“Iruñategi Iruñako gizarte eta erakunde ehunaren zerbitzura dagoen proiektua da”

Ekimen honen berri emateko Axel Moreno baino hoberik inor ez. Zerbaitegatik da Iruñeko Udalean Herritarren Parte Hartzearen zuzendari gisa zegoela proiektu hau bultzatu zuen pertsona. Aholkularia, prestatzailea eta ikerlaria da, politika publikoetan, toki-garapenean, gobernantzan eta herritarren parte-hartzean espezializatua. Axelek parte hartzearen, hezkuntzaren eta kulturaren arloko proiektuetan laguntza eskaintzen die administrazio publikoei, enpresei eta sektore sozialeko erakundeei. Gizarte-hezitzailea, Gestalt terapeuta eta Gizarte Politiketan eta Ekintza Komunitarioan aditua da, eta antolakuntza eta taldeko prozesuak ere errazten ditu. Axel Bherria Egonaldira iritsi da hiriaz eta jendeaz gozatzeko eta taldean ikasi nahi duten pertsonekin batera esperimentatzeko gogoarekin.

Axel, zer da Iruñategi proiektua?

Iruñategi Iruñako Udaleko Herritarren Parte Hartze eta Jabekuntza Sozialaren Arloak bultzatutako proiektua da, hiriko gobernantza-sareak aztertzeko, ezagutzera emateko eta indartzeko sortua.

Proiektua hiru analisi-lerroren bitartez garatzen da: lehena lurraldeko baliabideen sarea detektatzean eta ezagutzean oinarritzen da; horretarako, ehun sozialaren eta instituzionalaren eta gizarte-ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren mapaketa egiten du. Iruñategik guztira 1.960 baliabideren datuak biltzen ditu, eta horiek online mapa interaktiboaren bidez kontsulta daitezke, baita auzo bakoitzeko 13 planotan ere, informazio-paneletan nahiz liburuxketan; bigarren analisi-lerroan, tokiko premiei erantzuna emateko, gobernantza-sareak indartuko dituzten politika publikoak garatzeko premiak eta erronkak identifikatu nahi dira; eta, azkenik, hirugarren lerroan, hiriko ehun sozialaren bilakaera historikoa ikertuko da.

Nolakoa izan behar du edo izan da proiektua garatzeko Udaleko beste Arloekiko lankidetza?

Iruñategi hiriko ehun sozialaren eta instituzionalaren eskura dagoen proiektua da. Baliagarritasun handiko tresna da Iruñeko hurbileko teknikarientzat eta baliabideentzat; beraz, Udal barruko lankidetza eragin sozial handiagoa zuten hiru udal-arloren arteko koordinazioaren bitartez garatu zen: Herritarren Parte-hartzea eta Jabekuntza Soziala, Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioa eta Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola.

Zer-nolako baliabideak edo laguntzak eskaintzen dizkie proiektuak lehendik dauden herritarren ekimenei edo ekimen sozialei?

Gobernantza-sareen mapaketa eta egiaztatze prozesuak garatuta, hiriko ehun sozialaren eta instituzionalaren inguruko informazioari eta kontsultari buruzko tresna eguneratuak eskuratzen ditu lurraldeak. Iruñategik baliabide instituzionalen, sozialen eta Gizarte Ekonomiaren eta Ekonomia Solidarioaren sarea ezagutzera eman eta azpimarratu egiten du auzoetan, Iruñari buruzko ikuspegi osoagoa sortzen laguntzearekin batera.

Aldi berean, analisi-prozesuak garatzeari esker, hirian ehun sozialaren garapenean eta parte-hartzean eragina duten faktoreak ezagutu ahal izan ditugu. Halaber, tokiko premiei erantzuna emateko, gobernantza-sareak indartuko dituzten politika publikoak garatzeko erronkak ere identifikatzeko aukera eman digu.

Zergatik eskatzen du proiektuak herritarrekiko lankidetza? Zer-nolako estrategiak erabili dituzue lankidetza hori bideratzeko?

Gure lurraldeen konplexutasunaren gainean jarduteko, publikoa denaren inguruko ikuskera berria garatu behar da, esfera instituzionalera mugatuta ez geratzearren. Lurraldearen errealitatea osatzen dugun aktore mordoa errekonozitu behar da eta elkarrekiko mendekotasuna ere bai, ehun soziala, instituzionala eta ekonomikoa tartean sartu eta inplikatuko dituzten jarduerak garatze aldera, herritarrekin elkarlana eginaz.

Iruñategi ez da ekimen isolatua, baizik eta estrategia zabalago batean aurkitzen da, hirian jabekuntza soziala eta ekintza komunitarioa Udaletik bultzatzeko. Iruñategiko parte-hartzea espazio eta lankidetza publiko-sozialeko prozesu askoren bitartez gauzatu da: Herritarrek Parte Hartzeko Foroa (herritarrek parte hartzeko organo sektoriala), Kolaboratorioak (baterako sorkuntzako laborategiak), Parte Hartzeko Demokraziaren Toki Behatokia (Parte hartzeko esperientzien analisia eta segimendua egiteko Behatokia), Lankidetzako Espazioa Zentroa (Herritarren Parte Hartzeko Zentroa), Auzoetako Foroak (herritarrek parte hartzeko lurralde-organoak) eta hirian batera kudeatutako espazio ezberdinak (zentro eta baratza komunitarioak edo Emakumeen Etxea, besteak beste).

 

SAREAK | WEB: http://asociaciones.pamplona.es/| Tw: @axelnomadak @participa_pna | Fb: @ParticipacionPamplona

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude