterketak arlo publikoen bermeak ziurtatzeko prozedurari mugatzeak dakarren tentsioari aurre egitea inplikatzen du, eta beste zenbait aukera eta ekimeni bidea emateko harreman mota ezberdinetan esperimentatzea ere bai.
Tentsio hori, ebatzi behar izatetik urrun, proposamen berrietarako esparru ireki bat gerta liteke. Kolaboratzeko moduak, aldian behin, une gatazkatsu, burokratiko eta zurrun bat izaten dira, baina, bestalde, aukera, ikaskuntza eta, azken finean, posibleak liratekeen esparruen zabalkunderako aukera bihur daitezke.
Praktika bat, politika bat, egiteko modu bat birpentsatzea, aldaketa baten sorrerari bidea emateko aukeraren baliokidea da. Ezinbestekoa da kultura administratiboan eta juridiko-teknikoan aurrera egitea eta eraldaketak sortzea.
“Lankidetza moduak” atributuarekin lotutako edukien sorkuntza Komunitatearen bilera batean hasi zen, Bherriaren ikaskuntza-komunitatean. Ondoren, Claudia Delso Carreirak, Bartzelonako Institut de Recerca Urbanako (IDRA) ikertzaileak, zuzendutako Prestakuntza saio batek funtsezko elementuak ekarri zituen, eta horiek, Komunitatean eskuratutako ekarpenekin batera, Bherriako talde teknikoak egindako sintesi-lan batean amaitu ziren, orain atal honetan jaso duguna.
Kontuan hartzeko gakoak
egitura malguen finkapena
Zure proiektuan, nolakoa da zuen eragina kolaborazioa bultzatzen duten esparruetan?
harreman-sarea zabaltzea
Zure proiektuan, zeintzuk dira administrazioaren eta herritarren artean harremanak sendotze aldera garatzen ari zareten ekintzak?
pertsonen garrantzia lehenestea
Zure proiektuan, nola eransten dituzue beste esparru batzuetako pertsonak?
prozedura eta inpaktua konektatzea
Zure proiektuan, beharrezko egiturak eta prozedurak izapidetzeaz arduratzen diren pertsonek zenbateraino ulertzen dituzte proiektuaren inpaktuak eta haren berezitasuna?
esperimentazioa bideratzea
Zure proiektuan, nola ahalbidetzen dituzue ikasteko eta hurrengo urratsak erabakitzeko esparruak?
partaidetza eskubide gisa sustatzea
Zure proiektuan, proposatzen ari zareten partaidetzaren mailarekiko gardentasunik ba al dago eta zeintzuk dira bere mugak?
Erreferentziak
“Zubi” operadoreak eta kudeaketa delegatua Habitat3an
A Coruñako Ozako Faroa, erakundetze malguaren adibidea
Bonus track: inertziak aldatzeko mantra
Erakunde arteko itun bereziak
Erreferentzien biltegia
Koobizitza sarea
Lurzoru publikoa etxebizitza kooperatiboaren zerbitzura jartzeko gida, baldintza-agirietatik abiatuta
Tribuna publikoa
Txosten juridiko baten hizkuntza aldatzea
Artikuluak
Hemen da lankidetza publiko-komunitarioaren ezaugarrien bosgarren banaketa: lankidetzarako 6 gako
Bherrian, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuak bereizten dituzten 10 alderdiak sakon aztertzen jarraitzen dugu. 2022az geroztik, “Helburuaren argitasuna”, “Prozesuak bideratzea”, “Ebaluazioa” eta “Komunikazioa” bezalako gaiak jorratu ditugu. Oraingoan, berriz, “Lankidetza-moduak” sakondu ditugu. Ziklo honetan egindako lanean, proiektu publiko-sozialetan lankidetza-moduak … Gehiago ikusi
Nola erabili burokrazia herritarrekiko lankidetzaren zerbitzurako?
Claudia Delso Carreira, Artearen Historian lizentziatua. Graduondoa Kultura Kudeaketan eta Nazioarteko Lankidetzan, eta Graduondoa Tekno-politikan eta Aro Digitaleko Eskubideetan. Esperientzia handia du parte-hartze metodologiekin lan egiten eta gizarte-berrikuntzan. 2015etik 2019ra, Parte-hartze eta Berrikuntza Demokratikoko zinegotzia izan zen A Coruñako … Gehiago ikusi
Dokumentuak
| Izenburua | Azalpena | Dokumentu mota | Jatorria | Eremuak | Data | Orriak | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| #Lankidetza ezaugarria | Dokumentua lankidetza publiko-sozialeko prozesuen lankidetza moduen inguruko lan-ziklo baten emaitza da. Ziklo honetan, prozesu horien lankidetza nolakoa izan behar duen ulertzeko sei gako garrantzitsu atera ditugu. | Documento de trabajo | Bherria | Lankidetza, Lankidetzaren ezaugarriak | 2023/11/14 | 18 |
