Hala da. Iritsi da eguna kontatzeko, gogoetari eta barne-lanari hilabete batzuk eskaini ondoren, Bherria ziklo berri bat hastear dagoela, bertsio eboluzionatu eta handizaleago baten eskutik, lankidetza publiko-sozialerako modu berriak ustiatu eta sustatzeko programa iraunkor batekin.
Ziklo berri honen proposamena, zein euskal Administrazio Publikoko teknikariengana zuzenduta dagoen, taldeak bere kabuz eginiko diagnosi batetik abiatuta diseinatu da, jarraian kontrastatua izanik lehenengo zikloaren zenbait ediziotan parte hartu duten 11 pertsonekin. Batez beste 15 ordu iraun dituen solasaldian, 200 iruzkin, ideia, beharra, iradokizun, proposamen eta xehetasun baino gehiago jaso ditugu zein orain aurkezten dugun amaiera proposamenari forma emateko funtsezkoak izan diren. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Proposamena hiru lan-ardatzen arabera egituratzen da: ekintzarako trebakuntza jarduera irekiak lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdietan (Prestakuntza); ikaskuntza komunitate baten aktibazioa zeinetan tokiko proiektuen garapenerako ezagutza praktiko eta erabilgarria eskuratuko den (Komunitatea); eta gai ezberdinak sakonki lantzeko topaketa ireki eta zehatzak (Topaketak).
Ziklo berriak barne hartzen ditu, gainera, bi jarduketa-lerro giltza: agente estrategikoekin itunak adostea, bai udalerri mailan eta bai gobernu mailan, modu koordinatuan aurrera egiteko Euskadiko lankidetza publiko-sozialerako jarduketa-estrategian; eta, bestetik, esplorazio lan bat abian jarriko dugu Administrazio Publikoa eta herritarren arteko lankidetzarekin lotutako esperientziak atzeman, jaso, sistematizatu eta ezagutzeko.
Berrikuntza gehiago ditugu, eta oso ikusgarriak; alde batetik, logotipoa eta web orria kolore gehiagoz hornitu ditugu; bestetik, newsletter bat diseinatu dugu, zure postontzira aldizka bidaliko duguna. Jaso nahi baduzu, hemen duzu harpidetza egiteko esteka. Eta gai garrantzitsu gehiago, aurreratu berri ditugunez gain.
Lehen zikloaren hiru edizioak, Ágoras (2017), BherriLab (2018-2019) eta Residencia Bherria (2020), 270 pertsona baino gehiagoren partaidetzarekin kontatu da, euskal Administrazio Publikoko teknikarien eta herritarren ekimenen artean, eta oso esanguratsuak izan dira ekintza kolektibotik bere ingurunearen hobekuntzan eragiten duten proiektuak indartzeko.