Bherrian proposamen berri bat egin nahi dizugu; Prestakuntzaren txanda heldu da, kolaborazio publiko-sozialarekin lotutako alderdiak garatzeko trebakuntzara bideratutako ardatza.
Oraingo honetan, azaroak 11n, 09:30ak eta 11:00ak artean, prestakuntza saio batean landuko ditugu erakunde publikoen baitan berrikuntzaren alde dauden pertsona geldiezinek topatzen dituzten eragozpenak.
Hauxe da Bherrian parte hartzen duten pertsonen arteko buruko min ohikoena; ikusten dugu, pixkanaka, sare bat ehuntzen ari dela udal teknikari adeitsu eta konprometituen bidez, eta horiek errekurtsoak eta erremintak eskuratzen ari direla praktikan jartzeko lankidetza publiko-sozialeko proiektuak. Baina, zer gertatzen da euren lanpostuetara itzultzen direnean? Topatzen al dute euren kideen aldetik konplizitatea eta bultzada? Ba al dago berrikuntza eta aldaketa sistatzeko apustu politiko errealik?
Prestakuntza saioaz arduratuko da Alberto Ortiz de Zárate zeinek menperatzen duen gai hori soberan, izan ere, urteak eman ditu Euskal Administrazio Publikoan kargu ezberdinak betetzen. Albertoren eskutik aztertuko dira erakundetan erabili ohi diren jokabide batzuk eta hausnartuko da nola igaro banakako ekintzailetzako logika batetik kolektiboaren erritmoarekin egokitzen den beste batera.
Euskal Administrazio Publikoan lan egiten baduzu eta interesatzen bazaizu Administrazio Publikoari dagozkion ohiko lan egiteko modu batzuk aztertzea, gainditu ahal izateko, eman izena formulario honetan.
Bat egin Bherriarekin deialdi honen hedapenean! Prestakuntza hau interesatu ahal zaion norbait ezagutzen baduzu, mesedez, bidali iezaiozu informazio hau.
Hizlaria |
|