“Red de Mujeres Cosedoras” kasuari buruzko ikerketa

makumeen (batez ere migratzaileak) josteko talde informalak biltzen dituen sarea da, eta helburu bera partekatu dute: jostearen bidez okupatzeko borondatea. Elkarrik laguntzeko, autoenplegurako eta aktibismorako ekimen komunitarioa da, eta jarduera ekonomiko bilakatu nahi du Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren babesean. Emakume … Gehiago ikusi

Coronavirus Makers kasuari buruzko ikerketa

Koronabirusaren aurka babesteko ospitaleetarako, egoitzetarako eta gizarte-zerbitzuetarako materialak fabrikatzeko lankidetza teknologikoa bultzatzeko sortutako herritar ekimena da. Erantzunak itxaropen guztiak gainditu zituen, eta 17.000 erabiltzaile izatera iritsi zen Espainiako estatu osoan.

Decidim.Barcelona kasuari buruzko ikerketa

Bartzelonako Udalak parte hartzeko duen plataforma digitala da. Kode librean garatuta dago, eta gobernantza publiko-komunitarioa du; bertan, erakundeak, eragile sozialak, profesionalak eta herritarrak biltzen dira. Gaur egun, 100.000 erabiltzaile baino gehiago ditu.

Alimenta kasuari buruzko ikerketa

Ekimenaren helburua da lankidetza publiko-sozialeko esparru bat eraikitzea, Bartzelonako hirian elikadura sozialaren arloan dauden zerbitzuen inguruko ekintza eta baliabide ezberdinak biltzeko.

La Hidra Kooperatibaren ikerketaren laburpena

Lankidetzaren alderdi soziala aztertuko dugu bost esparruren inguruan: ekonomia soziala eta solidarioa, auzo-ehunak, hirugarren sektorea, aktibismo digitala eta maker komunitatea.