Dagoeneko eskuragarri dago lankidetza publiko- sozialerako Bherria 2022 programa


2021. urtea urte garrantzitsua izan da Bherriarentzat. Urte hasieran, martxoan zehazki, ziklo berri bat eta hiru ardatzetan egituratutako programa bat aurkeztu genituen: Komunitatea, Prestakuntza eta Topaketa.

Komunitatearen (Bherriaren ikaskuntza-komunitatea) hiru saio egin ditugu, 40 parte-hartzailerekin. Halaber, Prestakuntzaren (ekintzarako trebatzeko gunea) bi jarduera egin dira, eta 35 pertsonak hartu dute parte. Urrian, berriz, Bherria 2021 Topaketa egin genuen, hiru ikerketaren ikaskuntzak ezagutu nahi zituzten 80 pertsona baino gehiagorekin, eta fokua honako hau izan zen: “Lankidetza publiko-soziala larrialdi-egoeretan: erronka berriei erantzuna emateko gakoak”.

2021ean abian jarritako ekintzek 2022ko programa diseinatzeko ikaskuntza esanguratsuak eta baliotsuak lortzen lagundu digute, pertsonen lana oraindik eta gehiago indartzearren, Administrazio Publikoan duten erantzukizun teknikotik herritarrekin lankidetza-proiektuak bultzatze aldera.

Ikaskuntza horien artean, “Lankidetza publiko-sozialaren 11 ezaugarriak” deiturikoa sakontzen jarraitzearen garrantzia nabarmentzen dugu, Bherria 2021 Topaketan burututako lanaren emaitza. Ezaugarri horiek ezagutzen goazen hainbat esperientzia ulertzen, alderatzen eta aztertzen laguntzen digute; bilbe komunitarioarekin zerikusia duten alderdiak dira; hots, harreman-esperientzia, irekitasun-maila, lankidetza-modua, bideratzea, komunikazioa, hibridazio digital-presentziala, koordinazioa, helburuaren argitasuna, ebaluazioa eta aurrekontua.

Programa Bherria 2022

Aurkezten dugun programan, hiru ziklo proposatzen dira urtean, aipatu berri ditugun ezaugarriak sakontzeko lanaren ingurukoak. Lan-ziklo bakoitzak ikaskuntza-Komunitatean eta Prestakuntza-saioetan lan egiteko ardatz tematiko gisa balioko duen ezaugarrietako batean jartzen du fokua. 2022rako programatutako hiru zikloek lankidetza publiko-sozialeko proiektuen helburuaren, bideraketaren eta ebaluazioaren argitasuna dute ardatz.

Ziklo bat hasteko, ezaugarria testuinguruan kokatuko du aditu batek; aurrerago, ezaugarri horri lotutako esperientzia erreal bat ezagutuko dugu Komunitatearen topaketa batean; era berean, Prestakuntza saio batera joango gara gaian sakontzen jarraitzeko, aditu baten eskutik; elkarrizketa ireki bat egingo dugu ezagutzatik eta esperientziatik atributua definitzen duten gako nagusiak kontrastatzeko; eta, azkenik, ezaugarriak aberastuko dituen informazio berria sistematizatuko dugu, edozein proiektu aztertu eta ebaluatu ahal izateko tresna erabilgarri bihurtuz.

2022rako programatutako hiru zikloak Lank. Publ. Sozialeko proiektuen helburuaren argitasunean, bideratzean eta ebaluazioan oinarritzen dira. Ziklo horietako bakoitzeko lanaren emaitza gisa, atributuak aberastuko dituen informazio berria eskuratuko dugu, eta, horrela, atributu horiek tresna baliagarri bilakatuko dira Lank. Publ. Soz. Indartzeko.

Jarraian, ziklo horietako bakoitzaren datak eta aurreikusitako ekintzak zehaztuko ditugu. Beraz, une honetatik aurrera, programaren jardueretan izena emateko epea irekita dago.

#helburua

Otsaila eta apirila bitartean, lankidetza publiko sozialeko proiektuen egunerokotasunean helburua presente egotea eragiten duten alderdietan sakonduko dugu.

3/3
3/24
Komunitatea
Prestakuntza

#bideraketa

Maiatzetik ekainera bitartean, Bherriaren bigarren zikloan, lankidetza-prozesuak aurrera eramateko beharrezkoak diren rol eta trebetasunak aztertuko ditugu.

7/14
6/23
Komunitatea
Prestakuntza

#ebaluazioa

Irailetik azarora bitartean ebaluaziorako espazioek behar duten zainketan jarriko diogu gure begirada, ikaskuntzak ateratzeko palanka diren aldetik.

9/22
10/27
Komunitatea
Prestakuntza

PRESTAKUNTZAN IZENA EMAN

Azalpen bat: Komunitatearekin zerikusia duten jarduerak ikaskuntza-komunitate honetako kideei zuzenduta daude, eta komunitate horretako kide ere izan zaitezke. Gainerako ekintzetan edonork parte har dezake, baldin eta Euskal Administrazio Publikoan duen erantzukizun teknikotik herritarrekin lankidetza-proiektuak bultzatu nahi baditu edo garatzen ari bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude