Ekintza komunitarioa bultzatzeko estrategia instituzionalak

Erronka sozial eta global handiek ezarritako testuinguru batean bizi gara. Eszenatoki horretan, instituzio publikoek berehalako erantzunak ematetik harago joateko ardura dute: komunitate batuagoak, inklusiboagoak eta parte-hartzaileagoak bultzatu behar dituzte. Horrek herritarren parte-hartzearen eta gizarte-loturak indartzearen alde egin behar dela  esan nahi du, gizarte bidezkoago eta kohesionatuago baterantz aurrera eginez.

Horiek lortzeko ekintza komunitarioa funtsezko tresna da helburu. Demokrazia parte-hartzailea eta gizarte-kohesioa sustatzeaz gain, erakunde publikoen eta herritarren arteko harremana eraldatzen du, gobernantza-eredu irekiago eta kolaboratibo baten aldeko apustua eginez. Hori posible izan dadin, erakunde publikoek ikuspegi estrategiko bat hartu behar dute, lankidetza, inklusioa eta komunitateen 

Testuinguru honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako eta lurralde horretako udalekin lankidetzan prestatutako “Ekintza Komunitarioa: esparru kontzeptuala, estrategikoa eta operatiboa” dokumentutik ateratako zazpi printzipio aurkezten ditugu. Printzipio horiek ekintza instituzionala ekintza komunitarioa indartzera bideratzen dute, hau da, auzo edo udalerrietako bizi-baldintzak hobetzeko gizarte-erronkei heltzen dieten ekimen kolektiboak indartzera. Ikuspegi horren bitartez, erakunde publikoek komunitate indartsuagoak, parte-hartzaileagoak eta erresilienteagoak eraikitzen lagundu dezakete.

1. Komunitatearen ikuspegia zeharkako ardatz gisa

Ekintza komunitarioa ez da mugatu behar politika publikoen sektore jakin batera; zeharkakoa izan behar du. Horrek begirada komunitarioa txertatzea hainbat arlotan eskatzen du: hezkuntzan, osasunean, gizarte zerbitzuetan, kulturan edo hirigintzan, besteak beste. Asmoa da lurralde batean esku hartzen duen edozein politika publikok komunitate eraikuntzan eta lotura sozialen sorreran duen eragina kontuan hartzea.

2. Erraztea eta eraikitzea: administrazioaren bi rol nagusi

Erakunde publikoek bi rol osagarri har ditzakete beren gain komunitate-ekintzan:

  • Bideratzailea: Gizarte antolatua eta kapital sozial indartsua duten testuinguruetan, administrazioaren zeregina herritarren ekimenak babestean, topaguneak sortzean eta autonomia kolektiboa sustatzean oinarritu behar da.
  • Eraikitzailea: Komunitatea ahulagoa den testuinguruetan, administrazioak rol aktiboagoa hartu behar du azpiegitura sozialen sorreran eta kohesioa eta parte-hartzea indartuko duten prozesuen sustapenean.

Bi ikuspegien arteko oreka funtsezkoa da administrazio paternalista saihesteko edo, beste muturrean, esku hartu gabe behatzera mugatzen den administrazioa saihesteko.

3. Gizarte-azpiegitura; komunitatea sortzen duten guneak

Azpiegitura komunitarioak —espazio publikoak, ekipamenduak, zerbitzuak— topaketa, lankidetza eta lotura-sorrera sustatzeko diseinatu behar dira. Plazak, kultura-zentroak edo kiroldegiak komunitatearen katalizatzaile izan daitezke, baldin eta haien diseinuak eta kudeaketak parte-hartzea eta komunitate-sarea indartzea badute helburu.

4. Asoziazionismoa indartzea eta parte-hartzea handitzea

Elkarteak ekintza komunitarioren funtsezko zutabeak badira ere, ez dituzte herritar guztiak ordezkatzen. Gero eta jende gehiagok hartzen du parte ekimen informaletan, edo egitura antolatuetatik kanpo jarraitzen du. Horietara iristeko, instituzioek prozesu irekiak, eskuragarriak eta malguak sortu behar dituzte, inplikazioa errazteko, parte-hartzea “betiko pertsona berberetara” mugatu ez dadin.

5. Koprodukzioa eta instituzioen barneko eta arteko aliantzak

Alde batetik, ekintza komunitarioak hainbat eragileren arteko elkarlana eskatzen du, administrazioaren barruan zein kanpoan. Funtsezkoa da aliantzak egitea gizarte-erakundeekin, elkarteekin, hezkuntza-erakundeekin eta abarrekin, estrategia eraginkorragoak eta jasangarriagoak eraikitzeko. Gainera, politika publikoak herritarrekin batera ekoizteak aukera ematen du ikuspegi zatikatuak saihesteko eta ekintzen eragina maximizatzeko.

6. Lidergo bideratzaileak eta harreman-metodologiak

Sare komunitarioa indartzeko, beharrezkoa da instituzioek elkarlana eta konfiantza sustatzen duten metodologiak hartzea. Horrek esan nahi du:

  • Pertsonak hurbiltasunetik eta aintzatespenetik hartzea, pertsonak parte sentitzeko eta entzunak izateko giroak sortuz.
  • Ekintza erdigunean jarri, pertsona guztiek aktiboki lagundu dezaketen proiektu kolektiboak lehenetsiz.
  • Presentzia izatea, komunitatearekin harreman hurbila eta etengabea izatea, haren errealitateak eta beharrak ezagutzeko.
  • Ohiko parte-hartze zirkuituetatik kanpo geratzen direnengana hurbiltzea.
  • Herritarren indarguneetatik lan egitea, haien gaitasunak balioetsi eta sustatuz, soilik haien behar eta arazoetan zentratu beharrean.
  • Talde teknikoak ahalduntzea, prozesu komunitario eraginkorrak bultzatuko dituen administrazioa sendotzeko tresnak eta prestakuntza emanez.
  • Laguntzen duten lidergo erraztaileak bultzatzea, protagonismorik eta erabakirik hartu gabe inspiratzen dutenak, komunitateen autogestio-ahalmena indartuz. 

7. Sare komunitarioa demokraziaren oinarri

Ekintza komunitarioak gizarte-ongizatea indartzeaz gain, demokrazian sakontzeko funtsezko estrategia da. Gizarte zatikatu eta desorekatuetan, parte-hartzea eta antolaketa kolektiboa funtsezko tresnak dira gizartea eraldatzeko.

Instituzioek lankidetzarako baldintza mesedegarriak sortzen dituztenean, kapital soziala indartu egiten da eta ekintza publikoak zilegitasuna eta eraginkortasuna irabazten du. Printzipioa da ulertzea administrazioak ez duela “komunitatea egiten”, baizik eta hori herritarrengandik eraikitzeko baldintzak sortzen dituela. Kudeaketa publikoaren osagarri gisa baino gehiago, erakunde publikoen zeregina eta gizartearekin duten harremana birdefinitzen duen ikuspegi gisa ulertu behar da ekintza komunitarioa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lana sakon ezagutu nahi baduzu, Ekintza Komunitarioa: esparru kontzeptuala, estrategikoa eta operatiboa dokumentua deskargatzea gomendatzen dizugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

bherria
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.