Susana Moliner, Politika Zientzietan lizentziatua, kultur ekoizlea da eta aditua prozesu komunitarioak diseinatzen eta abian jartzen. Harentzat, bideratzeak gure errealitate-bizipena aberastea, konektatzea eta deszentratzea eskatzen du. Esperientzia zabala du ikaskuntza eta esperimentazio artistikoko programen diseinu eta ezarpenean, hainbat kultur ingurunetan. Kultur arloko ikerketa eta sorkuntzarako GRIGRI plataformaren sortzailea da, eta haren jarduera-eremua parte hartzeko diseinuan, hiri-mailako esku-hartzean eta diziplinaz gaindiko prozesu komunitarioetan oinarritzen da.
Artikulu honetan laburbiltzen da Prestakuntzaren saioan landutako edukiaren zati bat; bertan, lankidetza publiko-sozialeko prozesuak bideratzeko edo errazteko gakoak jorratzen ditugu.
Interneten erraztea zer den bilatzen dugunean, ondorengoa aurkitzen dugu: “erraztea da zerbait egitea edo helburu bat lortzea erraztea edo posible egitea” edota “pertsona-taldeek modu kooperatiboan eta eraginkorrean lan egin dezaten modu positiboan laguntzen duen jarduera”.
Ondo esana, baina…. Nola lortzen da errazte edo bideratze hori kontsekuentea izatea lurralde-testuinguru espezifiko batzuetan kokatutako gure parte-hartze prozesuen konplexutasunekin? Prozesu horietan nola sortu konfiantzazko eta elkarrekikotasuneko harremanak? Zerk bereizten du parte-hartzeko prozesu irekia, porotsua eta maitekorra? Zeintzuk dira era horretako errazte-prozesua diseinatzeko gakoak? Nola lortu parte hartzen duten pertsonak prozesu horiekin liluratzea eta prozesu horiek bere egitea? Nola egin aurre prozesua irekitzeari eta proposatutako helburuak lortzeari?
GRIGRI lankidetzako lan-inguruneetan erabat murgilduta egon da hainbat urtetan, eta, orain, egiaztatu ahal izan dugu ez dagoela errezeta bakar eta hutsik gabekorik prozesu bizi, testuinguru eta ñabarduraz eta berezitasunez beteriko hauetarako, baizik eta intuizioak, umiltasunak eta arretak gidatzen gaituztela. Egiteko moduek, keinuek eta posizionamenduek aukera eman digute behar adinako konfiantza, legitimitatea eta errekonozimendua sortzeko, pertsona ezberdinen arteko lankidetza eraginkor hori testuaren hasieran aipatu dugun definizioan deskribatzen den moduan gerta dadin.
Era horretan, ekainaren 23an, Bherria Prestakuntzaren barruan erraztasunari eskainitako saioan, erraztasunari buruzko antidekalogoa partekatu genuen, “anti-” horrekin erreskatatuaz osatugabea, inperfektua eta diziplinagabea denaren aldeko apustua bezala, komunitate-erraztasuneko esperientziak entzutetik, irekitasunetik eta porositatetik egin daitezen, eta lurralde zehatz bakoitzean dauden beste ikasketa eta esperientzia batzuekin aliatu, aberastu eta osatu daitezen. Orduan, 10+1 proposamen egin genituen, eta, saioaren ondoren, 10+2 izatera iritsi ziren:
1. Egiten dugunaren erabilgarritasuna eta prozesuaren hasieran ez ezik, saio bakoitzean horretara itzulita ere lortu nahi ditugun helburuak azaltzea, helburu horiek aldatuaz eta aberastuaz inplikatutako pertsonen ekarpenei esker. Halaber, prozesuan sartzeko modu ezberdinak adieaztea eta gogoraraztea: ordutegiak, espazioak, dinamikak,… astunaz gain, jatorra izatea 😉
2. Ezer ziurtzat ez jotzea; errazte-prozesua ikuspegi periferiko eta holistiko batetik lantzea. Posizionamendu enpatikoa izatea, parte hartzen duten pertsonen lekuan etengabe jartzea, gure itsasontziaren norabidea asmatzen joateko eta bideratzaile gisa duzun funtzioaren erbesteratze-puntuarekin osatzeko. Adi egotea, prozesuaren barruan gertatzen denari nahiz gure inguruan gertatzen denari erreparatuaz. Simone Weil filosofoak berresten duen moduan, “Arreta da eskuzabaltasunaren modurik arraro eta garbiena”.
3. Pertsona bakoitza zaintzea onarpen- eta samurtasun-keinuen bidez, elkarri begietara gehiago begiratuaz eta irribarre eginaz :-). Jakina, pertsona batzuekin kidetasun handiagoa edo txikiagoa izango dugu, baina horietako bakoitzak bere denbora ematen dio prozesuari eta, beraz, beharrezkoa da gure esker ona adieraztea. Gai etikoa eta eraginkorra da. Pertsona bakoitzaren ekarpena zein baliagarria den aitortzeak parte hartzeko prozesuari laguntzen dio ezbairik gabe, gizartean aitortutakoez haratago beste gaitasun batzuk ikusarazten Juan Onasislaguntzearekin batera.
