Esan bezala, datorren ostegunean, hilak 6, 09:30etik 12:00etara, Bherria-ko ikaskuntza komunitatearen aurreneko hitzordua izango dugu, eta topaketa honetarako gako garrantzitsu batzuk gogorarazi nahi dizkizugu:
  1. Lankidetza publiko-sozialeko jarduera espezifikoen bidez arituko gara. Horregatik, ezinbestekoa da ekintza zehatz bat ekartzea, eta ekintza horren parte izatea edo bultzatzen aritzea.
  2. Lehenengo saio honetarako, oso gauza erraza eskatzen dizugu: proiektuaren edo ekintzaren izenburua, zein kolektiborekin ari zaren lankidetzan, helburuak, oztopoak eta indarguneak argi izatea.
  3. ZOOM plataformaren bidez bilduko gara. Hauxe da bideodeiaren helbidea: https://bit.ly/bherria.
  4. Egiaztatu programaren bertsio eguneratua duzula eta zure audioak eta bideoak ondo funtzionatzen dutela. Konekta zaitez ordenagailu baten bidez zure esperientzia eta taldearena ere gustuko izan dadin.
  5. Osagarri gisa, elkarrekin sortzeko MIRO tresna erabiliko dugu: https://miro.com/. Ez da beharrezkoa alta ematea, baina hala egiten baduzu, erabiltzailearen esperientzia hobea izango da, pertsonak identifikatzeko aukera emango baitigu.
Bherria-ko bideratze-taldea konektatuta egongo da saioa baino 20 minutu lehenago (09:10), eta behar duzun edozertarako laguntza emateko prest.
Bidaia berri honi ekiteko irrikan gaude.
Adeitasunez.
Bherria taldea