Bherria NovaGob 2026n: berrikuntzari bi begirada lankidetza publiko-komunitariotik

Urriaren 29an eta 30ean Bherria aurkeztuko dugu NovaGob Berrikuntza Publikoaren Kongresuaren XIII. edizioan, aurten lehen aldiz Euskadin egingo dena, Donostiako Kursaalean. Bi proposamen desberdinekin iritsiko gara, baina galdera berak lotuta: zer ekarpen egin diezaioke lankidetza publiko-komunitarioak berrikuntza publikoari? Bi saio izango dira ikasitakoa partekatzeko, galdera berriak zabaltzeko eta harremanetik zein lankidetzatik abiatuta erronka konplexuei aurre egiteko moduak esploratzen jarraitzeko.

Ostegunean, urriaren 29an, 13:30etik 14:40ra, Berrikuntza eta eraldaketa publikoko ideiak eta kasuak blokean parte hartuko dugu, “Bherria: berrikuntza publikoa lankidetza publiko-komunitariotik, erronka konplexuei aurre egiteko” izeneko hitzaldiarekin, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren eskutik. Bherriaren ibilbidea eta urte hauetan zehar eraikitzen joan garen zenbait ikaskuntza partekatuko ditugu, lankidetza publiko-komunitarioaren 10 atributuetan laburbilduta: administrazio publikoen eta komunitateen arteko lankidetza ahalbidetzen duten baldintzak ulertzeko, aztertzeko eta indartzeko begirada praktikoa.

Ostiralean, urriaren 30ean, 12:30etik 13:40ra, bloke berera itzuliko gara “Bherr-IA: lankidetza publiko-komunitarioa esploratzeko esperientzia arin eta kritikoa” saioarekin, Bherria taldeko Asier Gallastegiren eskutik. Ia 10 urtez sortu dugun ezagutza eta dokumentazio-oinarri osoa eskuragarriago egiteko garatutako adimen artifizialeko esperimentazioan jarriko dugu arreta.

Bi egun, bi hurbilketa eta aukera bat ikasitakoa beste pertsona eta esperientzia batzuekin kontrastatzeko, berrikuntza publikoa egiteko modu berriak ere probatzen ari direnekin. Foro honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

bherria
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.