4. Ustekabera eta gure metodologian arautu gabe dagoenera irekita egotea eta, aldi berean, beharbada zailena eta zirraragarriena izanik, prozesuaren iparrorratza ez galtzea. Gure portura iristeko ditugun helburuen eta denboren mugatasunaz jabetzea.
5. Parte-hartzaileek ekarpenak jendaurrean aitortzea eta horiei balioa ematea, bateratzeko guneen bitartez. Arreta jartzea, berriro arreta jartzea 😉 eta kontuan hartzea nork hitz egiten duen eta nork ez, eta parte-hartzaileen izenak aipatzea eta izendatzea ziurtatzea. Ildo horretan, bideratze- edo errazte-prozesu bat beste ahots berezi batzuk jasotzeko aukera izan daiteke, beste begirada batzuk, benetan aberasgarriak direnak prozesu sozialak ulertzeko.
6. Onartzea errazte on batek aurretik ezarritako ordutegiak gainditzen dituela, eta egiten diren harremanek bizirik egoten jarrai dezaketela prozesua amaitu eta gerora ere. Zume eta lotura horiek beste prozesu komunitario batzuen parte izaten jarrai dezakete. Nahiz eta argi izan bideratze-taldeak mugak jarri behar dituela, garrantzitsua da, baita hil edo bizikoa ere, bideratze-prozesua aktibatu nahi den pertsona-komunitatearen denboretara, lekuetara eta egiteko moduetara egokitzeko beharraz arduratzea.
7. Prozesuaren hasieran oso baliagarria da parte-hartzaileen nahiz bideratze-taldearen jakintzak partekatzea. Ezagutza pribatizatzeko eta lehia sustatzeko joera nagusi denez, errazte-prozesua beste jakintza batzuk aitortzeko gunea izan daiteke. Hori dela-eta, oso praktikoa izango da prozesuaren hasieran jakintza banku bat gaitzea, jakintza teknikoei nahitaez lotuta ez dagoena. Jaki on bat prestatzen jakiteak edo barre erraza izateak hurbiltzeko gune oso baliagarria ireki dezake prozesu komunitario bat abian jartzeko, prozesurako ezagutza garrantzitsua denok dugula eta, beraz, prozesua denentzat baliagarria dela azpimarratuz.
8. Bideratze-prozesua ere erabil daiteke konponketa eta terapia kolektiboko erreminta gisa; izan ere, bizi garen sistemak bakartu egiten gaitu, beste pertsonekiko eta geure buruarekiko mesfidantza sustatuaz. Ez ditugu egiturazko desberdintasunak konponduko, baina sendatzeko espazio bat aktiba dezakegu, liluratzekoa, badakigula eta elkarrekin lan egin dezakegula berriro ere sinesteko.
9. Ahal den neurrian, prozesua gure hasierako hipotesia baieztatzeko ez erabiltzea. Espazio “huts” bat uzten saiatzea ikasteko, geure burua harritzeko eta ustekabekoa hartzeko, hori erraztearen lan onaren emaitza baita, eta, modu horretan, parte-hartzaileek jakingo dute eta sentituko dute prozesu bakar eta baliotsu baten parte direla.
10. Prozesuaren emaitzen erantzunkidetasuna sustatzea parte-hartzaile guztien artean, eta, deialdia egiten duen erakunde gisa, parte hartzeko prozesua amaitu ondoren ireki daitezkeen aukerak aurreikusteak eta ahal den neurrian segimendua egiteak inplikatzen duenaz jabetzea.
11. Bideratzearen diseinu metodologikoa kokatzen den testuinguruarekin kutsatu behar da. Ezin da beste leku batean egindako erraztearen erreplikaziorik egin –moztu eta itsasi-. Hortaz, beharrezkoa izango da testuingurura batzea eta beldurrik ez izatea bideratzearen prozesua bera edo faseak beste modu batera –lurraldearen berezitasunerako egokiagoa dena- izendatzeari edo ekintzak deslokalizatzeari eta pertsonak dauden lekuetara joateari.
12. Prozesuaren komunikazioa eta estetika mimatzea. Herritarrekin horrelako aktibazioa mimoz egin behar da, prozesua bistaratzeari dagokion guztiari erreparatuta. “Brilli.brilli” grafikoa ere funtsezkoa da berez jada baduen eta merezi duen duintasuna azpimarratzeko.
Parte-hartzailetako batek saioan aipatu bezala, antidekalogoak lagundu nahi du bideratze-praktikak zirimiria bezalakoak izaten; hau da, euri fin eta nekaezina, gorabehera politikoez eta aurrekontuez haratago, atertu gabe eta etengabe erortzen jarraitzen duena, erabat busti arte, ia gu geu ohartu ere egin gabe. Posizionamendu etiko eta estetikoa, gizartean emantzipatzeko saialdiak bilatzen eta ahalbidetzen dituzten lan-prozesu komunitario batzuetarako.