Hirugarren gela gauzak bestela egin nahi izateari baina egiten ez jakiteari dagokio. Nahasmendu-gunea da; badakigu zer ez dugun egingo, baina oraindik ez dakigu zer sortuko den. Ezagutzen duguna egiteari uzten diogunean, gauzak argitu beharra dugun fasean sartzen gara; desoreka dago, tentsioa.
Lankidetza-prozesuetan argitu beharreko lau alderdi jaso ditugu. Horietako bakoitzean lan-ardatz bati edo gehiagori dagozkion hainbat gako daude:

1. Geruza digitalaren erabilera eta prozesu presentzialekiko hibridatzea
2. gure proiektuei buruz hobeto jabetu
3. Boluntariotzari aitortza
4. gobernantzaren inguruko gogeta


1. Geruza digitalaren erabilera eta prozesu presentzialekiko hibridatzea  

Geruza digitalaren erabilera eta prozesu presentzialekiko hibridatzea aztertzen jarraitu nahi dugu. Aurrez aurreko topaketetan gertatzen dena indartuko duen erabilera, eta helburuekin bat egingo duena: entzutea, solas egitea, prozesuei balioa aitortzeko zabalkundea egitea, pertsonei eta antolakundeei ikusgaitasuna ematea, hausnartzea eta erreplikagarritasuna eta konbentzitzea lortzea.

  1. Geruza digitala parte-hartzeari aplikatzeko eta komunikazio ona egiteko gakoak ezagutu nahi ditugu. Egoitzako proiektu ezagun askok inspirazio gisa balio dute, esaterako, Thinking Fadura, Getxoko Fadurako udal kirol parkea birdiseinatzeko prozesu parte-hartzaile bat, edo Bherria programa bera. (Ardatz publiko-soziala).
  2. Aurrez aurreko prozesuak elkartzea eta bateratzea geruza digitalaren bidezko parte-hartzearekin. (Ardatz publiko-soziala).
  3. Prozesu horietan sortzen diren datuak jasotzeko, lantzeko eta ikusarazteko moduetan eta haiek etikaz erabiltzean sakontzea, pribatutasun-eskubidearen eta “Big data sozial” horren ahalmenaren arteko oreka lortzeko. (Ardatz publiko-soziala).
  4. Parte-hartzean arrakala digitalak daude, baita arrakala presentzialak ere. Hausnartzen jarraitu behar dugu horiek gaindituko dituzten zubiak eraikitzeko. (Ardatz publiko-soziala).

2. gure proiektuei buruz hobeto jabetu  

Lan honi esker hobeto jabetzen gara gure proiektuen zenbait alderdiri buruz hitz egin behar dugula oraindik ere, eta horiek egiaztatzen eta egokitzen jarraitu behar dugula; esate baterako:

  1. Kalitatezko lan transbertsala egiteko gakoak. (Hiru ardatzak).
  2. Partekatzen den jakintza horren ondotik, uneren batean, ez dugu oso ondo jakiten zein izan daitekeen hurrengo pausoa. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  3. Topaketa horren ondorioz lortzen ditugun ideiak eta gailuak eraman behar ditugu gure taldeetara, aurrera egiten jarraitzeko. (Erakunde barneko ardatza).
  4. Proiektu horretan lidergoa nolakoa den hausnartzea. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  5. Are hobeto zehaztea proiektuaren balio-proposamena. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  6. Geneukana baino kronograma finkoagoa zehaztea, eta partekatzea. (Erakunde barneko ardatza).

3. Boluntariotzari aitortza  

Boluntariotzari, eta haren aitortzari eta formalizazioari buruzko gaiak. Nola eraman daitezke proiektuak eremu batetik bestera, elkartasunezko ekintzak eragin ditzaten.

  1. Nola ikusaraz genitzake Administrazio Publikoan lan egiten duten teknikarien jakintza eta laguntzeko gogoa? Proiekturen bat sor genezake zeharkako gaitasunak bildu, ikusarazi eta baliatzeko, Aragoiko Gobernuaren CVOL proiektuak langile publikoentzat proposatzen duena bezalakoa? (Erakunde barneko ardatza).
  2. Boluntarioek gure udalerrian egiten duten lana “formalizatzeko”, ikusarazteko eta sendotzeko modu gehiago pentsatzea. Iruñategiren mapak eta CVOL proiektua ditugu inspirazio-iturri. (Erakunde barneko ardatza).

4. gobernantzaren inguruko gogeta  

Mota honetako prozesuetan botereak eta gobernantzak duten eraginaz hausnartzen jarraitu behar dugu. Pentsatu rolen eta funtzioen banaketaz, proiektu horien mugez, eta esparru politikoaz, teknikoaz eta herritarraz.

  1. Batzuetan, itxuraz horizontalak diren agertokiak sortzen dituzten prozesuak abiarazten ditugu; haatik, botere-harremanak ukatzen baditugu ez dugu aurrera egiten. Botere-harreman horiek kudeatzeko mekanismo eta metodologietan sakontzen jarraitu behar dugu. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  2. Esparru politikoan dabiltzan zenbait beldurren ondorioz, azkenean, prozesuen kontrol-mekanismoak eratzen dira. Segurtasun ezaren, eta konfiantzan oinarrituta hura kudeatzeko moduaren arteko harreman hori argitu beharra dugu. (Erakunde barneko ardatza).
  3. Denbora eskaini behar diogu abiarazten ditugun proiektuen mugak argitzeari, eta argiagoak izan behar dugu, ahal dugun neurrian behinik behin. (Erakunde barneko ardatza eta Ardatz publiko-soziala).
  4. Nola ekarriko ditugu beste eragile batzuk proiektu horietara? (Ardatz publiko-soziala).