Nola heltzen diogu irekierari lankidetza-prozesuetan?

Bherria-n, urtearen hasierarekin batera, ziklo tematiko berri bat dator; ziklo horri erreparatzeaz gain, herritarrekiko lankidetza-ekimenetarako erabakigarria den beste ezaugarri bat sakonduko dugu: irekiera-maila.

Izendapen argi horrekin, gure helburua da kanal, tresna, metodologia eta baliabideetara irekitako prozesuen diseinuarekin lotutako alderdiak aztertzea. Horiek irisgarritasuna erraztearekin batera, eragile komunitarioen arteko harremanak indartzearen aldeko apustua egiten dute. Ezaugarri hori aztertzeko, toki-administrazioko hainbat teknikarirekin hitz egiten hasi gara, eta zenbait gako garrantzitsu sortu dira.

Hasteko, komunitateari, kide izatearen zentzuari eta lotura horiek indartzen dituzten prozesuei buruzko hausnarketa sakona egingo dugu. Lankidetzan sortutako ezagutza guztia nahiz sistematizazioa eta hedapena modu irekian nola partekatzen ditugun aztertzea proposatu dugu, lurralde-mugetatik haratago joateko. Ikaskuntzen kudeaketa edo digestio horrekin lotuta, berritzea nahi duten proiektuenak diren iterazio-errutinak ere gogoan ditugu.

Azkenik, prozesu horiek beharrezko harrera eta segurtasunarekin esperimentatzeko aukera ematen duten gakoak hausnartuko ditugu. Ezaugarri hori lantzeko, ikuspegi intersekzionala garrantzitsua da. Tresna osagarriak bilatzen ditugu mailen, pribilegioen edo generoaren inguruan lan egiteko, garrantzitsua baita parte hartzeko hainbat modu eskaintzea eta ikuspegi desberdinen arteko elkarrizketa inklusiboa sustatzeko hizkuntza alternatiboak aktibatzea.

Proiektu zehatzen aldeko apustua egiteaz gain, inspiratzaileak iruditzen zaizkigu osasun komunitarioarekin, boluntariotzako agentzien ahaleginarekin eta Euskadi Lagunkoia proiektua bezalako ekimenekin edo herritarren batzarren dinamika parte-hartzaileekin loturako proiektuak. Gure ustez, funtsezkoa da proiektu horiek gure komunitatean eragin positiboa duten katalizatzaile gisa ikusaraztea eta aitortzea.

Gai horiek eta beste batzuk sakontzeko, egin ohi dugun moduan, bi ekintza programatu ditugu:

  • Lehen hausnarketa bat, Euskal Administrazio Publikoko teknikarien Komunitatean (Bherria-ren ikaskuntza komunitatea) parte hartzen dutenen, errealitatetik abiatuta.
  • Eta online prestakuntza saio bat, martxoaren 14an, 09:30etatik 11:00etara; Sergi Friasek emango du Prestakuntza ardatzaren barruan (ekintzarako trebatzeko saio irekiak).

IZENA EMAN ORAIN PRESTAKUNTZAKO SAIO IREKIAN!

Normalean egiten dugun bezala, bi saioetan bildutako edukiekin txosten txiki bat egingo dugu, eta, bertan, herritarrekin lankidetzan egindako proiektuak egokiak, askotarikoak eta inklusiboak izateko beharrezko irekiera-mailarekin lotutako alderdiei buruzko ikaskuntzak eta gakoak bilduko dira. Gainera, infografia estatiko bat eta mugimenduko beste bat partekatuko ditugu, gako horiek are gehiago laburtzeko. Eta honaino irekiera-mailarekin loturiko ezaugarriari buruzko edukien aurrerapena.

Ondo segi.

*Komunitatearen saioak Euskal Administrazio Publikoetako teknikarientzat dira, Bherria komunitatea osatzen dutenentzat. Komunitate horretako kide izan nahi baduzu, guregana jo baino ez duzu!.

**Prestakuntzaren saioak irekiak dira eta 09:30etik 11:00etara bitartean egiten dira. Hemen eman dezakezu izena martxoaren 14ko hurrengo hitzorduan.



    datos de contacto





    Prestakuntza saioak online dira, 09:30etik 11:00etara. Era berean, izena eman dezakezu [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

    HIZLARIA

    Sergi Frías

    Coboi lab-eko Lab Managerra da, Sant Boi de Llobregateko berrikuntza publikoko laborategia. Frías Berrikuntza Publikoarekin loturiko Kataluniako, Espainiako eta nazioarteko sare askotako kidea da; hala nola, Catlabs, Innpulso edo Chief innovators Studio (Bloomberg Center for Public Innovation – Johns Hopkins University). 

    Haren esperientzia 3 esparru nagusitan oinarritzen da, guztiak ere berrikuntzarekin lotuak, eta ikuspegi eraldatzaile batetik: berrikuntza-laborategiak, baterako sorkuntzako prozesuak eta eragile anitzeko berrikuntza.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude