Urteko azken hiruhileko honetan lau dokumentu igo ditugu gure liburutegi birtualean, Bherrian sortzen eta aipatzen ditugun txosten guztiak biltzen dituen biltegia. Eduki horiek interesgarriak dira lankidetza publiko-sozialean interesa duen edozein pertsonarentzat.
Ongizatea eta Osasuna sortzen dituen partaidetzarako gida
Gida honek osasuna prozesu komunitarioetan integratzeko jarraibideak eskaintzen ditu, aniztasuna, autonomia eta konfiantza sustatuz. Helburua gizarte-ongizatea hobetzea eta desberdintasunak murriztea da, parte-hartze kolaboratiboaren bidez.
Ispasterreko Udalaren Ordenantza, auzolana arautzen duena
Ordenantza honek udalerriko borondatezko lan komunitarioa arautzen du. 16 urtetik gorako herritarrek interes publikoko proiektuetan parte har dezakete, hala nola, ondarea birgaitzeko edo landa-eremuak mantentzeko proiektuetan.
Oñatiko Emakumeen Etxea
Dokumentu honek Oñatiko Emakumeen Etxea diseinatzeko egindako parte-hartze prozesuaren ondorio garrantzitsuenak biltzen ditu.
Zurrumurruetarako eta gizarte-krisiko egoeretarako protokoloa
Manlleu Udalaren Komunikazio Kabinetearen protokolo honek zurrumurru eta krisi sozialak kudeatzeko estrategiak ezartzen ditu, horien ezaugarriak, faseak eta motak zehazten, eta krisi-egoerak saihesteko eta kudeatzeko gomendioak barne.
Gainera, ohi den bezala, lankidetza publiko-sozialaren atributu baten ikerketa-ikaskuntza zikloa amaitzen dugunean, gako eta adibide inspiratzeaile nagusiei buruzko dokumentazioa sortzen dugu. Esteka honen bidez, hibridazioaren atributuari buruzko dokumentazioa (txostena, infografiak, artikuluak…) ikus dezakezu, non estrategia presentzialen eta digitalen konbinazioak herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetzan nola eragiten duen aztertzen dugu.
Partekatu zure inguruko pertsonaren bati interesatu ahal zaiola uste baduzu.