Nola erabili burokrazia herritarrekiko lankidetzaren zerbitzurako?

Claudia Delso Carreira, Artearen Historian lizentziatua. Graduondoa Kultura Kudeaketan eta Nazioarteko Lankidetzan, eta Graduondoa Tekno-politikan eta Aro Digitaleko Eskubideetan. Esperientzia handia du parte-hartze metodologiekin lan egiten eta gizarte-berrikuntzan. 2015etik 2019ra, Parte-hartze eta Berrikuntza Demokratikoko zinegotzia izan zen A Coruñako Udalean. Gaur egun, ikertzailea da Bartzelonako Institut de Recerca Urbana institutuan, eta “Museoa Birpentsatzea” Mintegiaren koordinatzaileetako bat da, Reina Sofia Museoaren “Tejidos Conjuntivos” Ikasketa Planaren barruan. Datorren ekainaren 8an, 09:30etik 11:00etara, hizlari jardungo du Bherria Prestakuntza ekimenaren hurrengo saioan. Jarraian, Claudiak saioaren edukia ardazteko bidali dizkigun aurretiazko hausnarketa batzuk partekatuko ditugu:

IZENA EMAN NAHI DUZU?

Bherria Prestakuntza ekimenaren saioan, Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako moduak sakon aztertuko eta problematizatu egingo ditugu. Gehiegitan gatazkatsua, burokratikoa eta zurruna den une horri erreparatuko diogu, baina baita aukera den, ikasteko balio duen eta esparruak zabaltzen dituen une horretan ere.

Nire proposamena da bi premisa oso argitatik abiatzea: zergatik eta nola. Zergatik dira beharrezkoak eta eraldatzeko balio dezaketenak Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzak? Lankidetza bat formalizatu beharra dugunean, zein dira lehen urratsak? Zein unetan txerta daitezke herritarrak prozesuan, txerta badaitezke, behintzat? Lankidetza bat formalizatzeak txerta al ditzake aintzatespena eta elkarrekikotasuna? Sor al daiteke elkarrekikotasuna botere-erlazio asimetriko batean? Hau da, administrazioaren eta herritarren artean? Egon al daiteke lankidetza bat formalizatuta iragaziko den ikaskuntza-prozesu bat eta/edo elkarrekiko aintzatespena?

Neure jardun eta esperientzia instituzionaletik eta Herri Administrazioaren eta herritarren arteko kolaborazioek izan ohi dituzten zenbait arazo eta erronka identifikatzeko eta aztertzeko partekatu beharreko adibide zehatz batzuetatik sortzen diren galdera batzuk partekatu nahiko nituzke.

Nire esperientzian, jardunbideak birpentsatzea izan da funtsezko ariketa bat (hemen ez dio axola zein den bakoitzaren adierazpen-gunea: administrazioa, herritarrak, kanpoko enpresa edo x); kontua da lekua behin eta berriz pentsatzea, baina, batez ere, egiten duguna “nondik egiten dugun” pentsatzea, era horretan, beste jardunbide batzuk gauza ahal izan daitezen baldintzak sortzen saiatzeko.

Alde batetik, administrazio-egiturak eta, zehatzago, esparru tekniko-juridikoak, administratiboki antolatu nahi duenaren itzulpen eguneratu gisa funtzionatu beharko luke. Hau da, lankidetza horren azken zentzuarekin zehatza den horretan lotzea.

Dagokion testuinguruan kokatutako lankidetza. Izan ere, ez da gauza bera lankidetzak lehen aldiz aktibatzea eta lankidetzak ohikoak diren estuinguru batean egotea, non erronka den aldagaiak gehitzea, eta haiek konplexuagotzea.

Batzuetan, beharrezkoa izango da zenbait gauza gerta daitezen, Herri Administrazioaren eta herritarren artean lankidetza kokatu bat edo, gutxienez, benetako lankidetza edo kolaborazio bat sor dadin. Adibidez, lankidetza horretan inplikatuta dauden aldeek ohiko inertziak aldatzen lagunduko duten beste narratiba eta komunikazio-modu batzuek zeharka ditzaten uztea.

Inertzia instituzionalek –baina ez horiek bakarrik– gatazkak eta zurruntasuna sortzen dute askotan; erronka da ikaskuntza partekatuko espazioak sustatzea, non alde bien arteko entzute aktiboa egongo den. Hemen, funtsezkoa da elkarrizketa hizkuntza zabaltzea ahalbideratuko duten beste lexiko batera irekitzea.

Kokatutako lankidetza bat gerta dadin, funtsezko elementuak dira, halaber, berrikuntza eta esperimentazioa. Jakinekoa da administrazioen aldetik aldaketetarako erresistentzia handia dagoela; hala ere, gauzak bere onera ekartzeko eta elkarrengana hurbiltzeko modu bat da esperimentaziorako, zalantzarako, testatzeko eta, jakina, berrikuntza juridikorako espazioak irekitzea..

Nire ustez, arakatzeko eta formatuak eta esparruak egokitzeko prest egon beharko litzateke arlo publikoa, lankidetzan jarduteko modu berriak sor daitezen eta, ildo horretan, berrikuntza juridikoak eginkizun garrantzitsua bete dezake, herritarrekiko bestelako kolaborazioak babesten eta sustatzen dituzten lege-esparruak sortuta. Beraz, lankidetzaren unea arlo teknikoaren eta “kalearen” arteko erlaziorako unea da, jakintzak eta ikaskuntzak batetik bestera eramanez eta elkar hobeto ulertzeko itzulpen administratiboa bultzatuz. Horretarako, lankidetzarako aukera da espediente administratibo bakoitza. Lor dezagun hori ahalbideratzea!”.

Bherria ekimenetik, eskerrak eman nahi dizkiogu Claudia Delsori, saio honetan parte hartu izanagatik. Artikulu hau irakurtzen ari bazara, eta lankidetza publiko-sozialeko prozesuen gako batzuk ezagutu nahi badituzu, eman ezazu izena galdetegi honen bitartez.

Bherria ekimenaren jarduera batean parte hartzen duzun lehen aldia baldin bada, jakinaraz iezaguzu, programaren eta jardueren testuinguruari buruzko informazioa eman diezazugun.

Lagun iezaiozu Bherriari deialdi hau zabaltzen! Prestakuntza-ekintza honetan parte hartzeko interesa izan dezakeen norbait ezagutzen baduzu, helaraz iezaiozu esteka hau, mesedez.

Ekainaren 8an 9:30etik 11:00etara, bideo deiarenbidez.

    Ez dut inoiz parte hartu Bherrian

    harremanetarako datuak

    2 responses to “Nola erabili burokrazia herritarrekiko lankidetzaren zerbitzurako?

      1. Arratsalde on Gorka!!!

        Jarduera doakoa da. Zure zain izango gara datorren ostegunean.

        Ondo izan

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude